Pobrezia

Pobrezia

Gaur egun pobrezia jende askok sufritzen du. Munduaren ehuneko handia da pobrea. Munduan 1.500 milioi pertsonek ez dute saneamendu, ur edangarri, elektrizitate, oinarrizko hezkuntza edo osasun sistemara sarbiderik.

PobreziaNire ustez pobrea da urik, elikagairik, etxebizitzarik eta hezkuntzarik eduki ezin duena. Arazo hau modu askotan hobetu ahal dugu.

Gaur egun lan eskasia dago, ez dago lanik guztiontzako baina badira lan apur bat egitearen truke diru asko jasotzen dutenak eta lan gogorra egin arren oso diru gutxi jasotzen dutenak ere. Mundu honetan, diruaren kontua oso txarto dago.

Errefuxiatuei lana aurkitzeko irtenbide gehiago eman behar zizkieten. Hori egiten badute ez dituzte egin beharko hainbat leku errefuxiatuak babesteko, baina horrela jarraitzen bada kalean gero eta jende gehiago egongo da.

Asia aldean ume askok hogei ordu egiten dute lan ia bakarrik euro baten truke. Hori gertatzen dela jende guztiak daki, baina inork ez du ezer egiten. Ume horien bizitza ez da bizitza, esplotazioa bizi dute, baina haiek ezin dute ezer egin, zerbait eginez gero tratu txarrak jasaten baitituzte; horregatik ez dute iraultzarik egiten.

Nire iritziak ez du ezertarako balio baina nik beti lagundu dut baliabide gutxi duen jende pobrea, eta beti egongo naiz pobreziaren kontra.