Oporrak eta bidaiak ez dira sinonimoak!
Oporrak eta bidaiak ez dira sinonimoak! –
Askotan entzuten da langileen artean hainbat kezka, esate baterako, “jo, kokoteraino nago, 3 urte daramat oporrik gabe”. Baina, egiari zor, nahasketa bat dago hor. Ezinezkoa da langile batek oporrik edo egun librerik ez izatea, legez kanpo baitago. Izan ere, gaur egun opor=bidaia berdinketa egiten dugu. Hau da, gaur egun oporrak hartzea bidaiatzearekin bat egiten dugu. Baina posible da oporrak hartu eta bidaiarik ez egitea? Bai, noski.
Duela urte batzuk arte, ez zegoen bidaiatzeko ohiturarik; bidaiak, garestiagoak eta luzeagoak zirelako. Beraien egoeran hobeto kokatzeko, gogora dezagun animaliak erabiltzen zituztela garraio lez. Beraz, gaur egungo ordu bateko bidaia antzina ia egun bat iraun zezakeen. Asmatu ziren lehenengo garraiobideak trena eta itsasontzia izan ziren. Horien bidez, bidaia luzeagoak egiten hasi ziren, lurretik nahiz uretatik. Ondoren, autoak eta autobusak asmatu ziren, bidaiak areagotuz. Azkenik, hegazkinak asmatu ziren, airetik bidaiak ahalbidetuz. Guzti horren ondorioz, gaur egun bidaiatzea inoiz baino merkeago, erosoago eta azkarrago egiten da.
Baina, bidaiatzea, zer ote da? Bidaiatzea, leku batetik beste batera garraiatzea da. Hala eta guztiz ere, pertsona batzuentzako “herrira” joatea ez da bidaiatzea (“herri” hori, euren arbasoen herria izaten da). “Benetan” bidaiatzeko atzerrira joan behar dira edo Espainiako beste puntara. Pertsonok bidaiatzen dugu jakinminagatik, itxurakeriagatik (besteei ikusarazteko), zaletasun bat praktikatzeko (kirolak, kontzertu edo musika jaialdietara joateko, topaldietan parte hartzeko),gauzak merkeago eskuratzeko (sexu-turismoa, alkohol turismoa, ebakuntzak egiteko turismoa…) eta batez ere lanetik eta ikasketetatik deskonektatzeko eta
Baina badira ere, oporretan bidaiatzen ez dutenak ere… nola demontre! Baina zer egingo dute bidaiatu barik! Ba, adibidez, gabonetan egiten diren hainbat gauza, esate baterako, lagunekin egon, etxea txukundu edo apaindu, familiagaz gozatu, gure inguruaz gozatu (hemengo mendietara txangoak eginez), zaletasunak praktikatu (kirola, musika entzutea, irakurtzea…) eta nire kasuan, adibidez, Bilboko jaietara joatea.
Hainbeste bidaiatzea azken finean gure gizarte kontsumistaren ondorioa da. Bidaiatzea interesgarria da eta munduaren ikuspegi ezberdina eman ahal digu. Baina nonbaitera joateak egun gutxi batzuk (4-5 egun adibidez) ez dizu benetan erakusten bertako bizitza. Hortaz, norberaren etxean liburuak irakurriz edo dokumentalak ikusiz, gehiago jakin daiteke beste kulturez, fisikoki horra bertaratuz baino.
Adibidez: Erromara ikas bidaia egiten duzu. 7 egun. Lagunekin joaten zara eta kriston parranda egiten duzu eta primeran pasatzen duzu. Baina denbora guztian zure lagunekin zoaz eta ez dituzu eraikinak, kultura, historia… apreziatzen. Jateko orduan, janari merkeena hartzen duzu. Berdin dio Italiako hiribuan zein Pragan egon. Betiko pizza, pasta eta patata frijituak jango dituzu.
Honekin guztiarekin esan nahi dudana hurrengoa da: bidaiatzea polita da, baina egin ezean, ez da zorigaitza. Ez duzu 100 km baino gehiago egin behar edo hegazkin bat hartu behar ondo pasatzeko, zure hirian gauza asko egiteko baitago. Garrantzitsuena ez da bidaiatzea, norekin zauden eta zer egiten duzun baizik.
Oso zentzuzkoa, bidaiatu beharraren “behar” hori oso zabalduta dago. Akats bat du artikuluak, hori bai. Jendea “atzerrira edo Espainiako beste puntara” joaten dela dio, Espainia atzerria ez balitz bezala.
Hain juxtu ikaragarria da espainiar estatuko lurraldeetara bidaiatzeko joera.
Udakoa ere ikaragarria da. Badirudi exodo bikoitz bat gertatzen dela. Euskaldunok masan ateratzen gara Euskal Herritik eta turista atzerritarrak masan iristen dira Euskal Herrira.
Horrela, Donostiara egun pasa joan eta hamarnaka espainiar, frantziar edo ingeles gurutzatu ditzakezu lehen euskalduna topatu baino lehen. Eta horrela jada murritza den euskaldunon dentsitatea are gehiago murrizten da.
Oporrak bidaiatu gabe goza daitezke, baina Euskal Herri barnean ere bada bidaiatu eta zer ezagutzerik. Exodo eredu hori baztertuz, barne turismoa sustatzeak on egingo liguke.
“Artikulo” honek Zuzeuko irizpideak betetzen ditu?
Hemen, diozun modura Españan (begira ezazu zure nortasun agiria!) geldituz gero zer egingo dute, Sartre irakurri? Edo mendira txango bat egin gero tabernan mozkortzeko? Utzi jendeari lasai bidaiatzen demontre. Pizzahut, Starbucks eta abar dastatu nahi badute moskun ba egin dezatela. Ez ditugu apaiz gehiago behar hemen.
Bete-betean asmatu duzu artikulu honekin. Bidaiatzearenak artaldean ibiltzearekin du zerikusia: jende gehienak zergatik bidaiatzen du? Besteek egiten dutelako eta presioa sentitzen duelako. Baina horrela bizitzako gauza ia gehienekin. Joseba Azkarragari egin zioten elkarrizketa batean esaten zuen, “zeinen zaila den norbera izatea”. Guztiz ados nago horrekin. Gogoan dut lagun bat Japoniara joan zela udako bidaian eta kexati etorri zela japoniarrek ingelesa ez zekitelako. Eta neure buruari esaten nion “eta zer demontretarako joan zara Japoniara, gero han bertako hizkuntza entzun ere ez baduzu egin nahi”. Ba horrelako zentzugabekeriak gertatzen dira artaldea bidaiatzen hasten denean. Eta hori hizkuntzarekin, baina lasai asko Tibet-eko altiplanora joan eta mendebaldeko janaria gura izan; eta negozioa, negozio denez, handik gutxira mcdonalds bat han ere. Baina beno… ezer berririk ez eguzki azpian.
Izugarri gustatu zait artikulua, izugarri. Ados nago esaten duzun ideia gehienekin. Gehiago esanen nuke, motz gelditu zara. Bidaiatzea kontsumismo izugarri honen gailurra da.
Bazter guziak gure zimaurrez zikindu besterik ez ditugu egiten.
Testu egokia, inteligentea et formaz ere argia. Erabat ados ere Euskaldun bat-en eta A-ren komentarioekin.
Aitorri egin nahi nioke galdera bat:
Oporretan nun nahi ibiltzeko joera hau ez ote da erlazionatu behar demografia eskasarekin, hau da ume guti edi batere ez egiteko joera galgarriarekin?
Gastuen problema ere aipatu gabe, aireportuz aireportu, plaiaz plaia edo museoz museo, ibiltzea lau ume nigar marrumaka ditutzuela ondotik herrestan, baten bat bidean galtzea beti beldur zareztela… jakin mina edo hedoninismoaren egarria ez lirateke onik aterako horrelako abentura batetik, ez eta bikotea ere menturaz.
Ados Nola-rekin ere bai;
Nola ez?
Bai, Ainizek aurreikusten duen arriskua badago. Mutilak, feminista zintzoena izanikan ere, kardo liliaren eta lili exotiko abegitsuaren artean, hormonek eraginda, bigarrena hautatzea. Ezbada masokista bederen.
Horrelako tendentziaa orokortzen bada, akabo gure hondo etno- kulturala, gelditzen zaigun haren arrastoa behintzat. Diluitzen joanen da, egunen batean erabat desagertzaraino, eta, ez espero euskarak galera honi biziraunen duenik.
Euskal herriko neskek errespontsabilitate erabakigarria dute beren besoen artean.