Unibertsitatea ala Lanbide Heziketa, zer da hobea?
Unibertsitatea ala Lanbide Heziketa, zer da hobea? –
Gazteok Batxilergoko bigarren urtean erabaki garrantzitsua hartu behar dugu: zer ikasiko dugu Batxilergoa bukatzean?
2 aukera nagusi ditugu: Unibertsitatean karrera bat ikasi edo Lanbide bat ikasi. Badira ikasketak utzi eta zuzenean lan egitera joaten direnak, baina oso gutxi dira horiek.
Unibertsitateari dagokionez, Euskal Herrian hainbat unibertsitate ditugu: EHU/UPV, Mondragon Unibertsitatea, Deusto Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate publikoa, Nafarroako Unibertsitate pribatua, Bidarteko ESTIA Ingeniari Eskola (Iparralden), Baionako eta Euskal Herriko Institutu Unibertsitario Teknologikoa (UPPA) eta Gasteizeko unibertsitatea (Eueniz).
Unibertsitate publikoan sartzeko, Selektibitate probaren eta Batxilergoko notaren arabera, gutxienekoa ezartzen dute. Pribatuetan, Selektibitatea ez da hain garrantzitsua, baina elkarrizketa pertsonalak egin ohi dituzte. Unibertsitate publikoko karrera bat, urtean, 1.200€ kosta dezake; pribatuak, ordea, 6.000€tik gora.
Lanbide Heziketari dagokionez bi motako formakuntza edo Hezkuntza Zikloak daude: erdi-mailakoak (DBH bukatu ondoren egin daitezke), eta goi-mailakoak, Batxilergoa egin ondoren ikasten direnak.
Baina lan munduan zer eskatzen da gehiago, Unibertsitate titulu bat edukitzea edo Lanbide Heziketako titulua? Gutxi gora behera, Euskal Herrian, lan eskaintza guztien %40an eskatzen dute Lanbide Hezkuntzako ziurtagiria eta beste %40an Unibertsitatekoa. Gainontzeko %20ko lan eskaintzetan, DBH edo Batxilergoa soilik bukaturik egotea, edo, beste muturrean, doktoretza edo graduondokoa bukatua izatea.
Soldatari dagokionez, titulazio kategoria zenbat eta altuago izan, orduan eta soldata altuago jaso ohi da. Baina, honek ez du esan nahi Unibertsitatera joateak lana edo soldata ona ziurtatzen duenik. Izan ere, tituluak sektore askotakoak izan daitezke. Adibidez, Lanbide Heziketa edo Formazio Profesionalean, ileapaintzaile izatetik iturgin, sukaldari edo teknikari izatera izan daiteke. Lanbide batzuk eskaera handia dute lan merkatuan eta soldata nahiko txukunak. Bestalde, Unibertsitate esparruan badaude karrera batzuk enpleabilitate txikikoak eta soldata baxukoak, Lanbide Heziketakoak baino baxuagoak izan daitezkeenak. Besteak beste Arte ederrak, Turismo edo Filosofia ikasketak. Hau da, gerta daiteke FP ikasi duen behargin edo operario tekniko batek Unibertsitaean Turismoa ikasi duen turista-gida batek baino gehiago irabaztea.
Unibertsitate ikasketa batzuk, ostera, lan-aterabide ziurra dute; osasun arlokoak (medikuntza, erizaintza, farmazia) eta ingenieritza batzuk, adibidez. Merkataritza, informatika eta administrazio arloekin lotutakoak ere demanda handikoak dira.
Lanbide Heziketak, edonola ere, estigma handi bati aurre egin behar dio oraindik: prestijio txikiagoa dute. Guraso askok oraindik pentsatzen dute bere seme-alaba unibertsitatera joan behar dela bai edo bai, maila soziala igoko duelakoan. Titulitis sindromea deitzen zaio honi. Baina duela hamarkada batzuk, hainbeste unibertsitate ireki dira eta hainbeste titulatu agertu dira, non gaur egun unibertsitate titulua izateak ez du garai batean “Lizentziatu” edo “Diplomatu” batek zuen prestijioa. Konparatzearren: XVII. mendean irakurtzen edo idazten jakiteak automatikoki maila sozial altukoa izatearen ezaugarria zen. Gaur egun, denok gaude alfabetatuta. Ez da inoiz galdetzen “irakurtzen edo idazten” ote dakigun.
Egia da ikasle kaskarrek edo alferrek bidea itxita dutela karrera bat egiteko orduan. Baina Unibertsitatera ez joateak ez zaitu gutxiago edo ergelago egiten. Badira gaitasun handiko pertsonak unibertsitatea zapaldu ere egin ez dutenak.
Baina aurreko guztia kontuan hartu behar baldin bada ere, ikasketak aukeratzeko orduan, hurrengo aldagaiak hartu behar ditu aintzat gazte batek erabakia hartu aurretik: norberaren gaitasunak, norberaren gustuak, ikasitatoak lan munduan duen enplegatze-maila (lan aterabideak) eta azkenik familiari esker lan hori burutzeko ditugun erraztasunak.
Askotan gazteek ez dakite zer ikasi eta aldagai nagusia ikasketen kostua, etxearekiko hurbiltasuna, familiak edo lagunen iritziak, Unibertsitatearen prestigioa… erabakiorrak izaten dira. Zoritxarrez jende asko dago aukeratutakoaz damutu egiten dena eta bere ikasketa eta ibilbide profesionala aldatu egin behar duena. Izan ere, oso garrantzitsua da norberaren poztasunerako, gustura sentitzea bizitzan zehar hainbeste ordu emango duzun horretan.
Unibertsitatea ala Lanbide Heziketa, zer da hobea?