UEUren Udako Ikastaroak gogoeta eta hausnarketa gune izango dira

UEUren Udako Ikastaroak gogoeta eta hausnarketa gune izango dira – 

UEUk 51. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu. Iazkoaren haritik, 17 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragileekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Arnasgune akademiko eta euskaldunen topagune bezala definitu dituzte UEUko arduradunek.

UEUren Udako Ikastaroak gogoeta eta hausnarketa gune izango diraHauxe da aurtengo eskaintza:

  1. Udako Ikastaroen Hasiera Ekitaldia: “Herritarrak ikerketan inplikatzen”. Bilbo, ekainak 14
  2. Osasunaldia: osasun-zientzietako gradu amaierako lanen 3. jardunaldia. Eibar, ekainak 12
  3. Hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa arnasguneetan. Tolosa, ekainak 15
  4. HDEH2023: Adimen Artifiziala Auzitan. Errenteria, ekainak 20
  5. Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak. (Jakin jardunaldia). Usurbil, ekainak 22-23
  6. Unibertsitatearen barruak eta prekaritatea. Doktoregaion begirada akademiari. Eibar, ekainak 26
  7. Euskal Herri maitea, afektuak eta euskal askapen desira gaur egun. Iruñea, ekainak 27-28
  8. Loditasuna ikuskera neomaterialistatik. Teoria eta esperientziak. Iruñea, ekainak 28
  9. Ekofeminismoak konpos(t)atzen Euskal Herrian. Gasteiz, ekainak 29
  10. Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IX. Bilkura. Liburutegi espezializatuak: Espezializazioaren bideak, aniztasunaren isla: dokumentazio-zentroak eta liburutegi espezializatuak. Eibar, ekainak 30
  11. Trantsizio ekosoziala ekonomia sozialaren bidetik: zer egin hezkuntzaren esparruan? Eibar, ekainak 30
  12. BideGurutzean. Partaidetza komunitariotik elkarbizitza sustatzen. Eibar, uztailak 3
  13. Filosofo Euskaldunen I. Bilkura: pentsamendua eta irakaskuntzaren erronkak. Eibar, uztailak 3
  14. Berrikuntza hezkuntza-marko berrian: ikasteko egoerak gorpuzten, Euskal Curriculuma ardatz.. Eibar, uztailak 6
  15. Euskal artearen historiaren bide berriak. Eibar, uztailak 7
  16. Emakumeak euskal kooperatibismoan. Eibar, uztailak 7
  17. Euskal literaturaren irakaskuntza gogoetagai: tokikotasuna, lurraldetasuna eta kolektibo azpiratuak. Baiona, uztailak 12

TAILERRAK ETA SAIO OSAGARRIAK

UEUren Udako Ikastaroak gogoeta eta hausnarketa gune izango dira

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude