Munduan ikusgarritasun plastiko handieneko kirola

Munduan ikusgarritasun plastiko handieneko kirola –

  Hasteko, 1891. urtean James Naismith deitutako heziketa fisikoko irakasle kanadiarrak kirolaren mundua aldatu zuen. Zorionez, Jamesek “saskibaloi” deitutako ekintza sortu zuen, hau da, bere izenak argi uzten duen moduan, baloia eta saskia beharrezkoak diren jokoa da. Nahiz eta saskiratzea oso erraza iruditu, noizbait saskibaloian aritu bazarete, ohartuko zineten ez dela hain samurra. Gaur egun, saskibaloia munduan gehien egiten den kirol bat da, guztira 450 milioi pertsona baino gehiagok saskibaloira jolasten dute eta. Urteen poderioz, James Naismithek sortutako kirola asko aldatu egin da, orduan, zertan datza kirol harrigarri hau?

Munduan ikusgarritasun plastiko handieneko kirola

 

Lehenengo eta behin, saskibaloi partidu bat jokatzeko beharrezkoa da gutxienez 12 jokalariko bi talde egotea; alde batetik, zelaian talde bakoitzeko 5 jokalari egongo dira, hau da, guztira 10 jokalari zelaian eta bestetik, talde bakoitzeko beste ordezko 7 jokalari eta talde bakoitzaren entrenatzailea aulki eremuan egongo da.

Saskibaloian, futbolaz konparatuta, ez dago jokalari aldaketa mugarik, hortaz, entrenatzaileak nahi duen momentuan jokalari aldaketa bat egin ahal du, epailearen baimenaz, noski. Honez gainera, partiduaren arabera bat, bi edota hiru epaile egoten dira eta akta eremuan bi eta bost pertsona artean egoten dira akta betetzen, esate baterako, faltak, denbora eta puntuaketa eramateko.

Spurs eta Knicks NBAko partidu baten.

Bigarrenez, saskibaloiko partidu bat lau laurdenetan banatuta dago, 10 minutukoa bakoitza, baina, baloia jokoan ez dagoenean denbora gelditzen da, adibidez, baloia zelaitik kanpo denean, aldaketatan, faltetan edota jaurtiketa libreetan. Dena dala, NBAko partiduak lau laurdenetan banatuta daude ere eta laurden bakoitza 12 minutukoa da, horregatik, gainontzeko partiduekin alderatuta, NBAko taldeek puntuazio altuagoa lortzen dute.

Honetaz aparte, talde bakoitzak partiduaren lehenengo bi laurdenetan, minutu bateko bi hutsarte eskatu ahal ditu eta gainerako bi laurdenetan, ordea, hiru. Luzapena egotekotan, talde bakoitzak beste hutsarte bat erabili dezake eta hutsarteak ez dira partiduan zehar gordetzen, esaterako, ezin dira  hirugarren eta laugarren laurdenetan, lehenengo eta bigarrenean ez erabilitako hutsarteak erabili. Puntuaketa dela- eta, jaurtiketa libre bakoitza sartzeak puntu bat balio du, hiru puntuko marratik baino hurbilago sartzeak 2 puntu balio ditu eta hiru puntuko marratik baino urrunago sartzeak 3 puntu balio ditu. 

Lebron James hiruko bat jaurtitzen.

Faltei dagokionez, talde bakoitzak laurden bakoitzean nahi dituen falta kopurua egin dezake, baina kontuan hartu behar da taldeko laugarren falta egin eta gero edozein falta  beste taldearentzako bi jaurtiketa libre izango direla. Era berean, jokalari bakoitzak partiduan zehar, guztira 5 falta baino gitxiago egin ahal ditu (NBAn, ostera, 6), osterantzean, partidutik kaleratua izango da eta entrenatzaileak 2 falta tekniko baino gutxiago egin behar ditu kaleratua ez izateko.

Hari beretik, kirol bitxi honetan, lau falta mota ikusi ahal dira: falta arruntak, jaurtiketa faltak, falta teknikoak (“teknikak” bezala ezagunak) eta kiroltasunik gabeko faltak. 

  • Jaurtiketa faltak, erasoko zonan eta beste jokalaria jaurtitzen duen bitartean egindako faltak dira eta falta jaso duen jokalariak bi jaurtiketa libre edukiko ditu. Jaurtitzerakoan,  hiruko marratik kanpo egotekotan eta falta sufritzekotan, hiru jaurtiketa libre edukiko ditu.
  • Falta arruntak, egindako gainerako  faltak dira.
  • Falta teknikoak, bakarrik jokaera desegoki baten ondorioz seinalatu ahal dira, adibidez, arbitrorekin edo beste taldekoekin protesta baten ondorioz. Beste taldeko edozein jokalarik jaurtiketa libre bakarra edukiko du eta baloiaren jabetza, falta seinalatzerakoan baloia zeukan taldeari dagokio. 
  • Kiroltasunik gabeko falta, gogortasunez, baloia jokatu bako edota defentsan azkenengo jokalaria izanda kontraeraso bat gelditzeko egindako falta da. Are gehiago, falta sufritu duen jokalariak bi jaurtiketa libre edukiko ditu eta baloiaren jabetza, falta pairatu duen taldeari dagokio.
Epailea kiroltasunik gabeko falta seinalatzen.

Lehen aipatu dudan bezala, jokalari batek 5 falta egiten baditu partidutik kaleratua izango da, baina badago beste modu bat kaleratua izateko: jokalari batek partiduan zehar ezin ditu ez bi falta teknikoa egin, ez bi kiroltasunik gabeko falta egin, ezta  falta teknikoa bat eta aldi berean, kiroltasunik gabeko falta bat egin ere, ostantzean, partidutik kaleratua izango da bost falta baino gutxiago egin arren.

Izan ere, faltaz gain, beste arau hausteak existitzen dira saskibaloian, ohikoenak urratsak eta dobleak dira. 

  • Urratsak egiten dira jokalari batek,  baloiak zorua ikutu barik, bi urrats baino gehiago egiten dituenean edota pibotatutako oina altxatzerakoan baloia jaurki edo pasa egiten ez duenean. 
  • Dobleak, barriz, baloia bi eskuez bota egiten denean (boteak bakarrik esku batekin eman ahal dira) edota baloia botatzeari utzi denean eta berriro botatzen hasten denean egiten dira (botatzeari uzten denean bakarrik baloia jaurki edo pasa daiteke). 
Epailea nork aterako duen adierazten.

Zelai atzera egitea debekatuta dago ere, hau da, eraso baten bitartean, erasoko zelaian egonda, baloia berriro defentzako zelaira itzultzea; hau suertatuz gero, baloia defentsarentzat izango da.

Epailea falta teknikoa seinalatzen.

Honetaz gainera, talde batek eraso bakoitzeko bakarrik 24 segundu dauzka eta falta bat edo errebote baten ostean, baloia talde berdinak badauka, taldeak 14 segundu edukiko ditu berriro erasotzeko, nahiz eta falta sufritu  edo saskira jaurti baino lehen ez eduki beste segundo.

Are gehiago, taldeek 8 segundo dauzkate  defentsako zelaitik erasoko zelaira joateko, osterantzean, baloia defentsarentzat izango da. Era berean, baloirik ez daukan erasotzailea ezin da erasoko zonan hiru segundu baino gehiago egon, beraz, hiru segundu egon eta gero zonatik irtetzera behartuta dago eta zonara berriro sartu nahi bada, bi oinak zonatik kanpo atara behar ditu zonara berriro sartu baino lehen.

Dena dela, epaileek ez dute infrakzio hau aintzat hartzen, beste infrakzioez gehiago arduratzen direlako eta oso zaila dalako honetaz ohartzea.

Stephen Curry (Warriors) hirukoa  jaurtitzen.

Posizioak direla eta, saskibaloian  5 posizio desberdin dago: antolatzailea -basea-, eskolta, hegalekoa -ala-, hegal-pibota eta pibota. 

  • Antolatzaileak taldearen erasoa antolatzen du, erasoan erabilitako jokaldia antolatzen duena eta normalean taldearen jokalarik iaioena da baloia jokalari artean eramaten
  • Eskoltak: basearen rola betetzeko gaitasuna dauka eta hegalekoarena ere, laburbilduz, baloiagaz trebea da eta jaurtiketa ona dauka. 
  • Hegalekoak: jaurtiketa ona du eta normalean jokalari fisikoak dira, zonara sartzerakoan jokalari altuei aurpegira begiratu ahal izateko.
  • Azkenik, hegal-pibotak eta pibotak funtzio berdinak betetzen dute, baina bakarrik desberdintasun bat dauka: hegal-pibotak jaurtiketa ona dauka, pibotak, aldiz, jaurtiketan traketsagoa da. Jokalari bi hauek zona barruan jokatzen dute, hortaz, taldearen altuenak eta erreboteen jaun eta jabeak dira. 
Embiid (Sixers) eta Tristan Thompson (Cavaliers)

Aipatzekoa da azken urteotan nesken futbolari komubikabideetan ohiartzun handia ematen diotela. Baina nesken artean, saskibaloia futbola baino gustukoago izan ohi da. Federatu kopurua kontuan begiratu, adibidez, EAEn, 2016an, 3.456 neska federatuak zeuden saskibaloian eta futbolean, berriz, 2.979.

Nire ustez, historian zehar egondako saskibaloi jokalaririk onena Michael Jordan da, baina zoritxarrez, 17 urte pasa dira zapatilak betirako eskegi zituenetik. Hala ere, une honetan jokalari bikainak topatu ditzakegu, esate baterako, Kyrie Irving (antolatzailea), James Harden (eskolta), LeBron James (hegalekoa eta nire iritziz, historian zehar egondako bigarren saskibaloi jokalaririk hoberena), Anthony Davis (hegal-pibota) eta Joel Embiid (pibota).

Lebron James eta Anthony Davis

Michael Jordan mate ikaragarria egiten.

Munduan ikusgarritasun plastiko handieneko kirola