Eguraldia iragartzeko era zentzugabea

eguraldiaGoizero Radio Euskadi entzuten duzun bakoitzean errepikatzen da: “Euskal Autonomia Erkidegoan eguraldia hotza izango da, bla,bla, bla, eta Nafarroako Foru Erkidegoan ez da berorik izango bla, bla, bla”. Noiztik errespetatzen ditu eguraldiak existitzen ez diren muga fisikoak?

Telebistako eguraldi mapa ere aldatu zuten ETBn Euskal Herri zatitu eta Espainiarra irudikatzeko. Baina, horren aldean itsusia da irratian entzuten dena. Bi eguraldi eskaintzen dituzte, batetik Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoa, eta, bestetik, Nafarroakoa. Bi mundu isolatu balira bezala, elkartu ezinezko bi imanen antzera. Antizikloiek ere argi balute bezala euskalautonomiaerkidegotarren eguraldia eta nafarrena ezberdina izan behar dela, ezberdina den bezala haien historia, kultura eta hizkuntza.

Iparra, Hegoa, Ekialdea, Mendebaldea, Erribera, Kostaldea, Arabako Errioxa, Lautada, Enkarterriak, Sakana, Goierri… Ehunka hitz daude Euskal Herriko tokietaz aritzeko EAE eta NFE orokorrak baino. Ulertzekoa litzateke administrazioez hitz egitean baina, eguraldiaz ari garenean ez du ez buru ez hanka. Aguraingo eta Altsasuko eguraldiak elkarren artean antz gehiago izango du Elizondokoak eta Tuterakoak baino, ezta?

Ez al da zentzuzkoagoa eguraldiaren arabera lurraldeak zatitzea, lurraldeek eguraldia zatitu baino?

Mesedez, ez ahaztu berokia jantzi ala ez erabakitzeko entzuten zaituztegula.

 

 

 

Eguraldia, eitb

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude