Non galdu Durangon?

Azokatik eta Ahotseneatik itzulia egin eta gero zer egin ez badakizu, hemen dituzu hainbat ideia:

  • Plateruenan ardo bat edan. Azokaren osagarri ezinbesteko da antzokia. Goizean eta gauean emanaldiak egon ohi dira, nola liburuak aurkezteko nola azken diskoen nobedadeak entzuteko. Gaueko kontzertuetan hauek iragarri dituzte. Ostiralean Betagarri, larunbatean Des-kontrol, igandean Mikel Urdangarin, astelehenean Berri Txarrak eta asteartean iparraldeko ekoizpenen kontzertuak.
  • Alde Zaharra bisitatzea ere ezinbestekoa da, Durangon egunpasa egin nahi duenarentzat. Tabernez gainera, Azokaren hastapenetako Uribarriko Andra Mariren basilika ikus daiteke batetik, baina baita Udaletxea (estiloko klasikokoa 1570. urtean eraikia) eta Tabirako San Pedro eliza ere (Bizkaiko zaharrena, XII. mendeko arrastoekin).
  • Urkiola. Durango bertatik urrunduta, bikotekide bila dabilenarentzat, beti geratuko zaio Urkiolara igotzeko aukera. Zenbatek, urteko kultur ekoizpenak erostearekin batera, Durangoko erromesaldiaren partetzat du.
  • Centro Palentinoa. Idazle, musika eta argitaldarien bulegoa hantxe egoten da. Han biltzen dira euren arazoez hitz egin eta mokadu legea egiteko. Libururen bat sinadurarekin edertzeko gogoz izatekotan, hara jo beharra duzu.
  • Santa Ana plazako indusketa. Belen Bengoetxea arkeologoak gidatzen duen indusketa ikusteko aukera, asteburu eta jai egunetan bisita gidatuak daude eta Durangoko Turismo Bulegoan eskatu daiteke zita.
  • Gaueko jaia. Durangon parranda egin ez duenak ez du Azoka ondo ezagutzen. Eguneko azoka baino interesgarriagoa da gauekoa sarritan.

Hau dena, Azokatik eta Ahotseneatik itzulia egin ostean, etxera bueltatu

Durangon galtzeko leku asko daude

Irudia | Durangon galtzeko leku asko daude | EITB24 | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.