2013an gustatu zitzaizkidan bost

Album-Pictures-1
Kultur ikuspegi batetik, 2013an harrigarri egin zaizkidan 5 apunte (disko, pelikula edo liburuei buruz).

  • James Blake: Disko berria atera zuen apirilean: Overgrown. Izenik ez zeraman bere lehenengoa emozionantea eta zentzu batean harrigarria iruditu zitzaidan, eta bigarrena, artista berri batentzat diskorik zailena, pasarte batzuetan sublimea da.

    Beste aipagarri batzuk: Vincent Delerm, Charles Bradley, El Petit de cal eril

  • Paraiso trilogia. Ulrich Seidl-en trilogia osoa, baina batez ere lehena (Paraiso:Amor izenekoa). Estreinatu zenean zer esana piztu zuen, baina hilabeteak pasa ahala, eta urteko filmerik onenen zerrendak errepasatuta, gogoetatik nahikoa desagertu dela iruditu zait. Bere gordinean, kritikoa eta ederra, gupidagabea eta estetikoki bikaina iruditu zitzaidan.

    Beste aipagarri batzuk: 12 años de esclavitud, Amor (Michael Hanekerena), No.

  • Neighbor. Maite Larburu eta Josh Cheathamen proiektu nomada. Lan pertsonal, intimo eta bikaina, sentiberatasunaren gaitasun eraldatzailea indar betean. Txikian handia. Niretzat behintzat sorpresa ederra izan da.

    Beste aipagarri batzuk: Mursego, Belako, Bide Ertzean, Saioa (Natura), Aneika Ara

  • James Salter. Emmanuel Carrereren Limonov-en urtea dela esango dute askok, baina aurten estimu-estimutan ditudan egile batzuen urtea ere izan da. Horietan aipagarriena, James Salterren lehen liburua argitaratu du Salamandrak (Años Luz, egileak 1975ean idatzia). Inor gutxik idazten ditu elkarrizketak Salterrek baino hobeto.

    Beste aipagarri batzuk: Richard Ford-en Canada, George Saunders Diez de diciembre.

  • Gauzen ordena naturala. Lobo Antunes. “Ez duzu idazten gura duzuna, ahal duzuna eskribitzen duzu. Lantegia da hitzetan jartzea, definizioz, hitzetara itzuli ezin dena”. Eta, ezinbestean: “ez duzu itzultzen gura duzuna, ahal duzuna baizik, berben bidez ordaindu behar baituzu, berez, itzulgaitza dena.” Liburu hau da, euskarara itzulitako liburuek, oro har, harrera oso eskasa dutenaren froga.

    Beste aipagarri batzuk: Parisen bizi naiz (Koldo Izagirre), Adiskide bat nuen (Joxean Agirre).

 

Jatorrizkoa nire blogean

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria