Quique Peinado, Jordi Evole eta David Fernandez (¡A las Armas! Hooligans ilustrados aurkezpena) Zorionak Rayoko zalegoari!

Quique Peinado, Jordi Evole eta David Fernandez ¡A las Armas¡ Hooligans ilustrados –

Zorionak Rayo Vallecanoko zalegoari lehen mailara igoera lortu dutelako! David Fernàndez eta Quique Peinadori ere zorionak pozik ibiliko baitira ospakizunetan. Segi irakurtzen eta ikusi bideoa, ulertuko duzu.

David Fernàndez, Quique Peinado eta Jordi Évole 

¡A las Armas! Hooligans ilustrados

2015eko urriak 17

Hirukote arraro xamarra printzipioz ¡A las Armas! Hooligans ilustrados Quique Peinado kazetari, gidoilari eta aurkezle Vallekarraren liburuaren aurkezpen honetan 2015eko urrian batu zena. Aurkezpena Taifa liburudendan, Bartzelonan izan zen. Rayo Vallecano eta beste futbol baten zale sutsuak dira Quique Peinado eta David Fernandez CUPeko kidea, Bartzelona zalea Jordi Evole. Egungo futbola, gizartea, Valllecas auzoa, eskubiak eta ezkerrak, handiak eta txikiak, hausnarketak eta egi ezkutuak, hiru pertsona ezagun, hiru pentsamendu oso ezberdin, eta hiru begirada adimentsu kritiko zorrotz. Egungo espainiako panoraman ikuspegi ezberdin bat, inteligentea eta umoretsua, pertsonaz, gizarteaz, politikaz eta kirolaz. Gomendagarria oso 45 minutu pasatxoko solasaldi hura gogo eta denborarik baduzue.

Quique Peinado, Jordi Evole eta David Fernandez ¡A las Armas¡ Hooligans ilustrados

2 pentsamendu “Quique Peinado, Jordi Evole eta David Fernandez (¡A las Armas! Hooligans ilustrados aurkezpena) Zorionak Rayoko zalegoari!”-ri buruz

  • eoaieuoioiaeu 2018-05-29 09:32

    zuzeu.es erabili gauza hauetarako.

  • Denak dira berdinak… zuzeu.es zuzeu.eus zuzeu.eu zuzeu.fr zuzeu.us zuzeu.tv zuzeu.com zuzeu.net zuzeu.sudurpuntanjartzenzaizunazhitzein … Ze gauzaz aritzeko erabili daiteke ba zuzeu? Espainiar burbuila baten bizi garela esan nahi baduzu ados…