Zoriontasunaren sukaldaritza?

Zoriontasunaren sukaldaritza? –

Mood Food edo “Zoriontasunaren sukaldaritza” janariaren bidez norberaren ongizate emozionala lortzea helburu duen mugimendu gastronomikoa da. Mugimendu hau Japonian sortu zen eta proposatzen duena gure egoera animikoan eragiten duten nutrienteak dituzten jakiak gure dietari gehitzea. Jaki horiek osasungarriak izateaz gain dastatzeak gozamena sorraraztea da beste helburu bat.

Zoriontasunaren sukaldaritza?1980.ko hamarkadan Massachusettsko Institutu Teknologikoko ikerlariek jakien nutriente, hidratu, bitamina eta abarrek gauzak pentsatzeko, sentitzeko

eta hautemateko moduan eragiten dutela konprobatu zuten. Honen arabera, dietak gure osasun fisiko eta mentala aldatzeko gai da.

Bestalde, neuropsikologiari esker zoriontsuak izateko serotonina eta endorfinak behar ditugula jakin izan dugu. Gorputzak substantzia hauek era naturalean sortzen ditu baina haien ekoizpena janariaren bidez hazteko aukera omen dago.

Honen inguruko ikerkuntzen araberako aholku batzuk:

Endorfinen ekoizpena janari minen bidez handitzen da.
Energia positiboa txokolate, marrubi eta espinaken bidez handitu ahal da.
Txitxirio eta ananei esker umore onaren iraupena luzatu eta suminkortasuna saihesteko aukera dago. Anana ere hanturen aurka erabili ahal da eta animali-proteinak hobeto digeritzeko oso gomendagarria da.
Desinhibizioa eta gozamena senti ditzakegu iodoa duten jaiekin (itsaskia, bakailaoa, baratxuria, hurrak…).

Mood Food honen inguruan adituak diren pertsona batzuk zoriontsu izateko menuak sortu dituzte. Niri hau orokorregia iruditzen zait. Izan ere, janariaren kontua oso subjektiboa da bakoitzak bere lehenespenak baititu.

Zoriontasunaren sukaldaritza?