Red Bull-en argazki lehiaketa bitxia
Red Bull-en argazki lehiaketa bitxia
Irakurle maiteok:
David naiz eta hurrengo lerroetan oso interesgarria iruditu zaidan gai bat jorratuko du.
Ni ez naiz argazkiak etengabe egitearen zale, hori bai, mugikorrean denok bezala daukat kamera bat.
Noizean behin ateratzen dut baten bat, baina ez naiz kamerak eskaintzen dituen efektuez baliatzen. Ziurrenik zuetako gehienok horrela egiten duzue, nahiz eta jakin badakidan ZuZeu-ko erabiltzaile asko argazkilaritzan adituak diren.
Beno, kontua da, urriaren hasieran, “Daily Mail”-a Erresuma Batuetako web guneak Red Bullen argazki lehiaketa ospetsu bati buruzko artikulua argitaratu zuela. Berau ikustean, harri eta zur geratu nintzen, txundituta, kamera batek erdietsi ditzakeen irudiak zein ederrak izan daitezkeen ikusiz.
Lehiaketa honetan, denetariko argazkiak ikusi ahal dira. Gehienak arrisku kirolekin daude erlazionatuta, horregatik dira hain ikusgarriak. Izan ere, hainbat pertsona animatu da lehiaketa honetan. Aurkeztutako: 36.000 argazkitatik 55 bakarrik aukeratu dituzte.
Argitaratu dituzten argazki hauek “Chicago Art Institute”-an erakutsiko dira hilabete osoan.
Lehiaketa honen irabazlea Alemaniar argazkilari bat izan da: Lorenz Helder deitutakoa.
Bere argazki politan, txirrindulari bat ikusi ahal dugu bere “BMX” txirrindularekin zubi baten gainean gurpil bakarrean oreka mantentzen, hau guztia inguru natural eder batekin apainduta.
Inguruak gakoak dira argazki guztietan, baina lehiaketa honetan desberdintasunak markatzen dituzte.
Inguruei buruz hitz egiten badugu, ezin ahaztu Suitzako mendiak edo Victoryako ur jauziak.
Baina, nire ustez argazkirik ikaragarriena, zera da: Alexander Voyerrena.
Azores irlan eginda dago eta bertan ikusi ahal dugu urpekari bat lau edo bost metroko marrazo baten aurrean jarrita, begiak kliskatu gabe. (Ez dut hau esaten urpeko betaurrekoak dituelako, izugarrizko lasaitasuna erakusten duelako baizik).
Dena den, finalistatzat hartu dituzten argazki gehienak oso politak eta ikusgarriak dira, denek daukate zerbait berezia: Ingurua, argia, islada…
Tulum, Mexico “Kobazulo ilun baten sakonean.”
Islandiako “Aurora Boreal”-a.
“Lac du Pontet” Frantzian. Isladarekin gauzak harrigarriak egin ahal ditugu.
Katuaren begi-ninian antzeman dezakegu, txirrindulari bat salto burutzen. RedBull-ek BMX salto-lehiaketak babesten ditu. Beraz, ziurrenik, edari energetikoak ekoizten dituen markarekiko keinu bat izango da.
Bakarrik jakin behar dugu ondo ikusten, lasaitasunarekin eta xehetasunetan arreta ipintzen.
Hau da bide bakarra argazkien lilura ulertzeko.
Oharra: Agian, baten batek pentsatuko du argazki hauek ez ote duten photshop edo beste programaren batekin moldakuntzarik jasan. Ni aditua ez naizenez, ezin baieztatu! Baina emaitza zinez harritzekoa dela ezin ukatu!
Gehiago ikusi nahi ba duzue sakatu hemen.
Hurrengora arte, lagunok!