20.000 urtetik gorako margoak Deban

cc-by-sa: gure gipuzkoa
cc-by-sa: gure gipuzkoa

Gipuzkoako zaharrenak dira margook eta Kantauri-Pirinioetako kobazuloen artean ere, bakanetakoak. 20.000 eta 22.000 urte inguru dituzte ia erabateko segurantziaz.

Kobazuloaren hormetan hezurrak sartuta ere aurkitu dituzte. Argi erakusten omen du honek, eguneroko bizitzari dagozkion aurkikuntzak baino, zeremoniarekin lotutako zerbaiten aurrean gaudela.

Ekain hurbil, Praileaitz bertan… Deba ingurua Paleolito garaiko aztarnategi bikain bihurturik dabil.

(Gure Gipuzkoa gunean, aukeran jarri dituzten 28 argazki dituzu hemen, eta aurkikuntzaren kronika-bideoa ere bai hemen, gazteleraz bada ere.)

Astigarraga, Deba, Gipuzkoa, harpeak, margoak, Paleolitoa
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “20.000 urtetik gorako margoak Deban”-ri buruz

  • Ekain hurbil, bai. Baina Praileaitz bertan… tira, Izarraitzen bestaldean dago, eta Izarraitz ez da muino koxkor baT.

  • Diariovascotik jaso al duzue informazioa?
    Deban ez da Astigarraga auzorik, izatekotan Astigarribia, eta berau Mutrikun. Astigarraga haitzuloa ordea Izarraitz mendiaren magalean dago, Itziartik gora eta Zestoako herrigunetik hurbilago Debakotik baino.

  • ZuZeu

    Informazio guztia Gure Gipuzkoatik eta bertan eskaintzen den bideotik ateratakoa da. Egia da ezagutzen genituela Astigarribia auzoa eta hango elizaren altxor zaharrak, Kalbarixora bidean, baina, zer nahi duzue ba, erositako prezioan saldu dizuegu albistea. Hala ere, bai Koldo eta bai Julen, eskerrik asko bioi Zuzeura argibideak ekartzeagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude