Puskatutako aterkitik sortutako poltsa

Puskatutako aterkitik sortutako poltsa

Patroien formaz mintzatuko nintzela esan bainuen, eta horrek ematen duen aukera anitzekin, hona lehenengo posta; moda patroietatik orain arteko hurbilen eta Domeka arratsaldea pasatu ez ezik aste barrukoa errazteko modukoa.

Zenbat aldiz irten ote naizen supermerkatutik erositako gauza guztiak solte, eskuetan erori beharrean poltsa bat ez hartzeagatik. Ez da ez ordaintzearren, etxean nahikoa ditudalako baizik eta ondorioz ez baitut beharrik. Eta justu-justu iristen naiz etxera, besoak zirkulaziorik gabe ditudala.

Behingoz negua iritsi den honetan aterki maskalena ere berbalorizatzera nator. Haizeak aterkia birrintzen badizue lasai, hori behar duzuelako Domeka arratsalde pasa proposamen hau egiteko. Puskatutako aterkiarekin poltsa bat egingo baitugu, jakaren poltsikoan eroan dezakezuen poltsa bat (ez baitu batere pisurik) edo eta zuen poltsa pertsonalaren barruan eroan dezakezuen poltsa bat (ez baitu batere lekurik hartzen).

Zailena aterkiari kontuz-kontuz oihala kentzea da, barilekin min hartu gabe. Ondoren poltsa laukia gura baduzu ba patroiari forma hori eman, borobila gura baduzu ba borobila eta abar… Josi. Poltsaren eskulekuak gura duzuen tamainakoak egin, eskuak pasatzekoa bakarrik edo beso osoa pasatzeko modukoa esaterako. Eta gomendagarri da gomatxo bat jostea poltsaren bazter batean, berau bildutakoan lotuko duena.

Politak dira aterkiaren oihalaren patroiek uzten dituzten hiruki formak, eta are politagoa euria eginez gero poltsa buruan jartzearen ideia, ez ahaztu euritarako diseinatua izan zela!

IMG_0006Puskatutako aterkitik sortutako poltsa

 

@themodubat Sortzailea naiz zentzurik zabalenean. Modaz eta moduaz edo patroien formaz hitzegin gura nuke zurekin. Eztabaidak diseinuratzeko proposamenak beti dira ongietorriak nirean.