Zea Mays, 20 urtetan arrakastak maiz

 

Guztiok dakigu zein den gure egoera Pandemia honen ondorioz, eta nola bizi izan dugun. Baina zer gertatzen ari da gure Euskal musika taldeekin? eta Euskal kultur ekarpenekin?

Itxialdian izugarri lagundu dit euskal musika entzuteak. Nire ustez euskal musika taldeak  hoberenak baitira. Izan ere,  ez dut ia inoiz oihartzun handiko bi talde aurkitu musika estilo bera izan arren, talde bera dela pentsatu izana. Horrek gure taldeen  kalitatea frogatzen du. Horietako dat Zea Mays taldea da.

Aiora Renteria: Zea Mayseko abeslaria

Hauek  1997tik aurrera euskal rock musika estiloa ezagutzera eman dute.  Lehen unetik hainbat sari eta izendapen izan dituzte mundu honetan. Gainera, Estatuko hainbat hirietan joan dira jotzera, Zaragoza, Bartzelona, Valentzia eta Madrilen, esate baterako. Eta Europako beste herrialdetara ere, beraien musika ezagutaraztera, Amsterdamen, Berlinen  eta Japonian hain zuzen ere. Halaber, hainbat kolaborazi egin dituzte talde desberdinekin eta erakunde ofizialekin. Beraien kantaren bat entzuten baduzue ikusiko duzue itzelezko arrakasta eta  talentua dutela.

Horretaz gain, gustatuko litzaidake Aioraren garrantzia aipatzea. Izan ere, ez da ohikoa emakume bat rock talde baten abeslaria izatea, baina berak guretzat “normalak” diren rolak apurtzen ditu. Horregatik beraiei elkarrizketa egitea erabaki dut.

Iñaki Imaz:” Pertsonak dira hemen inportanteenak”

Zea Mays taldekideak

20 urte bete zenituzten nola ospatu zenueten?

Orain dela 3 urte ospatu genuen gure 20 urtekoa, CD-DVD bat atera genuen. CDan gure betiko kantuen erremixak daude  Euskal Herriko artista ezberdinek eginak eta DVDan Bilboko Kafe antzokian egindako kontzertu oso berezia kolaboratzaile askorekin eta 3 kanta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin. Urte osoan egon ginen ospatzen kontzertuz kontzertu. Aurten Elektrizitatea diskoak betetzen ditu 20 urte eta Era diskoak 10.

Itxialdiak eragin kaltegarririk izan du zuen kasuan?

Bai, ATERA disko berriaren bira erditik moztu zaigue ta kontzertu pilo bat bertan behera geratu dira. Momentu oso potente eta onean geunden, kontzertuetaz gozatzen, geldialdi honek gauzak beste era batera egitera derrigortzen gaitu. 

Nola planteatzen duzue egoera hau? Zer egin dezakegu musikazaleok zuen lana babesteko?

Ezin dugu aurrera begira ezer planteatu ta oraina bizitzen gabiltza. Lokalean ensaiatu, kontzertu txikiak egin, sare zozialetan gauzak publikatu… horretan gabiltza orain. Musikazaleok utzi dizkiguten aukerak ez galtzea da geratzen zaiguna, kontzertuetara joan eta musika kontsumitu edozein modutan.

Iñaki, zuk nola ikasi zenuen gitarra jotzen? Zer nolako aholkuak emango zenizkioke hasi berri bati?

Aspalditik jotzen dut eta beti maite izan dut gitarra jotzea. Musika ikasi dut kontzerbatorioan baina nire ikasketarik onenak lagun arteko ensaioak izan dira. Musika asko entzun behar duzu eta disfrutatu asko musikaz, horrekin gitarra jotzen ikastea oso erreza izango da. Egunero, gauza ezberdinak ikasiz eta egunero gitarra astinduz gitarra zure pasioa bihurtuko da.

Aiora emakumea izanda, lagungarria edo kaltegarria izan da, zuena bezalako rock talde batean?

Ez bata eta ez bestea. Pertsonak dira hemen inportanteenak eta Aiora sekulakoa da, bai artista baita pertsona ezin hobea delako.

Eskerrik asko zuen partaidetzagatik. Espero dugu zuen ibilbide eta arrakastak orain arte bezala jarraitzea!!

Ezina Ekinez Egina