illarraren agurra

illarraren agurra – 

Illarraren agurra 

Mutrikuarrak 251 partidu jokatu ditu talde donostiarrarekin, “illarra” edo “Axi” zalegoarentzat, 11 urtetatik errealeko kategoria guztietatik igaro eta debuta 2010ean egin zuen, 2009-2010 denboraldiko azken neurketan, 2013an Real Madrilek fitxatu zuen 40 milioien truke, eta buelta 2015an egin zuen talde txuri-urdinera (18 milioiren truke). Asier Illarramendi Andonegik kapitainak denboraldia amaituta utziko duela Reala iragarri du sare sozialetan zabaldutako gutun batean eta ondoren prentsaurreko hunkigarri batean… Hemen irudiak eta azpian bideoa.

Milesker danagatik zeuri Asier! Oh kapitain, nere kapitain!

“Azken urte honetan, asko gogoratu naiz 11 urterekin lehen aldiz Zubietara joan zen haur ilehori hartaz. Haur hark bere amets ederrenean ere ez zuen irudikatuko bizi izan duen guztia bizitzea posible izango zenik, eta, 22 urte eta gero, hemen egongo zenik gutun hau idazten. Beraz, bihotz-bihotzez eskerturik nago Realeko familia guztiari“.

argazkiak: marca, noticias de Gipuzkoa eta mundo deportivo

 

2 pentsamendu “illarraren agurra”-ri buruz

  • Ilarra “guisante” da, baina txilarra “brezo”, itsasoa bezalaxe. Zer dugu Ilarra mendi? Un monte de guisantitos?

  • Joseba Aurkenerena 2023-05-26 09:51

    Ohar ttiki bat, inolako eztabaidan sartzeko asmo izpirik gabe. Lapurdin, ilarra da Hegoaldean baba erraiten duguna. Hegoaldeko ilarrak ilar ttikiak edo ilar biribilak dira Lapurdiko herrietan. Babarruna edo indaba erraiteko maikola erraiten dute. Niri azken izen hori oso bitxia egiten zait, eta ingeles itxura hartzen diot.