Athletic Superkopako txapeldun tronpeta joaz
Athletic Superkopako txapeldun –
Athleticek bere historiako hirugarren Espainiako Superkopa irabazi du La Cartujan jokatutako finalean, Sevillan. Bartzelona 2-3 Athletic ondo nagusitu da eta partida luzapenean erabaki da. Luzapena hasi eta gutxira, Iñaki Williamsek area ertzetik sartutako gol ahaztezin ikaragarriarekin amaitu da norgehiagoka. Messi zalantzan egon da azken minutura arte, izterreko arazo batzuen ondorioz, baina azkenean hasieratik aritu da Koemanen taldean. Partida amaieran Leo Messi kaleratu dute. Argentinarrak Asier Villalibreri eraso dio, eta epaileak, VAR sistema kontsultatu ostean, txartel gorria atera dio. Lehen zatian, bi taldeen arteko berdintasuna izan da nagusi, eta arrisku gutxi izan da bi areatan, azken minutuetan izan ezik. Bilbotarrak seguru eta sendo aritu dira, goian presioa eginez eta baloi irteerak bikain oztopatuz. Asier Villalibre Molinari aipamen berezia egin behar genioke, gernikarra, 1997koa, 2011n sartu zen Athleticen kadete mailan, 2020-21 denboraldiari begira, Aritz Adurizek erretiroa hartu ostean, 20 zenbakia eramatea erabaki du, futbolari eta tronpetaiole bikainak eman zion jaiari ukitu polit askoa partida osteko ospakizunetan, eta hemen… Zorionak Athletic zale!
+ 3 minutu Asier Villalibrerekin tronpeta joaz …
Espainiako superkopa da, ezta?
Real Sociedadek eta Athletic Clubek 2020ko Espainiako kopa oraindik ez dute jokatu, ezta?