Antony and The Johnsons, Kursaalean
Antony and The Johnsons Donostian arituko dira.
Antony Hegartyk gidatutako taldeak ‘The Crying Light’ diskoa aurkeztuko du gaur gauean Donostiako Kursaalean. Hirugarren lan honekin arrakasta handia lortzen ari da taldea eta sentimentuak eragiten inork baino hobeto dakiela erakutsi du beste behin Hegartyk.
2005ean plazaratutako ‘I Am a Bird Now’ diskoari esker eman ziren ezagutzera publiko zabalarentzat eta urte hartan Donostiako Jazzaldian jo zuten, besteak beste.
Kontzertura zoaztenak disfrutatu, besteok MP3arekin konformatu behar…
Epilepsy is Dancing, Antony and The Johnsons
Ea, nor egon zen kontzertuan, kronikatxo baten zai gaude!
[…] Lasa, urduri dago, ez baitu inork idazten Donostian izandako kontzertuaren kronikarik. Eskatu ere eskatu du, jainkoaren izenean ez bada ere, baten batek idazteko kronikatxo bat, baina, […]