Antony and The Johnsons, Kursaalean

Antony and The Johnsons Donostian arituko dira.

Antony Hegartyk gidatutako taldeak ‘The Crying Light’ diskoa aurkeztuko du gaur gauean Donostiako Kursaalean.  Hirugarren lan honekin arrakasta handia lortzen ari da taldea eta sentimentuak eragiten inork baino hobeto dakiela erakutsi du beste behin Hegartyk.

2005ean plazaratutako ‘I Am a Bird Now’ diskoari esker eman ziren ezagutzera publiko zabalarentzat eta urte hartan Donostiako  Jazzaldian jo zuten, besteak beste.

Kontzertura zoaztenak disfrutatu, besteok MP3arekin konformatu behar…

Epilepsy is Dancing, Antony and The Johnsons

[@mrlasa] Komunikazioa da nire mundua eta horretan egiten dut lan, Donostian, azken boladan. Estrategia, marka, komunikazio politikoa, kultura. Interneten ere hainbat saltsatan ibili naiz (nabil), besteak beste, Zuzeu honen sorreran.

2 pentsamendu “Antony and The Johnsons, Kursaalean”-ri buruz