Real Madril-Bartzelona: Klasikoaren hamar gako
Real Madril-Bartzelona: Klasikoaren hamar gako
- Entrenatzaileen jarrera: Pellegrinik 4-2-3-1eko taktikarekin kokatu zituen jokalariak berdegunean. Bartzelonak eskema taktikoa aldatu zuen Alves defentsatik igotzeko moduan jarri ordez, zelai erdian jarriz. Bartzelonako prentsan iragartzen duten moduan, Guardiolada bat zirudien proposamenak eta ez ninduen konbentzitu. Entrenatzaileek lan taktikoan ez ezik psikologikoan ere lan egin behar izaten dute ordea, eta hor bai, Guardiolak irabazi zuen. Bartzelonak bere jokoa egin zuen eta partidaren bila joan zen.
- Gidaritza. Partidaren gidaritza Bartzeonak eraman zuen. Lehen zatian hiru zutoinen artera Messik golean bilakatu zuena besterik jaurti ez zuen arren, nagusitasun sentipena nabarmena izan zen. Partida non jarri nahi zuen garbi zuen Bartzelonak eta Xavi-Messi bikoteak gidatu zuen taldea.
- Izarrak. CR9 eta Messiren arteko duelu pertsonala argentinar txikiak irabazi zuen. CR9k ez zuen ia arriskurik sortu. Messik gol bat sartu eta jokoa banatu zuen. Portugaldarrari neurria ondo hartu zion Bartzelonako defentsak. Adierazgarria izan zen, abiaduraz gainditu behar zuen jokaldi batean, Piquek ondo eutsi izana eskuineko bandako zurien izarra.
- Falta taktikoak. Epaileak ez zuen inor kaleratu nahi izan, baina izan zuen horretarako aukerarik. Lehen zatiaren amaieran bi taldeetako jokalarien txartel hori kopuruak harritzen ninduen. Halako partidetan txikikeria bat nahikoa izaten da bigarrena ateratzeko, eta arrisku handiak hartzea zen hori. Falta taktiko asko egin ziren. Xabi Alonso kalean amaitzeko zorian egon zen, adibidez. Kontraerasoen aurrean, bi taldeek falta egitekoa agindua zuten. Arbitroak oreka jokoak ondo egon zituela uste dut.
- Izar ez direnak. Messi-CR9, Xavi-Xabi Alonso, Valdes-Casillas izarren dueluez gain, beste jokalariek ere jokatzen zuten partida. Eta hor agertu zen, ia beti bezala, Pedrito. Partida garrantzitsu guztietan sartzen du golen bat. Atzo zelai asko hartu zuen igotzen bezala defentsan. Izarren izenik ez du, baina konfidantza eman dio entrenatzaileak eta berdegunean jokoarekin erantzuten du.
- Valdes-Casillas. Real Madrilekoak izen gehiago du, baina Bartzelonak hiru zutoinen artera egin zituen lehen bi jaurtiketak gol egin ziren, Real Madrilen bigarren zatiko kontraerasoak defentsaren eta Valdesen artean gelditu zituzten bitartean. Aurtengoa ez da Casillasen denboraldi onena izan eta Valdes izugarrizko atezaina dela erakusten ari da, Madrilgoak baino prentsaren babes eskasagoa izan arren.
- Guti. Kritikatua, desordenatua eta gauza asko da. Baina atzo esaten zuten bezala, oin batean lehen mailako (eta bere taldeko) jokalari askok baino futbol gehiago du. Berarekin izan zituen aukerarik onenak taldeak. Dandy bat da, talentu handiko jokalaria: baina irreberentea, indiziplinatua…
- Zelai erdia. Lagun batek bi zelai erdiak parekatzen zizkidan. Busquets-Keita-Xavi zituen Bartzelonak; Marcelo-Gago-Xabi Alonso Real Madrilek. Zurien aldean Alonsok besterik ez zuen ordena jartzen. Gago galduta ibili zen eta Marcelo berean, joko zoroan tematuta. Blaugranetan jokoa ordenatuagoa da eta dena Xaviren oinetatik pasatzen da. Busquets eta Keitak lan iluna egiten dute, baina zeinen ondo.
- Aulkitik. Real Madrilek aukera gutxi zituen aulkian gauzak gaizki jarri zitzaizkionean. Guti, Raul eta Benzema atera zituen (hiruak ere, gauzak ondo bidean, datorren urtean taldean izango ez direnak). Lehen aipatu dudan bezala, Gutik besterik ez zuen ordena apur bat jarri. Benzemak gol aukera bat izan zuen, baina besterik ez, jokatu zituen 10 minututan. Bartzelonak bere aldetik, Iniesta eta Marquez atera zituen, eta biek eman zioten zerbait taldeari. Batek baloiaren jabetza eta sendotasuna defentsan besteak.
- Psikologia. Borroka psikologikoa aspaldi irabazi zioten Bartzelonakoek zuriei. Eta atzo, hau ez dela futbolera mugatzen ikusi zen. Saskibaloian ere jipoia eman baitzioten blaugarrenek madrildarrei. Bartzelona Real Madrilen gainetik ikusten da orain, eta zelaian emandako sentipenaz gainera, jarreran eta konfidantzan ikusten da. Morala jan diete zuriei eta geratzen diren zazpi partidak infernu bat izango dira Bernabeuko taldearentzat.
Irudia | Messik garaipenera gidatu zuen atzo Bartzelona | Ezezaguna | LGPL
Busquets ez zait hain ona iruditzen. Nire ustez, ingurukoek egiten dute ona. Adi egoten bazara, pase guztiak 3 metrokoak egiten ditu, eta asko atzerantz. Hori jokalari askok egin dezakete. Nire ustez, Javi Martinez bat, edota Casquero bat askoz hobeagoak dira.