Zuzeu-ko saria herrian gozatzeko eta euskara praktikatzeko

Zuzeu-ko saria herrian gozatzeko eta euskara praktikatzeko –

Euskaltegiko ikasle talde batek, aurreko artikulu batean, azaldu genuen zer nolako ekintza egiten dugun euskara ikasi eta tokiko merkataritzaren alde. Euskaltegian ikasten duguna praktikara eramateko, ikasle bakoitza denda batera joaten da, behar/nahi duena erostera (batzuetan zerbitzu bat erabiltzeko ere balio du; adibidez, liburutegia, kiroldegia, eta abar). Artikulu horren bukaeran esan genuen, saria irabaziz gero, sariaren dirua ekimen honekin jarraitzeko erabiliko genuela.

Ba, artikulu honetan, azalduko dugu nola erabiltzen gauden sari hori. Ikasleok, aurretik joan ginen dendetara itzuli gara edo beste berrietara joan gara. Ikasle berriek ere parte hartu dute, 3 mailatako 3 taldeko ikasleok, hain zuzen.

Olentzeroren etxera joan ginen bisita gidatua egitera (artikulu bat egin zuen ikasle batek horri buruz), Euskaltegi ondoko Ene Bada! tabernara joan gara hamaiketakoa hartzera, estanko batera joan gara tabakoa, iragazkiak eta autobuseko Barik txartela kargatzera, La Moderna deituriko okindegira joan gara ogi goxoa erostera eta bertako Lorea okinaren hitz jarioa entzutera (Bizkaiera itxia da eta ulertzea kostatzen zaigu).

Aurretik ere Gure Ogia okindegira joan ginen, saria irabazi aurretik. Baina oraingoan okindegi honen istorioan eta historian sakondu nahi izan dugu. Okindegi honek 3 lokal ditu, Mungiakoa eta Bilbon beste bi. Ospe ona du eta Euskal Telebistan agertu da Joseba Argiñanoren “Sukalerria” saioan. Baina edozein modutan, kalitatezko ogia eta barietate handikoa den ospea du. Egia esan, guk dastatzen dugu eta baieztatu dezakegu ez dela ogi industrial edo opil industriala. Gainera, enpresa honetako jabeek azaldu digutenez, euskarari garrantzia ematen diote. Izena euskaraz dago eta dendetako ohar guztiak euskaraz ere egoteaz arduratzen dira. Langile guztiak ez dira euskaldunak, baina gehienak bai, batez ere publikoari arreta ematen diotenak.

Gure euskaltegira etorri zaigu jabeetako bat, hau da, Eneko Elgezabal. Enekok kontatu digunez, bere familian tradizio handia daukate ogiaren inguruan. Bere aititek sortu zuen baserriko labea eta gurasoek 1993an okindegia. Kalitateari garrantzi handia ematen diote eta adibidez munduko ogi txapelketarako, Añanako gatza erabili dute, bere esanetan “Munduko ogirik onena, munduko gatzik onena behar duelako”.

Zuzeu-ko saria herrian gozatzeko eta euskara praktikatzeko