13 reasons why
13 reasons why –
1- Bideoklub bat ikusi genuen duela aste batzuk Arratian, eta hipster petoen bulkadari eutsi ezinda geratu ginen: atera polaroid makina eta egin argazkia!
2- Mugikorrera ziztu bizian: zenbat DVD irakurgailu daude gure etxeetan? 0 emaitza. Bilatzaileak ez daki dena.
3- Halere, ikus-entzunezkoak kontsumitzen jarraitzen dugu: 4,5 milioi bideo play egiten ei dira minuturo Youtuben.
4- Online eta nahieran dira aisialdiko hitz gogokoenak. Streaming bada elizkizun garaikidea, noiz okupatuko ditugu elizak Game of Thrones ikusteko?
5- Gorde HBO kontuko pasahitza, edo egin crossover bat eta jaitsi nahi duzun hori ezer ordaindu gabe (gurean beti jatorrizko bertsioa eta euskarazko azpidatziak. Bai ezta?).
6- Netflix Hego Euskal Herriko herritarren %19rengana iristen da, 34 urtetik beherakoon %39 abduzituta hiru urtean. Iparraldekoak garela esanda ez gara plataformaren gose ase ezinaz libratuko.
7- Ikerketa batek berriki aurkitutako ebidentzien arabera, nerabeen suizidioek gora egin dute Netflixeko 13 reasons why telesailaren harira.
8- Korrelazioen pentzura hazi da bai polemika, bai audientzia.
9- Eskaintza globala, edukien homogeneizazioa edo espioitza masiboa. Kezkatuta behar genuke plataforma handien letra txikiekin.
10- Non da gure bazka? Urkatzeak, bortxaketak, bahiketak, thriller politikoak, ziberjazarpena… Esan, nola deitzen da gure Matrix?
11- Euskarazko ekoizpen urriarekin ezer egiten ez dugun bitartean ez al gara gure kulturaren suizidioa programatzen ari?
12- Bideoklub bat gara streaming aroan.
13- Egin kontu, bost mila zazpiehun kultura ezberdin desagertu dira historian.