Nora joaten gara euskaldunok oporretan? Euskal Herria ondo ezagutzen al dugu?
Nora joaten gara euskaldunok oporretan? Euskal Herria ondo ezagutzen al dugu? –
Pasa den asteartean, Bilbotik bueltatxo bat ematen nindoala, “Banoa” deituriko bidai agentziaren aurretik pasa nintzen. Presaka ez nindoala eta, haren erakusleihoa begiratzeko erabakia hartu nuen.
Harritzekoa dirudien arren, bidai gehienak hemendik hurbileko helmuga turistikoetara joatekoak ziren. Gainera prezioak oso erakargarriak iruditu zizkidaten.
Horretaz aparte, harritu ninduen beste gauza bat, atzerrira joateko bidaiak eta helmuga urrunerakoak ertz batean kokatutak zeudela, erakusleihoan inolako protagonismorik gabe.
Ondoren, nire ibilaldia jarraitzeari ekin nion. Gauzak horrela, “Banoa” bidai agentzian ikusi nuen egoeraren inguruan gogoeta egiten hasi nintzen. Zein zen hemengo bidaietako iragarkiak erakusteko arrazoia? Hain egoera ekonomiako latza dugu gure herrialdetik kanpo joan ahal ez izateko? Edo, gure lurraldeko onurak sustatzeko jokabidea da?
Egia esan, Euskal Herrian bizi garenok ez dugu gure jaioterriaren onurak behar genukeen bezala balioesten. Hau da, gure inguruan dauzkagun baso berde eta landaretsuez disfrutatu ordez, nahiago izaten dugu hegazkin bat hartu, milaka km garraiatu eta Thailandiara edota edozein herrialdetara jo.
Onartu behar dut ez zaidala hain harrigarria iruditzen, azken finean, gure bizitzaren arlo guztietan gertatzen den gisara, gertuen edo eskuragarrien dauzkagun gauzak gutxien baloratzen ditugunak dira.
Beraz, lehen aipatutako bidai agentziaren estrategia hari horretatik zihoala esango nuke nik. jokabide horrekin baliteke hemen ditugun paradisuzko paisaiak eta naturaren mirariak gehiago balioestea lortzea.
Hau guzti hau, nire jaioterriaren eta sustraienganako jakin-mina sortu dit eta euskadiko leku miresgarrienen zerrendatxo bat egitera bultzatu nau:
.
- URDAIBAIKO ERRESERBA
Urdaibai oka ibaiaren inguruan zabaltzen den ingurune zoragarria da. Euskal Herrian nazioarteko ospea lortu duen lur-zati bat da.
Ospea batez ere 1984az geroztik UNESCOk (Hezkuntza Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak) Biosferaren Erreserba izendatu zuenetik eskuratu zuen.
.
- GETARIKO SAGUA
Getariko sagua itsasoa eta gizakiak sortutako penintsula txiki bat da orain baina lehen uhartea zen. Sagu baten forma du eta Getaria herrian kokatuta dago Lehen, uhartetxoa zenean, mendian ermita bat zegoen eta bertatik baleak eta balizko etsaiak ikus zitezkeen.
.
- SAN JUAN DE GAZTELUGATXE
Bakiotik oso gertu dagoen interes turistiko handia duen lekua da. Bizkaiko kostaldeko eremu ikaragarrienetariko batean kokaturiko penintsula txiki bat da. Bilbotik gertu dauden leku bisitaturenetako bat da. Gainera bertan, Anne Igartiburu eta Igor Yebra eskondu ziren.
.
- IRATIKO OHIANA
Iratiko ohiana, Nafarroan kokaturik dago. Balio ekologiko handiko natur altxorra da eta bertan Mendilatz eta Tristuibarteako natur erreserbak eta Lizardoiako erreserba integrala topatu ditzakegu. Hango paisai koloretsua ohizko pagadiek, bazkalekuek, izeiek eta ur freskoek osatzen dute. Gainera ingurune paregabe hau urtaro berriarekin eraldatzen ohi da.
.
- FLYTCH
Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean kokatuta dago. Itsasoar ertutako forma geologikoaz osatutako paisai zoragarria da. Gainera bertan “Juego de Tronos” deituriko telesaioa filmatu zen eta handik aurrera ezagunagoa egin da turisten artean.
.
- BUTROEKO GAZTELUA
Butroe Erdi Arora garamatzan gaztelua da. Gatikan dago, muino batean kokatuta, harkaitzen gainean eta zuhaitzez betetako parke baten erdian, zehatz mehatz.
Leku zoragarri hauek topatu ondoren, nik behintzat badaukat uda honetako oporretarako plana ziurtatuta, ez dut zertan izugarrizko dirutza gastatu behar atzerrira joateko honelako paradisuak hemen bertan edukiz.
Nire kasuan bezala, ziur nago zuetariko gehienok oraindik Euskal Herriko eremu asko bisitatzeke izango dituzuela, hori dela bide, ni bezala, hau aprobetxatzera animatzen zaituztet!
Nora joaten gara euskaldunok oporretan? Euskal Herria ondo ezagutzen al dugu?
Euskal Herria aipatu eta EAEko maparen irudia ipintzen duzu? Barkatu baina an didazun begiko minarekin ezin izan dut gehiago irakurri. Ez dakit idazlearen ideia izan den edo beste batena, baina ezin desegokiagoa aukeratu duzue. Asimilazio prozesuak aurrera darrai, apurka apurka EH eta EAE kontzeptu berdinak direla barneratuarazten ari dira euskaldunon artean
Bai Euskal Herri txikia agertzen dela mapan! Euskal Herriaren mendebaldea bakarrik.
Barkatu,
Egia da, hanka-sartze bat izan da.
:$
Hankasartzea izan bada, barkatuta zaude. Agian nire irudimena da, baina azken boladan EAJkoen eta bereziki EAEko agintarien eskutik gero eta sarriago entzuten dut Euskal Herria EAE izendatzeko, kontzienteki ala inontzienteki 3 herrialdetara soilik mugatzen den lurralde baten errealitatea onartzen ari direlaren seinale. Eta honek sutan jartzen nau. Ametsik eta ilusiorik gabeko lurralde txatal baten kudeatzaile hutsak bihurtuko balira bezala.