ZUZEUko komentarioetan informazio gehiago jaso daiteke, batzuetan artikuluak baino interesgarriago
ZUZEUko komentarioetan informazio gehiago jaso daiteke, batzuetan artikuluak baino interesgarriagoak –
Zuzeu webgunean edonork idatz dezake. Alta eman eta kito, idazten hasi ahal zara. Azken finean, Instagram, Tiktok edo Youtube bezala, edonork alta egin dezake eta bere burutazioak publikatu. Hori bai, “zuzeu” idazteko da eta hemen ez dituzu milioika irakurle izango. Mundu txikiagoa da aipatutako sare sozial erraldoi horiekin alderatuta. Baina publiko hori euskalduna izango da ziur. Gutxi ala gehiago, baina zerbait idatziz gero, irakurle batzuk izango dituzu.
Zuzeu-n edozer gauzari buruz idatzi daiteke: historia, politika, gertaerak, iritziak, zientzia… Norberaren harrikadei buruz ere aritu ahal zara.
Gainera, badago lehiaketa bat gazteak idaztera animatzen dituena. “Gaztea” leihaketa deitzen da.
Insitututuan C1 ateratzeko prestatzen gaituztenean, idazlanak egin behar ditugu. 300 hitzetakoak izaten dira gutxienez eta normalean iritzi artikuluak izaten dira. Gaztea Sarian ere, 300 hitzetakoak izan behar dira eta publikatzekoak dira. Beraz, modu on bat da idazten ikasten dugun bitartean eta azterketara prestatzen gauden bitartean idazlanak aurkeztea. Ez dago zalantzarik pizgarria dela 500€ko saria.
Lan honetan murgitzen zarenean, hasieran zaila eman dezake. Ez dakizu zeri buruz idatzi, ez zaizkizu ideiak ateratzen. Baina besteen artikuluetan oinarrituz inspirazioa lortu daiteke. Institutuan gai ezberdinei buruz aritzean ere, inspirazioa etor dakizuke burura.
Artikuluak irakurtzean, gauza berriak ikasten dira. Datu eta ikuspegi ezberdinak eta abar. Egia da gai bat asko errepikatzen dela: “euskara”. Euskara bera. Baina zerikusirik ez duten gaiak ere lantzen dira (beti ere euskaraz, hori bai). Baina artikuluen azpian, irakurleek ere idatz dezakete. Hauek anonimoki egin dezakete edo beren burua identifikatuz.
Eta hara non, nik egin nuen artikulu batean iruzkin pilo agertu ziren. Iruzkinetan denetarik aurkitu daiteke: tontakeriak bota daitezke ganora handirik gabe, datuak kontrastatu gabe [alde txarra], irainak edo gezurrak bota daitezke. Baina beste aldetik, esperimentu sozial interesgarria da, izan ere, jendeak aurrez aurre esatera ausartzen ez dena esan dezake. Hortik ideia eta ikuspegi berriak ikusi eta ikasi daitezke.
ZUZEUko komentarioetan informazio gehiago jaso daiteke, batzuetan artikuluak baino interesgarriagoak
Argazkia bikaina da. Zuzeu.eus-eko webgunea, mugimendu efektu horrekin, ezin hobeto geratzen da.?