Alter ego: Julian Iantzi

Alter ego: Julian Iantzi –

Julian Iantzi aurkezle nafarra, Woodland izeneko herri kaliforniar batean jaiotakoa (1967) bada ere, Lesakako enbaxadore ezagunena dugu.

Alter ego: Julian IantziMila saltsatan ibilia zara, baina ez dut gogoratzen zu pala eskutan inoiz ikusi izana…
Ba txikitatik ibilitakoa naiz. Kirol zale amorratua naiz, eta garai bateko Lesakan ez zegoen aukera zabalik: futbola ala frontoia. Ni bietan aritzen nintzen, baina pilota nuen gustukoen.

Afizioz ematen zenizkion astinduak pilotari ala bazenituen asmo profesionalagoak?
AEBetan bizi nintzela, igandero aritzen nintzen San Frantsizkoko Euskal Etxeko frontoian. Zortzi urte nituelarik Lesakara iritsi eta herriko taldearekin hasi nintzen pilotan. Orduan Bidasoako Pilota Txapelketan parte hartzen hasi nintzen eta, ez pentsa, gerora profesionalak izan diren Unanue edo Julian Salaberria izan nituen aurkari!

Zuk ere maila ona zenuen seinale…
Tira, bada Tafallako Eskolapiotan antolatzen zuten El Ground izeneko txapelketa inportante bat, eta esan dezaket txapelketa hori kategoria guztietan irabazi dudala. Nafarroako Federazioak taldea osatu zuenean ere fitxatu ninduten eta Labriten entrenatzen hasi nintzen. Sekulako ostiak ematen nizkion pilotari!

Ikuskatzaileak zure atzetik ibiliko ziren…
Ez pentsa. Garaian, enpresa bakarra zegoen babesle gisa dirua emateko prest, ez dut izena gogoratzen. Gaur egun aukera gehiago daude eta pilotan pixka bat destakatzen hasten dena hartzen dute, entrenamendu bereziak egiten hasi eta kontraturen bat egiten diote. Horrek honetatik bizitzeko motibazioa ematen dizu. Nire garaian, ordea, afizioa baino ez zegoen.

Noren aurka jokatu duzu pala partida gogoangarriena?
Telebista saio bat grabatu genuen Otegirekin Elgoibarko frontoian –azkenean ez zuten emititu hauteskundeen inguruan sortutako egoeragatik–, berak eskatuta, palan fenomeno bat omen delako. Sekulako errepasoa eman nion! Kristoren barreak egin genituen egun horretan.

Zein zen zure orduko diru iturria?
Ikasten ari nintzela tabernan egiten nuen lan. Egun osoa gauzak kargatzen eta bustita ematen nuenez, eskuak beratzen hasi zitzaizkidan eta gero pilotan sekulako oinazeak izaten nituen. Orduan lehiatzeari utzi behar izan nion.

Pilotaz aparteko amoranterik?
Bai, aitortu behar dut futbolean topera ibili izan naizela, baina sekula pilota baztertu gabe. Txapelketen mundua utzia banuen ere, astean ordubeteko bizpahiru entrenamendu egiten jarraitzen nuen, eta ondoren futbolera joaten nintzen.

[…]

IRAKURRI ELKARRIZKETA OSORIK: GAZTEZULO.EUS

Alter ego: Julian Iantzi

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Zer duzu buruan “Alter ego: Julian Iantzi”-ri buruz