Futbolaren negozioa
Futbolaren negozioa –
Gaur egun, futbola herrialde honetako gairik garrantzitsuenetariko bat da, edonork ezagutzen du futbolariren bat edo nahiko aditua da gaian. Futbola kenduz gero, gizarte hau gainbehera ikaragarria izango luke, pertsona gehienek gustuko baitute ikustea haien denbora librean edota jolastea ere. Hala ere, nire ustez, futbolari garrantzi txikiagoa eman beharko genioke, zorrotzegi hartzen duten pertsonak baitaude.
Hasteko, egun daukagun gobernuak futbola erabiltzen dute gizartea kontrolatzeko, hau da, edozein lege edo ekintza egiten dutenean, gero futbola erabiltzen dute bere atzean ezkutatzeko (Espainiak munduko txapelketa irabazi zuenean hura egin zuten). Horrela, gizartea entreteniturik egonda edozein gauza egiteko aske dira, inolako errepresioa jasan gabe herriarengandik.
Bestetik, futbola kirola izateaz gain, negozioa ere bihurtu dela esan genezake, honek mugitzen duen diruagatik. Honekin batera, edozein talde handi dituen zorrak ez dira betetzen eta denbora gehiago ematen zaie ordaintzeko. Edozein biztanleari, ordea, askoz ere diru gutxiago ez ordaintzeagatik etxerik gabe uzten zaio inolako kezkarik gabe. Hori dela eta, futbol talde handiak, adibidez, Real Madrid edo Bartzelona, edozein gauza egin dezakete ezarritako lege eta arauak errespetatu gabe. Zoritxarrez, klubak ez dute errua soilik, baita jokalari askok Haciendara pila bat diru ezkutatzen diete hainbat trikimailu erabiliz, kobratzen duten dirua gutxi izango balitz.Talde batetik bestera doazen euro milioi kopurua izugarria da, eta ez da batere bidezkoa milioika persona egunero gosea pasatzen ari diren bitartean futbol jokalari askok milioika eurotako soldatak izatea. Zenbat janari eros daiteke Cristiano Ronaldorengatik Real Madrilek gastatu zituen 96 milioi euro horiekin? Edo Barsak Zlatan Ibrahimobic fitxatzeko gastatutako 75 milioiekin? Eta zenbat eskola eraiki ahalko lirateke? Eta zenbat ospitale?
Bukatzeko eta ondorio modura, nahiz eta futbola kirol entretenigarria iruditu, ni futbol jokalaria izanda, gaur egun dagoen krisia ezkutatzeko erabiltzen ari du gobernuak, kirol izatetik negoziora pasaz. Egia da futbolak alde positibo pila dituela (osasuntsua da kirol hau praktikatzea, jendearekin harremanak egiten dira…), baina baita ere beste alde txar batzuk ditu.