Zer da “Escape Room” deiturikoa?

Zer da “Escape Room” deiturikoa? – 

Seguruenik Escape Rooma zertan datzan entzunda izango duzu, baita gaur egun taldeko jolasetan duen garrantzia ere. Hori horrela ez bada hemen zenbait azalpen irakur ditzakezu.

Escape Roomaren Historia

Joko mota hau nahiko berria da, baina oso azkar garatu egin da. Lehenengoak Silicon Valeyko ingenieriek sortu zituzten 2006an. Hauek Agatha Cristieren eleberrietan oinarrituta zeuden.

2008an Tokion ezagunak egin ziren Takao Katori esker. 2011n, berriz, Budapestera gaur egun diren modukoak ailegatu ziren. Espainiar estatuan, Bartzelonan hain ziren ere,  2012an lehena ireki zuten.

Zer da "Escape Room" deiturikoa?
Bilboko Santutxu auzoan dagoen “Sleepy Hollow”

Hasiera batean, jokalariak 60minutu genituen logela zuri baten irteera aurki genezan. Gaur egun asko aldatu egin dira. Alde batetik, istorio batean oinarritzen dira  girotzeko. Bestetik, bertan egin behar diren probak asko hobetu dituzte. Izan ere, proba guztiek gaiarekin zerikusia dute, biziko dugun esperientzia ahalik eta errealena izan dadin.  Oso ondo ezkutatuta dauden ateak, teknologia berria, efektu espezialak, esate baterako.

Bastalde, lehen, 60 minutuko partidak ziren, baina orain 70 eta 100 minutuko aretoak aurki ditzakegu edo 15-20 minutukoak. Azken hauek, Escape Room espres dute izena.

Zertan datza Escape Rooma

Hobeto ulertzeko Historiarekin jarraituko dugu:

Hasierako rol jolas hauek Japonian sortu ziren 2007. urtean, baina gaur egun ezagutzen duguna Budapesten garatu zuten 2011n.

Escape Roometan bi edo sei jokalari logela girotu batean sartzen dira, mundu irreal batean barneratuz. Bertan partaideak  hainbat igarkizun eta joko ebatzi beharko dituzte denbora mugatu batean irteera aurkitzeko. Hortaz, amaierara heltzeko jokalariak beraien burmuina eta gorputza erabili beharko dute. 

Ohikoena bi edo sei pertsonak parte hartzea da. Imagina dezakezu nola izango litzateke zure lankideekin edo lagunekin lehiatzea? Hori ahalbidetzeko hamar jokalarientzako gelak sortu dituzte.

Igarkizunak eta jokoak

Jokoan zehar denetariko probak gainditu beharko ditugu, adibidez: giltzarrapo, kode sekretuak, buruhausteak, egongela sekretua, etab. Horiek guztiak ebaztean, istorioan murgiltzen joango gara irteera aurkitu arte, baina kontuz denbora amaitu baino lehen, bestela, ez dugu hasieran eman diguten helburua lortuko. 

Azken hori gerta ez dadin, bertako langilea laguntza eskainiko digu mikrofono edo pantailen bidez. Izan ere, gela guztiak kameraz eta mikrofonoz beteta daude, haiek dena kontrolpean izan dezaten. Hortaz, proba baten emaitza ez badugu lortzen, hori lortzeko zenbait lagungarri emango dizkigute.

Gainera, jokoa garatzen diren leku guztuak Escape Roomaren gaiaren arabera apainduta eta girotuta daude jokalariak bertan murgildu gaitezen.

Bilboko Ambar "Escape Rooma"
Bilboko Ambar “Escape Rooma”

Metodologia eta Zailtasuna 

Ecape Room bakoitzak zailtasun desberdina dute. Horregatik zein egingo dugun aukeratu baino lehen, zailtasun maila jakin ahal izango dugu. Hasteko, komenigarriena errazenak egitea  da, eta pixkanaka-pixkanaka zailtasuna igotzen joan

Jokoa hasi baino lehen zenbait azalpen ematen dira. Hau da, nola jokatzen den, zer aurkituko dugun eta zer ezin da egin edo ukitu.

Horretaz gain, bertan parte hartzeko ez dugu inteligentzia edo indar gehiegirik izan behar. Bakarrik, argiak izan behar gara, logika erabili, taldeka jolastea eta pistetan oinarritu eta hauek jarraitu.

Escape Room mota

Escape Roomak lagunekin, familiarekin, bikotekidearekin, umeekin edo lankideekin zerbait desberdina egiteko aukera ematen diguten denbora-pasak dira. Nahi duenak parte har dezakegu, berdin dio zer adina dugun. Begiratu behar den gauza bakarra da iradokizunak gure adinera eta gaitasunetara prestatuta dauden.

Umeentzako Escape Roomak

Hauek edo familientzat girotuta daudenak besteak baino errazagoak izango dira. Horregatik familian denbora pasatzeko aukera paregabe bihurtu egin da. 

Gainera, hainbat ikerketak erakutsi dute gazteen eta umeen garapen intelektuala sustatzean, logika garatzen dela, baita erlazio sozialetan dituzten gaitasunak eta komunikazioa ere. Esperientzia hoberena izan dadin hainbat gelak beraien probak moldatzen dituzte taldekideen adinaren arabera.

Enpresentzako Escape Roomak

Lankideekin parte hartzea hauekin era desberdinean erlazionatzeko aukera ematen digute. Halaber, lantegiko ekitaldiak bereziak eta dibertigarriak egitea ahalbidetzen dute. Era honetan, lankideen arteko erlazioak hobetzen dira eta langilleak motibatzen dira, horren ondorioz produktibitateak gora egiten du.

Goian esandakoagatik, hauetan garatzen den jokoa desberdina da. Normalean, buruzagitza bultzatzen da, azken finean taldean beti dago norbait rol hori hartzen duena. Horretaz aparte, entzunez eta lankideari lagunduz imaginazioa, kreatibitatea, komunikazioa, eta taldean lan egitea sustatzen da.

Bilboko Coco Room taldeko "Escape Rooma" Armageroom izenekoa
Bilboko Coco Room taldeko “Escape Rooma” Armageroom izenekoa

Escape Roomen gaiak 

Guztiak zerbaitetan funtsatuta eta garatuta daude, bakoitza gai desberdinetan. Horren inguruan dena girotzen da, egongelak, soinuak, langilearen portaera, arropak, etab. Agurra eman ondoren, jokoa zertan datzan, zertan garatu den eta zer lortu behar den azaltzen da.

Gaiak hauexek izan daitezke:              

  • Historikoa                                            
  • Espioitza
  • Futurista                                          
  • Borroka, abentura
  • Pertsonaietan oinarrituta
  • Beldurgarriak

 

Escape Roomeko jokoak

Troya, Bunkerra, Sleepy Hollow, Erlauntza, Ambar Escape joko dibertigarriak dira eta adimena eskatzen dute. Zailtasun maila desbedinekoak dira. Hasieran, jokoa nola izango den eta dituen arauak azaltzen dira, bertan zer egin dezakegun eta zer ez zehazten da. 

Adibidez, Troyan inbaditzaileak menderatu behar ditugu. Ambarren, ordea, izen bera duen  garagardoaren aditua desagertu egin da eta guk errezeta sekretua aurkitu eta babestu behar dugu.

Espero dut hemen irakurritakoak Escape Room bat egitera anima zaitzaten!

Zer da “Escape Room” deiturikoa?

Ezina Ekinez Egina