Isak Newcastle-era
Isak Newcastle-era –
Oraindik bi klubek ez dute akordioa ofizial egin. Ingalaterrako Newcastle taldeak Alexander Isak aurrelari suediarra erosi dio Errealari. Diario Vasco egunkariak zabaldu duen berria da, eta gerora Radio Euskadik baieztatu duena. Aipatutako egunkariaren esanetan, talde txuri-urdinak 70 milioi euro jasoko ditu Ingalaterrako Newcastle United taldetik, jokalari baten salmentagatik inoiz jaso duen jaso duen kopururik handiena. Newcastlek etorkizunean Isak saltzen badu, Realak salmenta horren %10 jasoko luke, guztira, 80 milioi euro baino gehiagoko operazioa izan liteke.
Realak 2019-2020ko sasoirako fitxatu zuen Isak, Borussia Dortmund talde alemaniarretik, orduko hartan 10 milioi euro ordaindu zituzten donostiarrek. 22 urte ditu jokalari suediarrak (datorren hilean beteko ditu 23 urte), Isak duela hiru denboraldi iritsi zen Realera, lehenengoan 16 gol sartu zituen, bigarrenean 17 eta iaz 10 gol. Suediarrak irudi bikaina eta diruzaintza kutxa bete-bete utziko du talde txuri-urdinarentzat… Hona hemen Realaren historian emandako salmenta handienen zerrenda:
- Alexander Isak: 70 milioi (Newcastle)
- Antoine Griezmann: 54 m (Atlético de Madrid+Barcelona)
- Iñigo Martínez: 32 m (Athletic)
- Asier Illarramendi: 30 m (Real Madrid)
- Alvaro Odriozola: 30 m (Real Madrid)
- Darko Kovacevic: 21 m (Juventus)
- Xabi Alonso: 20,5 m (Liverpool)
- Diego Llorente: 20 m (Leeds United)
- Yuri Berchiche: 13 m (PSG)
- Claudio Bravo: 12 m (Barcelona)
…
Bartzelonaren aurkako eta Errealarekin jokatutako azken partidan Ter Stegeni egindako gola…
Isak Newcastle-era