2011/2012ko Literatura Eskola

Literaturak irakurlearen izaera eraikitzen omen duUrriaren 15ean hasiko du Literatura Eskolak 2011/2012 trukeurtea

 

Literatura Eskola

2011/2012 trukeurtea

Larrabetzun hasi ginen, 2002ko urrian. Irakurtzen ikasteko Literatura Eskola antolatu gura genuen, euskarazko literaturari buruz genekiena baino askozaz gehiago jakiteko, munduko literatura mundua bera bezain zabal eta anitz ezagutzeko. Gaiak, hizlariak, egunak eta ostantzekoak geuk aukeratuko genituen, geure gurarien arabera, inork derrigortu barik. Literatura Eskolara hurreratuko ginenon arteko sarea osatzeari eta literaturazaleok ikasteko, konpartitzeko, eztabaidatzeko bilgunea izateari bere biziko garrantzia eman diogu hasieratik. Ahalegin horren emaitzari esker zabalduko ditugu Literatura Eskolako ateak zazpigarren urtez, Euskal Herri osoan. Zazpi urteotan Eskolaren beraren egitura eta funtzionamendua errotzeaz gain, euskarazko literatura euskaldunen artean ezagutarazteko eta prestigiatzeko bideratutako hainbat egitasmo jarri ditugu abian, hala nola Eako poesia egunak, Literaturia edota Ahotsenea. Guzti horiek eskolakideon arteko gogoeta zein egonezinetik ernetutako egitasmoak dira. Etenbakoak diren hausnarketa horietatik, 2010/2011 ikasturtean abiatutako ekimenak errotu daitezen ahaleginduko gara.

 

  • Saio osagarriak: Eskola burutuko dugun aste berean, orohar literaturarekin zein beren beregi Eskolan landuko dugun gaiarekin zerikusia izango duen ekitaldia proposatuko dugu.

 

  • Literatura koadernoak: Aurtengo eskoletan berbagai izango ditugun gaien edukiak jasoko dituen koadernoa atondu eta 2012ko ekaineko lehen asteburuan Larrabetzun antolatuko dugun LITERATURIAn aurkeztuko ditugu.

 

Literatura Eskolari buruz jakin beharreko guztia gure webgunearen bitartez jasoko du gure abarora hurreratzerik ez duenak: www.literaturaeskola.org .

 

Guri edozer jakinarazteko, galdetzeko, eskatzeko edo gedar egiteko:

Idatzi:  eskola@literaturaeskola.org


2011/2012ko egitaraua

 

Berbagaia

Hizlaria

Eguna

Biltokia

Gabriel Arestiren Zuzenbide DebekatuaKarmelo LandaUrriaren 15eanBilbo

La Bolsa

Barne irudiaren bilakaera, ahozkotik album ilustratura

 

Yolanda ArrietaAzaroaren 12anTolosa

Bonberenea gaztetxea

Emakume anitza euskal narratiba garaikidean

 

Gema LasarteAbenduaren 17anDonostia- Orereta

Ernest Lluch

Idazketa luzatuz. Begirada bat performatibitatea eta egungo praktika eszenikoeiIxiar RozasUrtarrilaren 21eanArrasate

Kultur etxean

Literatura EskolanIdurre AlonsoOtsailaren 18anGasteiz

“Ignacio Aldecoa Kultura Etxea”
(Florida parkea)

 

Bonbardaketak literaturan. Hasi Durangon eta Hiroshimatik goraIñigo AranbarriMartxoaren 24anDurango

Udal liburutegia

Zeintzuk dira euskal literaturaren paradigma berriak?Ur ApalategiApirila 21eanZiburu

AEKren gaueskola

Antonin Artaud

 

 

 

Xabier Mendiguren eta Ander LipusMaiatzaren 12anIruñea

Euskaldunon Biltokia

 

www.literaturaeskola.org

irakurzaletasuna, Kultura, literatura, Literatura Eskola

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude