Gora Gasteiz

Gora Gasteiz –

Han eta hemen, modu batean edo bestean, mundu justuago eta askeago baten alde ari garenok garaipenak ospatzeko abagune gutxi izaten dugu. Horregatik, agian, gozoagoak egiten zaizkigu garaipen txikiak eta handiak gertatzen direnean. Gasteiztar askok honelako poza sentitu genuen hauteskunde gauean PPk diputaturik lortu ez zuela baieztatu zenean, Maroto alkate ohia Espainiako kongresutik kanpo utzita. Javier Maroto, gainera, PPren kanpaina zuzendaria zen eta kargutik bota zuten hurrengo egunean.

Gora Gasteiz

Marotok ez dakiena, seguruenez, zera da, porrot horren hazia 2016ko udaberrian erein zela Gasteizen. Maroto jaunak, alkatea orduan, behin eta berriro arrazakeriaz kutsaturiko  adierazpen maltzurrak egin zituen, orokorkeria gutxiesgarriak esanez batzuetan, anekdota bat puztuz eta zabalduz besteetan … Hori dena helburu argi eta lotsagarri batekin: gasteiztar batzuek kanpotarrekiko izan lezaketen  beldurra/gorrotoa/mesfidantza/susmoa… hauspotu hortik probetxu politikoa ateratzeko.

Horren aurrean Gasteizko mugimendu sozialen erantzuna ederra izan zen: GORA GASTEIZ! kanpaina alaia, koloretsua, aberatsa … Gasteiz solidarioa, irekia, askea, bizia badagoela adierazten zuena. Kanpaina eta mugimendu horrek epe laburrean Marotok bigarrenez alkatetza eskuratzea oso zail bihurtu zuen, salaketarekin batera honelako portaera arduragabeei eta maltzurrei mugak jarri behar zaizkiela argi adierazi baitzen. Marotok irabazi zituen hauteskunde haiek.

Baina Udal hauteskunde haien ostean EHBilduk, bigarren indarra izanez, alkatetza hirugarren indarrari erraztu zion Maroto berriro alkate izan ez zedin. Eskuzabaltasunez eta arduraz jokatu zuen. Orain, justizia poetikoa dei dezakegun eran, EHBilduk eskuratu du Araban diputatu bat PPren ordezkaria den Marotoren kaltean. Nire aburuz, han, 2016an, hasi zen Marotoren gainbehera,  berak Madrilera lanpostu “dotoreagoak” eskuratzen zituenean gora zihoala uste zuen arren.

GORA GASTEIZ! oroitu nuen hauteskunde gauean, baieztatu zenean PPk ez zuela Araban eserlekurik izango kongresuan. Zera pentsatu nuen, inoiz ezin da jakin hazi sanoekin ereiten dena non eta nola emango duen lore eder koloretsu bat.

Gora Gasteiz

Irakaslea ofizioz, mendizalea afizioz eta Baskoniazalea bizioz.

19 pentsamendu “Gora Gasteiz”-ri buruz

  • Jipoitua ta ixildua. 2019-05-15 09:57

    Zer duzue esateko 75 urteko emakumea jipoitu eta hil dutenei buruz?

    Hori ez da arrazakeria?

  • Emakumea da hildakoa, baina nola hiltzaileak ez diren txuriak, ordun notizia horrek ez dauka inportantzirik. Nun daude feministak kasu horietan?

    Hainbeste kezkatzen dira edozein tontakeriagatik, baña hau benetan grabea da, eta 5 axola diela emoten du.

  • Marotok eserlekua ez badu lortu ez da Gora Gasteiz edo Bildurengatik izan, VOX eta Cs-k egindako kalteagatik izan da.

  • Hego, irakurri arretaz. Ez dut esan Bildurengatik galdu zuela, bakarrik EHBilduk eskuratu duela eserlekua.

  • Jipoitu, Irakurle, tamalez orain ezin diozue Marotori botoa eman, baina zuen ideiekin nori eman topatuko duzue. Badakizue, mairuak … eta beltzak, eta ijitoak, eta txikanoak eta juduak, eta… jende txarra dira. Baina feministak, eta komunistak, eta homosexualak, eta anarkistak, eta masoneak, eta …

  • Baina feministak, eta komunistak, eta homosexualak, eta anarkistak, eta masoneak, eta … ere bai.
    (Zuzenketa: azken hitzak aurrekoan ez dira joan)

  • Ez, lasai, hemen ez dio inork botoa eman Marotori. Baina immigrazioa bultzatzen duzuenok euskal-herria espainolizatzen zaudete. Hori da benetan kezkagarria. ETArekin ezebez, etorkinekin are gutxiago.

  • Egia, hemen inork ez du “bultzatzen” inmigrazioa. Berez bultzatzen da, jendeak bizimodua bilatzen duelako. Duela ez hainbeste milaka euskaldun ere mundu osoko urruneko bazterretara joan ziren bizimodua ateratzeko.
    Inmigrazioa hor dago, Europa osoko prozesua da, eta Euskal Herrian ere badago. Gustatu ala ez, hor dago.
    Horren aurrean gure jarrera definitu dezakegu, hori bai. Euskaltzaleok jende guztiaren (baita herritar berri guztien) euskalduntzea eta integrazioa zaindu beharko genuke. Interesatzen zaigulako, besteak beste. Euskara propio ere izan dezaten, euskaraz haiekin komunikatzeko aukera izan dezagun, gurea berea izan dadin. Atzerritar jatorriko ikasle gehien-gehienak D ereduan daude, eta hori ona da. Baina segregazio gero eta larriagoa garatzen ari da, eta hori ez da hain ona. Herri moduan dugun erronka da gai hau, eta zentzuz jokatu behar dugu.
    Gaur egun eta etorkizunean ere etorkin jatorriko jendea gure gizartearen zati bat da eta izango da. Nazio estrategia batean aintzat hartu beharrekoa.
    Arrazakeriaz bustitako diskurtsoek es dute batere laguntzen, ezertarako.

  • Inmigrazioa behar batetik sortzen da, baina diskurtso humanitarioen mozorropean behar hori explotatzen duen eskrupulu gutxiko aparatu erraldoi bat dago, zeinean parte hartzen duten kapitalismo basatienaren estrukturarik ankerrenak: inork bozkatu ez dituen egitura politiko supra-estatalak, mendebaldeko gizarte tradizionala edozein preziotara birrindu nahi duten alderdi eta erakunde sozial-demokrata eta troskistak, gke-z mozorroturiko mafiak, zerbitzu sektretuak, kaosean aberasten diren “filantropo” kapitalistak, etorkinei miseria bat ordainduaz aberasten diren enpresariak….

    Baina bai, ados nago zurekin: inmigrazioa herri gisa ekidin ezin dezakegun fenomeno bat da, eta horren aurrean geratzen zaigun aukera bakarra da jarrera bat edo bestea hartzea.

    Bere desagertze-arriskua inoiz baino handiagoa denez, euskaldungoaren biziraupena, duintasuna eta burujabetasuna da nire lehentasun nagusia bizitzea egokitu zaidan une historiko honetan, eta hori da inmigrazioaren aurrean hartuko dudan jarreraren aurre-baldintza.

    Eta jakinda etorkin-masa hori euskalduntzea ezinezkoa dela, eta gainera ez dela desiragarria ere (euskaldungoa ez baita soilik hizkuntza-komunitate bat), honakoa da hartu beharreko jarrera nire ikuspegitik:

    1) Euskaldunon auto-segregazio edo endogamia partziala (kanpokoarekiko irekidura-itxitura oreka bat)

    2) Kanpotarren integrazio partzial eta selektiboa

    Irizpide selektibo horietan sartu daitezke etorkinaren jarrera euskal komunitatea, bere nortasun eta beharrekiko; bere giza-balioa, errespetua eta jokabidea; herri hartzailearekiko duen distantzia kulturala, hots, baliokidetasun-maila… eta, jakina, euskalduntzeko duen borondatea

  • Josean, uste det nahia ta errealitatea nahasten duzula. Nik etorkinekin lan egiten det egunero.

    Zoritxarrez, Oso oso gutxi euskalduntzen dira eta are gutxiago euskara berezkoa sentitu ta defendatu. Normala da, gu ahulak garelako gure herrian bertan.

    Espainiatik etorritakoekin gauza bera. % txiki bat dugu euskaltzale. Danok eskertzen dugu etorkin horien guztien konpromisoa baina portzentajea, fijatu portzentajean. Bestela zure burua engainatzen duzu.

  • euskaldun bat 2019-05-16 22:19

    Egia, alfer-alferrik zabiltza arrazoitzen. Hori berak ere badaki, baina zergatik jokatzen duten jakitun izango ez balira bezala… nik ez dakit, beraiek jakingo dute. Baina hori bai, festa giroko irudi sinpatiko bat jarri dute eta pozitibiti (bai txantxangorriari buruz ziotena) batean bizi dira. Utziezu, ondo bizi direla ematen du eta. Urte gutxian bonbak jartzetik honaino heldu gara… hainbesteko jauzia ona ezin zuela izan agerikoa da.

  • Nik uste dut perspektiba eduki behar dela, eta pentsamendu agonikoa (“gure herria hiltzen ari da” eta hori guztia) alde batera utzi, aurrera jo nahi badugu. Euskaldunon (eta euskaltzeleon artean) ez dira gutxi familia erdaldun peto-petotik datozenak (kantari, idazle, bertsolari nahi tartean). Galiziatik, Gaztelatik, Extremaduratik etorri ziren horietako gutxi euskaldundu dira, bai, egia da. Baina beren seme-alaba eta iloba askok badakite euskara eta bere hizkuntza gisa hartzen dute, euskaltzaleok kontzientziatzeko eta motibatzeko lan izugarria egin dugulako Euskal Herri osoan, milaka bidez eta ekintzaz, era alaian eta positiboan. Horixe bera da etorkin olatu berri honekin bideratu behar duguna. Eta horretarako ezin ditugu baztertu eta harresiak eraiki gurea defandatzen ari garelakoan. Justu kontrakoa ari garelako egiten, geurea ahuldu, hain zuzen ere.Eta ni ere etorkin jatorriko jendearekin erlazionatzen naiz dut egunero, ez naiz hodei batetik jaitsi.

  • Ni nahiko ezkorra naiz zuk planteatzen duzun jarrerarekin Josean. Hasteko, jakin badakidalako sistema guztiek irekidura-itxitura oreka bat behar dutela. Zelula baten kasua, adibidez: mintz babeslerik edukiko ez balu, bere nukleoa eta gainontzeko osagai guztiak ingurunean disolbatuko lirateke zelularen heriotza eraginez. Horrek ez du esan nahi, ordea, ingurunera guztiz itxita dagoenik, izan ere, elikagaiak hartu, metabolizatu eta hondakinak kanporatzeko gaitasunez horniturik baitago. Herri baten kasuan ez luke ezberdina izan behar, gehiegizko irekidura gehiegizko isolamendua bezain hilkorra da. Oreka bat behar dugu.

    Horretaz gain, euskalduntasunaren proselitismoa kanpotarren artean egin behar izatea herri ahuldade baten isla da. Jehovako testiguen antzera, bibliak saltzen gabiltza, irriparrez eta progresismoz hori bai, konbertitu daitezen erregutuz. Barne-indar espiritual handi bat duten erlijioek ez dute proselitismorik egin behar, izan ere, jendea bera txertatu nahi baitzaie bere potentziaz inspiraturik. Ez dakit ondo ulertzen den ideia.

    Horren beste tematzen ari gara erdaldunak guregana erakartzen ezen gu bilakatzen ari garela erdaldun.

    Zentzuzkoena kontrakoa litzateke: kanpotik natorrren horrek, nik neuk egin beharko nuke ahalegina komunitate hartzailean onartua izan nadin, komunitate horrek erakarria sentitzen naizelako, horren parte izan nahi dudalako.

    Baina hori hala izan dadin, lehenik nazio-kontzientzia indartu eta gure buruak errespetatzen hasi beharko genuke euskaldunok, gu garena harrotasunez onartuz, eta konplexuak gainetik kenduz.

    Nola errespetatuko gaituzte etorri berriek, gu geu ez bagara errespetarazten?

  • potrotaraino 2019-05-17 11:23

    Josean, bat nator zure azken iruzkinean plantatu duzun guztiarekin. Baina arrazoi dute, % horiek oso inportanteak dira. Zuk 10.000 pertsona euskaldundu eta konprometituak ikusten badituzu, 10.000 motibo duzu pozik egoteko.

    Baina arazoa osotasunean ikusi behar duzu. Izan ere, 10.000 horiez gain 100.000 badituzu euskarari inolako garrantzia ematen ez diotenak, euskaltzaleok indar gutxiago dugu. Agian datu absolutuetan irabazia dugu, baina datu erlatiboetan galtzen dugu. Hizkuntza bat biziraun ahal izateko gehiengo zabalak egin behar du alde. Horrela ez bada, atzeraka goaz.Gauza bera hauteskundeetan.

    Adibidea jarriko dizut: non dago euskararen aldeko sentsibilitate handiago, Azkoitian edo Barakaldon? Eta korrelazioa eginez, non dago immigrazio gehiago, Azkoitian edo Barakaldon? Immigrazioaren inpaktua ukaezina da.

    Alemaniak edo Inglaterrak immigrazio tasa jakin bat onar dezakete (muga bat arte, noski), immigrante horietako gehienak bertokora moldatuko direlako. Baina euskaldunon egoera ez da Alemania, Inglaterra edo Espainiakoa. Gure egoera oso bestelakoa da. Gutxiago gara eta botere gutxiago dugu. Guk are immigrante gutxiago onartu behar ditugu, gutxiengo are minorizatuago izan nahi ez badugu. Eta hori dena ez da ez arrazakeria ez beste pitokeriarik. Hori zentzudunez pentsatzea da.

    Biziraun nahi izatea ez da faxismoa!!

  • Galderatxoa 2019-05-19 14:46

    Josean, ze irudituko litzaizuke Afrikako herrialde batean, 3.000.000 biztanle dituena, Europar zuriez inbaditua izango balitz??

    Eta bertako jatorrizko tribuaren biztanle kopurua zuri horiek gaindituko balute?

  • Arrazakeriak ez du ezer onik ekarriko. Ideia zaharrak dira gure herria babesteko “besteen” eragina ekidin behar dugula dioten horiek, ideologo faxistek adieraziak (Engdahl nazi suediarrak, adibidez, defendatzen du kultura bat ez desagertzeko ez dela “besteekin” nahasi behar eta “aparteko egoeran” babestu behar dela, kanpotarrek eragina suntsigarria delako).
    Euskara indartzeko, atxikimendua eta lotura herritar guztiekin landu eta indartu behar dugu, nondik datozen kontuan hartu gabe. Eta ume eta gazte guztiei (guztiei, noski) hizkuntzaren ezagutza helarazi behar zaie. Baina, batez ere, “betiko” euskaldunon atxikimendua eta lotura zaindu behar da, askotan euskaldun “jator eta peto-petoen” artean erdara baita nagusi.

  • potrotaraino 2019-05-20 21:18

    Jode, Josean, berriro zaude raka-raka-raka horrekin. Baina benetan pentsatzen duzu hemen norbaitek beste arrazak mesprexatzen duenik? Ideia horiek kanpotik datoz.Gure herrian orain gutxi arte ez dira arraza ezberdinak egon (espainiarrak beste arraza dira? ez). Gatazka hori ez dago gure herrian.

    Badirudi hemen bota dituzten argudio eta arrazoietatik ez duzula bat ere harrapatu. Ez duzu ezer ulertu, edo ez duzu ulertu nahi. Gor eta itsu. Eta zu irakaslea zara? Benetan?

    Hemen planteatu dituzten argudio interesgarriei ez diozu aurre egin. Uste nuen, irakasle izaki, gogoeta egiteko gaitasuna zenuela.

  • euskaldun bat 2019-05-20 22:03

    “Potrotaraino”, estima handian dituzu irakasleak, ez? Gehitxo esango nuke nik. “Eta ume eta gazte guztiei (guztiei, noski) hizkuntzaren ezagutza helarazi behar zaie”, bezalako esaldia irakurri eta bua… nonbait, arazoa ez diegula helarazten izango da gainera! Ez dutela hartzen esanzazu gizona!! “askotan euskaldun “jator eta peto-petoen” artean erdara baita nagusi”, esaldi hau ere euskararen etsaiek bolo-bolo erabiltzen dute: “si no lo usáis ni vosotros”. Ondo Josean, ondo! Egunen batean gustatuko litzaidake Josean zurekin batera bazkaltzea nik jaten dudan tokian. Han inguruan mahaika batzuetan esertzen diren hegoamerikar haiekin jarriko gara eta euskara helaraziko diegu. Hemen gertatzen ari dena da, euskaldunak erdaldunekin nahasten ari direla geroz eta gehiago (abizenak ikusi besterik ez dago) eta euskal identitatea gainbehera batean doa, sasikume berriak eroso sentiaraziko dituen identitate berri batean. Eta horiek ari dira gainera definitzen politikoki zuzena dena.

  • Euskaldun bat:
    Ez dut iruzkin hau polemizatzeko asmoekin egiten, zalantza bat argitu nahi nuke soilik, aukera badut. Hara, nire abizenak ez dira denak euskaldunak, familia Aragoitik etorria izaki, 1920ko hamarkadan. Birraitonak ez zuen ikasi, baina aitonak bai, eta honek seme-alabei pasatu. Ni euskaraz hezia/hazia naiz. Abizen nahasketa aipatzen duzunez, eta ez dudanez ez RH negatiborik, ez odol garbitasun titulurik (zer egingo zaio), euskaldunen arloan sailkatuko ninduzuke? Zein dira aipatzen dituzun sasikumeak? (agian oker nabil, baina norbaiti “bastardo” horren merke deitzea iraingarria delakoan nago).
    Horrekin, zer iritzi duzu 8 edo 128 abizen euskaldun izan, eta euskara galdu duten horietaz? Non kokatzen dituzu zure euskal identitatearen grafikoan? Etorkinek erantzukizuna dutela argi dut, baina beste horiek ez al dute “mantxarik”?