Armstrong-ek zergatik ez zuen positibo ematen?
Armstrong-ek zergatik ez zuen positibo ematen?
“Ebidentziak erakusten du, inolako zalantzarik gabe, US Postal Service Pro Cycling Team taldeak kirolean inoiz ikusi den emaitza onena eman duen doping sistema profesionalizatua eraili zuela.”
Travis Tygart USADAko (AEBtako antidoping agentzia) zuzendaria
Lance Armstrong txirrindulari estatu batuarra erori egin zen, Iban Mayo berarekin eramanaz. Denok salto bat eman genuen etxeko egongeletan (nork dio siesta botatzeko dela txirrindularitza?). Ullrich izan zen bakarra erorketatik libratzen. Dena azkar zihoan, baina Mayok altxatzea lortu eta bultzada batez harrapatu zuen alemaniarraren taldetxoa. “Joder!”. Amerikarra beranduago jaiki eta pedalkada indartsuz sartu zen taldean, pedalekin izandako arazoak arazo.
Gero egindakoa izan zen ordea txundigarriena. Pertsona batek ezin du halakorik egin, edo hori uste genuen denok. Hona hemen bideoa:
Bada, UCIk USADA agentziaren txostena ikusita, zazpi Tourrak kendu dizkio Lance Armstrong-i. Eta miresmenak indiferentziari, haserreari edo batzurengan ziurrenik etsipenari egin dio lekua. “Denak dopatzen dira!” eta “Hori egin badu dopatu delako da!” argudioek pisu ikaragarria hartu dute. Hori bai! Ez gara konturatuko hemendik hamarkada batera arte.
“Urte batzuetan zehar, gauzak ondo egiten egon ostean, aukera bat sortu zitzaidan, zinez aukera bat bezala ikusten ez banuen ere. Nire inguruak baldintzatuta nengoen, eta nire ametsa egi bihurtzeko bidean ezin bestekoa zela ikusi nuen”
Tom Danielson txirrindulari estatu batuarra
Baina orduan zergatik ez zuen inoiz positibo eman Lance Armstrong jaunak?
– 1999. urtean Tourreko lider izan ostean kortisonagatik positibo eman zuen, baina, ukendu bat eman izana argudiatuta ez zuten zigortu.
– 2001. urtean bere kide Tyler Hamilton eta Floyd Landisek esan zuten Armstrongek aitortu ziela Suitzako itzulian positibo eman zuela, baina, “froga ezkutuan mantentzeko akordio finantziero batera iritsi zirela.”
Positibo ez mateko gakoak USADAren arabera:
- Kontrolak saihestuz. Sinesgaitza badirudi ere, txirrindulariei esaten zitzaien, EPO erabili bazuten eta kontrola egitera bazetozen atea ez zabaltzeko. 2000. urtean George Hincapiek esan zuen Armstrong erretiratu zela Espainiar Estatuko proba batean doping kontrola zegoelako. USADAren txostenaren arabera taldeetako arduradunek aldez aurretik zekiten kontrolik egongo zen ala ez.
- Hauteman ezin diren sustantziak hartuz. 1998 eta 2005 urteen artean HGH hormona suma ezina zen. Sumatze denbora laburreko EPOa gainera ezin izan zen 2000. urtera arte detektatu. Urte hartan gernu bidezko analisiak egitea onartu zen. Testosterona ere oso zen zaila hautematen. Hauek ziren ustez Armstrongek erabilitako drogak.
- Mediku ‘on’ batekin. Armstrongek harreman oso ona zuen Michelle Ferrarirekin, ustez dopajeaz asko zekienarekin. EPO sintetikoaren kontrolak tranpatu daitezke gorputzari eritropoietina era naturalean sortzea behartuz. Ferrarik ganbera hipobarikoen erabilera aholkatu zuen.
- Gatz soluzioekin. USADAren txostenaren arabera, taldeak gatz soluzioak erabiltzen zituen hematokrito kontzentrazioak jaisteko. 1998. urtean Armstrongen medikuak gatz soluzio bat sartu zuen bere berokian ezkutatuta, hematokritoen kontzentrazioa jaisteko erabili zuena.
Akats bat dago testuan. USADAk ez dizkio 7 Tourrak kendu, UCI izan da USADAren txostena ikusi ondoren.
Eskerrik asko Iosu! Zuzenduta.
Informazio interesgarria eta mamitsua, Xigor, baina hain da gai korapilatsua. Ezagutzen dut dopinaren aurkako kontrolak egiten aritu den erizain bat, eta goizean goiz taxi batean jasotzen zuten, aurretik jakin gabe ze hoteletara joan behar zuen. Zaila egiten zait sinestea talde batzuek aurretik bazekitela banpiroen bisita jasoko zutela, baina tira horren ebidentziak baldin badaude isilduko naiz.
Bideoa ere gogoangarria, benetan.Ni ere gogoratzen naiz etapa harekin. Baina ni astebete lehenago ere harritu nintzen -eta gozatu ederra hartu nuen- Iban Mayo ziztu bizian ikusi nuenean L’Alpe d’Huezera bidean guzti-guztiak, tartean Armstrong bera atzean utzita. Sokratesek zioen bezala, dakidan gauza bakarra da ez dakidala ezer. Irakurri eta ikusi dugun guztiak, egia esan, Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Astean toki bat izan lezake…
Bide batez, gogora ekarriko dut Donostiako Klasikoa dela Armstrongi geratzen zaion garaipen garrantzitsuenetako bat.
http://bloga.tropela.net/2012/10/gurean-lortutakoari-eutsi-dio
http://bloga.tropela.net/2012/10/gurean-lortutakoari-eutsi-dio