Non hasten da aldaketa?

Non hasten da aldaketa? – 

Gaur egun, egunero egoten dira gure eskubideen alde borrokatzen diren adierazpenak, izan ere, nahiz eta pertsona guztiak desberdinak izan, beti frogatzen dugu guztiok eskubide berberak izan beharko genituzkeela. Are gehiago, azken urteotan mugimendu feministek arreta nabarmena erakarri dute eta horrenbestez, jarrera matxisten aurrean zorrotzago egiten zaio aurre. Hala ere, urte asko eta asko daramatzagu sexuen arteko desberdintasunen aurka borrokatzen, eta aurrerapenak egon arren, borroka hau ez da inoiz amaituko berdintasuna lortu arte.

Non hasten da aldaketa?

Orain badaude makina bat sektore non emakumeak gutxiagotzat hartzen diren, hortaz, har ditzagun berdintasunaren aldeko neurriak desberdintasun hori ezabatzeko. Gainera, diskriminazioaren eragile asko dira andreek lan-munduan jasatzen dituztenak. Esate baterako, datuen arabera, kopuruz emakumeek gizonek baino soldata baxuagoak dauzkate nagusi diren sektoreetan, biok ordu berberak lan egiten badute ere. Bestalde, emakumezkoei ez zaizkie lan baldintza berdinak eskaintzen; hala nola, normalean lanaldi-partziala nagusi da emakumeen artean, beraz, horregatik gutxiago kobratzen dute.

Ondorioz, argi dago emakumeak ez direla haien kalitateagatik baloratzen, bizik eta emakume izate hutsagatik, Haatik, arazo hori aintzinatik dator, baina erremedioa jadanik jarri beharko litzateke. Azken finean guztiok gara berdinak eta guztiok gara gizakiak.

Bestetik gure pentsamendua aldatuz gero, hurrengo belaunaldiek geure urratsak jarraituko dituzte eta gauzak benetan aldatzen hasiko dira. Besteak beste, ez garelako ikasiak jaiotzetik, baizik eta gauza guzti horiek txikitatik ikasten dira, orduan, aldatu behar dugun lehen gauza gu geu gara. Izan ere, azkenean umeak, hezkuntzatik hasita, ikasketa desberdinak egitera bultza daitezke eta, ondorioz, generoaren arabera lanbideak ere sortzen dira.

Oro har, gauzak aldatzeko guztion laguntza behar da, aldaketak norberaren baitan hasten direlako; hala ere, gakoa ez da hain erraza, horregatik hainbat urte daramatzagu feminismoaren alde borrokatzen. Areago, historian zehar ikus dezakegu isilik bagaude ez dugula ezer lortuko, horregatik diot ahotsa altxa behar dugula ozenki entzun gaitzaten. Beraz, gure egunerokoan gauza pila bat aldatu behar ditugu oraindik.

Non hasten da aldaketa?

10 pentsamendu “Non hasten da aldaketa?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude