Sofia Ortuondok eskuratu du 2023ko Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria

Sofia Ortuondok eskuratu du 2023ko Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria –

Zuzeu Gaztea Sariak bederatzi gazteren 16 iritzi plazaratu ditu apiriletik ekainera bitartean. Horietako bik lehen aldiz hartu dute parte lehiaketan, eta beste hiru aurretik inoiz saria irabazitakoak dira. Guztien artetik, 2023ko Udaberriko saria Sofia Ortuondori ematea deliberatu dugu, “2100 urteko ekaina” sarrerarengatik. Krisi demografikoaren gaia jorratu du Ortuondok, etorkizun distopikoa agertzen duen narrazio baten bidez, aurrerapen teknologiko eta zientifikoen erabileraz ohartarazten gaituen bitartean.

Saritutako sarreraz gain, oso interesgarriak begitandu zaizkigu beste idatzi batzuk ere,  berbarako: Ane Miren Salomonen “Euskarafoboen mitoa apurtuz” edo Nora UrberenHamsterrak“.

Hurrengo saria 2023ko udari dagokiona izango da, uztailetik irailera bitartean argitaratutako sarreren artean aukeratuko dena. Dagoeneko irakurgai dira sei sinadurak idatzitako hamaika artikulu. Zuzeu orainkari horizontalak, gazteak idaztera eta iritzia ematera bultzatzeko asmoz, Zuzeu Gaztea Saria banatzen du 2016a geroztik, Azkue Fundazioaren laguntzarekin. Egun, hiru hilabetero banatzen da 30 urte azpiko idazleen artean, eta 500 eurokoa da saria.

Nora Urbek eta Renata Sanchezek eskuratu dute 2023ko Neguko Zuzeu Gaztea Saria

 

Sofia Ortuondok eskuratu du 2023ko Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria

Sofia Ortuondok eskuratu du 2023ko Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.