Sormena eta askatasuna
Sormena eta askatasuna –
Gaurko gorputz hezkuntza klasea arraroa da; polikiroldegira berandu iritsi —akituta, gainera; bizikletaz klasera joatearen alde txarra— eta irakasleak ez dizu errietarik egiten. Horren ordez, baloi bigun bat luzatzen dizu askatasun osoz erabili dezazun. Zure inguruan, zure klasekideak, baloiekin jolasten. Mikelek ikusten zaitu eta, baloiari boteka dabilela, zure puntualtasun ezaren inguruan adar joka hasten zaizu; zure beste lagunak, berriz, haien arteko solas-jokoan dabiltza futbolean jolasten duten bitartean.
Bat-batean, irakasleak, oihuka, nahi dugun oro egin dezakezuela gogoratzen dizue. Txantxetan, imajinazio nahiko gutxi duzuela ere badio…
Orain, ikaskideak baloi-jaurtiketa txapelketan hasten dira; badago baloia belaunekin harrapatzera jokatzen duen ikasleren bat; zure lagunek futbolean diraute, eta beste ikasleak baloiarekin jolasten dauden plantak egiten dute.
Egoera horren inguruko hausnarketa: antza, ez dugu sormenik. Eta ez dut betiko “Hezkuntzak sormena ezeresten du” matrakaren inguruan hitz egingo; nahiago dut kontatutako gertaerari hertsitzea. Seguruenik, futbolean jokatzen jarraitu duten lagunek adierazi dutena baino sormen gehiago zuten, baina, besterik gabe, futbolera jokatu nahi zuten, eta ariketaren askatasunak hori ahalbidetzen zuen; ondo, bada. Atentzioa ematen didaten ikasleak baloiarekin jolasten zeuden plantak egiten zutenak dira: baloiarekin ez bazuten jolastu nahi, adibidez, hura burukotzat erabili eta biaoa egiteko aukera zuten, baina ez zuten horretarako sormenik izan. Edo, agian, bazuten hori egiteko sormena, baina askatasunera ohituta ez zeudenez, ez zuten ezer benetan irudimentsurik egin. Zer falta zitzaien ikasle horiei: sormena ala askatasun-ohitura?
Bejondaikela. Gogoeta egokia egin duk. Hezkuntza hitza, hezi-tik datorrela jakinekoa da. Domakuntza esanez eta eginez gabiltza. Nahi gabe, ohartu gabe. Nagusitzat direnak biziarenkin, umeek pelotarekin dabiltzen antzera dabiltza. Plantak egiten. Aurrekuntzaren izenean gabiltza, eta beti berandu irixten garelakoan, eta nahikoa inoiz ez dugularik.
Askatasuna, gogoko loturetatik aske izatean datza. Biziak eta bizian gizakiok geure egitekoa dugu, zorionekoak gara. “Langarik” ez dago, hezi-rik ez dago, hezitakoak gaude gogoko loturak ezabatzen, inpernu honetan zerurako bidean.
Oharra. Inpernua gezurrezkoa da eta zerua egia da. Heldu goiari!!!