2012: munduaren akabera zinemak kontatua

zuzeu.eus-logo7http://www.youtube.com/watch?v=Hz86TsGx3fc

Los Angeles hautsi eta hondoratzen ikusiko da, Rio de Janeiro lurrikaren pean, Erroma bere Vaticanoarekin suntsitzen. Lurra dardarka urpean hondoratzen eta jendeak desagertzen. Baina, dirudienez, bazekiten Estatu garrantzitsuenek hala gertatuko zela, eta Himalayan ontzi batzuk prestatu zituzten munduko zenbait jende hondamenditik babesteko.

Zientzia fikzioa? Hainbatentzat ez. Azken aldian hainbat hedabidetan sarritan ikusi baititugu 2012an mundua amaitu daitezkeenaren gaineko hipotesiak (bat, bi eta hiru)

Zeluloideko bertsio honetan John Cusack eta Danny Glover agertzen dira aktore lanetan, baina euren agerpenagatik baino zalaparta gehiago sortu du filmaren profezia fikzionatuak.

Ostiralean estreinatuko da zinema aretoetan. Zuetarik norbaitek interneten deskargatu eta ikusteko aukera izan badu, esan diezagula merezi duen.

Zer duzu buruan “2012: munduaren akabera zinemak kontatua”-ri buruz

  • Beldurra barreiatzea teknika aski ezaguna gizartea kontrolpean izateko eta agintzen zaiona itsu-itsuan egiteko. Horren adibiderik argiena krisiaren erabilpena (edo krisia eragitea) izan da: Denok shock egoeran jarri gintuzten eta gure mutur aurrean bankuetxeek diru publikoa barra-barra atera zuten merke-merke. Dena oso egun gutxitan. Beste adibide ezaguna A gripearena da. Beldurra sartu stockean zeuden botikak atera ahal izateko. Hori ezaguna da, baten batek idatzi du liburu bat, (Naomi Klein: La Doctrina del Shock. Bilatu baita ere: teoria shock)esanez CIAk bere manualetan azaltzen duela hau. Jakina da baita ere CIAkoak oso iaioak direla jendea sikologikoki manipulatzen. Sarean kuxkux eginez gero artikulu ugari daude hozi guztiari buruz.

    Maiek iragarpen bat egin zuten, Nostradamusek ere bai. Iragarpenak bete aurretik interpretazio irekia izaten dute. Bete eta gero beti geratzen da argi gertatutako hori zela esan nahi zutena. Baina esan bezala, 2012koari buruz data ezberdinak topatu ditut (2012-12-12; 2012-05-05; 2012-12-21…), baita esan nahi desberdinak (munduaren akabera, aroaren akabera…).

    Ez dut esaten nahi CIAkoek idatzi dutenik pelikularen gidoia (nahiz eta susmoa dudan gidoilari asko dituztela guk irensten ditugun pelikuletako mezuak ‘zuzenak’ izan daitezen). Baina beldurra hedatzeko edozerk balio du, eta beti egongo dira komunikabideak (zuzendariak, kazetariak…)asko saltzen duen sensazionalismo merke honi probetxua aterako diotenak, CIAri bere lana erraztuz bide batez.

    Ohartarazita gaude.

    Aroaren bukaera? Hala balitz…

    Gure munduaren akabera? Aspaldi iragarri zuen jentil zaharrak, eta hala gertatu zen. Gure mundua akabatu zen, eta gu jente hila besterik ez gara. Ez dugu ezer jokatzen, ez dugu ezer galtzeko. Gure mundua aspaldi bukatu zen, eta gu aspalditik gaude hilik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude