Nazkatuta dauden iruzkingile agurgarri horiek:
Nazkatuta dauden iruzkingile agurgarri horiek:
Orain dela gutxi webgune honetan bertan idazlan bat igo nuen, bizitako eskarmentu deseroso bat azalduz. Hori egin ondoren, esan dezaket esperientzia kontatzeak eta horrelako aurreiritziak ditudan pertsona bakarra ez izatea jakiteak franko lagundu nauela. Alabaina, azaldutakoaren harira ez zetorren erantzun batek arreta eman zidan.
Badirudi norbaitek nire existentzia zalatzan jarri zuela. Iruzkinaren idazle honek nire profila faltsua zirudiela esan zuen, jarritako argazkian nire aurpegia agertzen ez zela argudiatuz eta nire idazlana beste baten antzekoa zela esanez. Pertsonalki erantzun badiot ere, gai hau hain interesgarria iruditu zait, ezen sakondu nahi izan dut.
Egun, teknologia pilo erabiltzen dugu. Baina guztiok ez dugu ausardia maila bera. Hori dela eta, interneten dauden hainbat profil faltsuak dira. Normala denez, ezinezkoa da sare sozial guztietan sortzen diren kontu guztiak kontrolpean izatea. Horren ondorioz, horrelako nortasun faltsua egitea erabat erraza da.
Kontu horiek hainbat ekintza egitea zu zeu zaurituta bukatu gabe errazten dizu Anonimotasun horri esker zailagoa da, publikatzen duzunaren ondorioak jasotzea. Badago baliabide hori erabiltzen duena baimenduta ez dauden gauzak lortzeko. Beste batzuek, ordea, aukera hori erabiltzen dute beste batzuei min egiteko. “Nazkatuta” dagoen beste norbaiten ustez, berriz, kontu faltsuak erabil daitezke hizkuntza bat sustatzeko sortu den webgune batean idazlanak igotzeko. Hau da, ez dago egin ezin den zerbait horrelako profilekin.
Horrekin ez ditut kontu faltsuak defendatu nahi. Ni neu guztiz kontra nago gezurrezko petsona digitalekin. Niretzat ulertezina da horrelako entitateak sortzea. Koldarkeria hutsa dela alde batean utzita, delitua ere bada. .
Horregatik guztiagatik, nire burua defendatu nahiko nuke. Ni Cristina Iza naiz. Ez naiz Sofía Ortuondo ezta 54 urteko gizon alemaniar bat. Egia da nire profilaren argazkian ez dela nire aurpegia ateratzen. Aipatutako iruzkina irakurri ondoren argazkia aldatzea pentsatu nuen, baina gero erabaki nuen ez nuela utziko ezta izenik ez duen pertsona batek nire buruaren identifikazioa aldatzea. Nahiago dut hitzekin arazoa konpontzea, irakurle guztiei zalantzak argitzeko.
Hori guztia azalduta, espero dut orain ni sinistea, eta horrela ez bada, egon lasai, Zuzeuren arduradunari behar diren datu guztiak emango dizkiot.
Erantzun borobila! Ea Nazkatuta dagoen horrek tamainako erantzunik ematen duen!
Ez gehiegi kezkatu, Cristina. Gure herri mixerable honetan batzuei ez zaie buruan sartzen euskaldun ezkertiar, ekologista-begano, feminista-kuir, internazaionalistez gain, badirela beste asko pentsakera horretatik aldentzen direnak. Txatxiguay hauentzat berea da eredu kanonikoa, ez dute onartzen gero eta jende gehiagok zure ikuspuntua eta antzeko esperientziak partekatzen dituela. Horregatik zu, ni, Sofia Ortuondo edota beraiek bezala pentsatzen ez duena beti pertsona bakar bera izango da. Bere euskal mundu perfektoan disidente bakar batenztako lekua baino ez dago eta horrela errezago izango dute hari egurra ematea
Iruzkin batzuk ikusita (ez bakarrik artikulu honen azpian baizik eta azken bizpahiru urteetan gero eta gehiago), uste dut masa kritikoa lortzen ari garela Euskal Herrian alderdi aranista bat birsortzeko, eta ildo horren xenofobia konplexugabe eta naturalki adierazteko, gauzak beren izenez izendatzera ausartuz eta “zuzentasun politikoa” behingoz bazterrean utziz, EAJren merkatal-desbideraketa eta erdal-tolerantzia bazter batean utziko dugun bezala, XIX. mendeko lelo zaharrak berritzeko:
– inbaditzen gaituzte
– diru bila datozte
– dituzten azal kolore eta buru hezur morfologiak ez dira hemengoak
– gure arraza diluituko eta desagerraraziko dute
– biziraun nahi badugu, komunitate endogamikoak sortu behar ditugu
– komunitate endogamiko horietan, berreskuratu behar dugun jaiotza tasaren oztopoak diren antisorgailuak eta ideologia feminista debekatuko ditugu, internazionalismoa eta kuir-beganismo-buenismoa debekatuko dugun bezala.
Horrela baizik ez dugu gure etnia bere garbitasunean globalizazioaren infernutik salbatuko. Amen.
Baratzezaina, iruditzen zait zuk aipatu dituzun iruzkin motak, eta azken urtetako hauen maiztasunaren igoerak, erreakzioa besterik ez direla. Gai eztabaidagarriak (eta eztabaidatu beharrekoak) eztabaidaezin modura aurkezten badira, eta ahoa irekitzen duenari faxista etiketa jarri, aurpegian lehertuko zaizun bonba bat ari zara fabrikatzen.
Eta Cristina, ez dakit ideologikoki gertu edo urruti gauden elkarrengandik, baina bejondeizula. Jarrai dezagun eztabaidatzen, horrekin aldatzen baitira iritziak, ez señalazio eta akusazioekin.
Lokatz, erreakzio hutsa direnik ez dut uste, ikuspegi horiek aski aspaldidanik zabalduta baitaude gurean. Maketo eta belarrimotz hitzak ez ziren atzo sortu, eta Dakarren ibilitako arrantzaleekin hitz eginez laster ohartzen zara beltzen hautemate amankomuna zein zen (eta den). Abidibe asko daude.
Kontua da azken hamarkadetan ikuspegi politiko horrek ez zuela adierazteko gunerik Euskal esparru politikoan, eskuin erradikalaren monopolioa alderdi erdaldunek baitzuten (FN, PP-Vox eta halako) eta estatuetan oinarrituriko homegeneotasuna aldarrikatzen zuten.
Baina estatuez haratago, ikuspegi etnizistek Europa osoan gero eta zilegitasun gehiago ematen diote euren buruari (ikus nordizismoa adibidez), eta ez da hain harrigarria gurean ere antzeko bilakaera gertatzea, kontuan hartuta gainera Aranismoa sortu eta garatu zela gurean eta luzaz iraun zuela, EAJk bere irudia leundu nahi izan arte.
Zure baratza, gure herria zaintzen duzun moduan zaintzen baduzu , gureak egin du. Eta mesedez, zure hausnarketak egiterakoan, testuinguru historikoa kontutan hartu ezazu, Sabino Aranaren garaian den denak etnizista zirelako.
Nere baratzean behintzat ez da tximinorik sartzen platano bila.
Etnizismoa ez da erabat desagertu XIX. mendetik aurrera, isildu baizik, eta gero eta ozenago hasi da berriz hitz egiten.
Zure baratzarekiko erabiltzen dituzun erizpideak Euskal Herriarekiko erabiliko bazenitu, askoz hobeto joango litzaiguke. Baratza jabetza pribatua denez, horretan bai, tximinoei ez diezu sartzen uzten. Baina gure herrian, hor aldiz, bai; sar daitezen nahi beste eta nahi duten moduan. Kontraesanez beteriko gizartean bizi gara, motel!!!!
Cristinaren irakasle naiz. Zin dagit neska hau existitzen dela. Zintzoa eta langilea da. Ez du inolako maltzurkeriarik, nik ezagutzen dudana behintzat. Lagunkoia da edonorekin, jatorria edozein dela ere.
Baratzezaina, hau da gurean nagusitzen/nagusituko den diskurtsoa:
-Demografia galera dela eta, ekonomia apaltzen da.
-Euskara ikasteko beharra kanpoko familiak eta langileak erakartzeko, hau da, ekonomia aktibatzeko traba da.
-Euskara ez da Euskadiko leku askotan hitz egiten, gehienek hizkuntza ahazten dute bere beharrik ez dutelako.
– Alderdi abertzalei botoa ematen dioten askok ekonomia lehenestuko dute eta hauen botere politikoa murriztuko da.
-Kanpotik etorritakoen seme-alabak ikastetxeetan nagusituko dira eta euskararekiko loturarik ez dutenez, are gehiago eremu erdaldunetan, euskara ez ikastea aldarrikatuko dute. Haientzat positiboagoa izango da beste hizkuntza globalago bat ikastea.
-Ikasle gabezia dela eta, ikastetxe ugari itxiko dira (batez ere behin eta berriz kritikatzen diren ikastolak).
-Eremu erdaldunetan euskara hautazkoa bilakatuko da eta ikasi nahiko duten ikasle gutxi daudenez, aukera hori desagertuko da. (Hezkuntza errealitate linguistikora egokituko da).
Euskara denontzat eta Zedarriak bezalako taldeak hasiera besterik ez dira.
Irakurri hemengo iruzkinak (gazteleraz daude) eta zein den joera ikusiko duzu.
https://www.elcorreo.com/sociedad/zedarriak-euskera-flexibilizar-centro-educativos-atraer-familias-20230117085029-nt.html
Abertzaletasunak porrot egin du eta horren ondorioz, beharrezkoa izango da biziraupen-abertzaletasuna aktibatzea.
Aizak “Nazkatuta”, tipula landatzeko sasoia iritsi al da?
Animo Cristina, ez utzi eztabaida librea galerazi nahi duten faxista hauei zu kikiltzen.
Neska honi “Eman Ume” iritzi testua idatzi duen mutilari gerta dakiokeen gauza bera gertatu zitzaion: Iruzkin asko izatea eta lehiaketa hau ez irabaztea.