Jarri periodikoa eta ogi barra bat (Informazioa boterea da I)

Nola pentsatzen duen herri batek. Zenbat ikuspuntu ezberdinek osatzen duten herri bat. Zein zaila den zure ikuspuntutik aldentzea ikuspuntu orokorrera hurbiltzeko. Iritzi publikoak zenbateko eragina duen gure errealitatean. Zer alde dagoen gure errealitatetik, erreala denera; pertzepziotik denera.

Iritzi Publikoaren ehuntzaileak, pertzepzioen sortzaileak

Parlamentuetatik at bada beste indar harreman bat, 1978tik hona ia ezer aldatu ez dena: hedabideena. Demokratikotik ezer ez duena, enpresa komunikatiboen inbertsioen baitan hazi eta lermatzen baita. Hedabideen sisteman dena da libre finantzatu badezakezu, askatasun gehiegizkoz kateatu ditugu herritarren garunak, hiru (akaso bi) diskurtso alternatibo prefabrikatuetara. Adierazpen askatasunaren mantra faltsuaz. “Jarri periodikoa eta ogi barra bat”, eskatzen du nire parean zarauztar batek, “tori. 2,40  da” ematen dio okinak, Diario Vasco bat eta ogi bero egin berria luzatuz. “Jode Lander, eske hoiek Eskelak dituzte!”

Lander Garrok zioen txio batean 139 karakteretan. ”Baten batek Euskal Herrian aldaketa nahi badu, joan dadila azkar Vocentoren egoitzara, haiek gabe ezingo dugu ezer egin.” Informazioa boterea da.

ETB pizten duzu gauean, eta mahaiaren bueltan topatzen dituzu El Paiseko, Diario Vascokoa, El Correokoa, El Mundokoa, Noticias taldekoa, Berriakoa eta Garakoa. Hau da parlamentua: PP 3, Bildelberg kluba 1, EAJ 1, Ezker abertzalea 1, Berria 1. Eta gero itzultzen zara ordenagailuko pantailara gure errealitate soziologiko/elektoralari errepaso bat ematera. (klikatu irudian handitzeko)

Zer diskurtso, zer adierazpen askatasun dago bermatuta alderdi politikoekin ia lotura organikoa duten lobby enpresarialek gidatutako hedabideekin? Statu Quoaren defendatzaile sutsuak dira egun hedabideak, hain zuzen, behar luketenaren aurkakoak, boterearen morroiak, zer diot! Boterea bera. Pamplinas.

Galdera:

PS1: Zer nolako eragina izan du Vocentok Gipuzkoak EHBilduk izandako jaitsieran?

 

 

 

Ekaitza bainuontzi batean