Venezuela
Venezuela –
Azkenengo egunetan, egunkari guztietan, Venezuelaren krisiaz baino ez da hitz egiten. Datu interesgarrietako bat olio gehien daukan herrialdea dela da, hortaz, ezaugarri horiekin edozein herrialdek ekonomia aberatsa eta egoera egonkor bat eduki beharko luke. Orduan, zergatik dago Venezuela krisi ekonomiko batean murgilduta? Noiz hasi ziren arazo guztiak? Zer gertatu da?
Hasteko, 1958n eskuineko bi alderdik egindako itun baten ondorioz, Venezuela diktadura batean murgilduta gelditu zen berrogei urtetan. Diktadura horrek, petrolioa esportatu egiten zuten Ameriketako Estatu Batuetara eta horrek haserrea eragin zuen herritarren artean. Bi estatu kolpe saiatu ostean 1998 urtean lehenengo hauteskundeak egin ziren, bertan, Hugo Chavezek irabazi zuen. Presidente berriarekin aldaketa handiak eduki zituen Venezuelak, esate baterako, demokrazia indartu zen, asanbladak sortuz eta herrialdeari bozkatzeko eskubidea emanez. Beste alde batetik, sistema politiko berria sartu zen, politika soziala deiturikoa. Sistema horri esker, pobrezia %54tik (1995) %24ra (2012) jaitsi zen. Haurren heriotza tasa %50 jaitsi zen eta gaur egun 75 unibertsitate dauzka, horrela herrialdearen analfabetismoa desagerraraziz. Olioari dagokionez, Hugo Chavezek herrialdearen baliabide bakar bilakatu zuen eta gainera olio enpresak nazionalizatu egin zituen, beste lanak ( fabrikak, nekazaritza eta abar) alde batera utziz, hau da, herrialde osoa jarri zuen olioaren prezio globalaren menpe. Berak presidentea izan zen bitartean, ez zuen arazorik eduki, zeren eta olioaren prezioa, olio enpresak ordaintzeko behar zuten dirua baino altuagoa zen, hots, etekinak ateratzen zituen. Urte horietan, Venezuela garatu egin zen eta beste herrialdeekin zituzten zorrak ordaindu zituzten.
Ondoren, Hugo Chavez hil ostean, Nikolas Madurok hartu zuen bere kargua. Kargua hartu bezain pronto, Maduro konturatu zen olioaren prezioa jaisten hari zela. Horrek, arazo larriak ekarri zituen, esate baterako, beste herrialdeei zor zioten dirua ezin ordaindu, bertako olio enpresak ezin mantendu presupuesto altuak zituztelako… Hain zen egoera larria, non Madurok dirua inprimatzea erabaki zuen; akats larria. Horren ondorioz, diruaren balioa jaitsi zen eta horrekin batera merkatuaren inflazioa etorri zen. Adibidez, uztailean koka-kola bat hartzen bazenuen leku batean 8 Bolivar balio zituen. Bada, irailean leku berdinean koka-kola bat eskatuz gero 10 Bolivar inguru kostatuko litzaizuke. Madurok, merkatuaren inflazioa zela eta, prezioen tope bat jarri zuen, saltzaileak izango duen etekinak kontuan hartu barik. Azkenik, erabaki hau izan da azkenengo egunetako tentsioa sortu duena.
Aitor, saia zaitez ergatiboak zaintzen, gutxienez perpaus sinpleenetan (“…Hugo Chavez irabazi zuen.” eta “Nikolas Maduro hartu zuen bere kargua.” modukoak). Guztiok egiten ditugu akatsak eta sarritan testuak ez birpasatzeagatik gertatzen zaigu hori. Komunztadura ere zaindu ezazu (Diktadura horrek, petrolioa exportatu egiten zuten Ameriketako Estatu Batuetara eta horrek haserrea eragin zuen herritarren artean.). Bestalde, “olio” hitza erabili duzu (petrolio ere bai), nahiz eta, nire ustez, lehenengoa ingelesezko “oil” hitzaren kalko okerra izan.