Mugikorraren erronka handiena 2 urtez baino gehiagoz erabiltzea da

Mugikorraren erronka handiena 2 urtez baino gehiagoz erabiltzea da –

Smartphone mugikorrak zoragarriak dira. Denetarik egin dezakegu eta nahiko fidagarriak dira. Egunean zehar gure begiak bertara bideratzen ditugu, ehundaka aldiz.  Baina zein da gaur egun dugun erronka nagusiena? Ba, 2 urte pasa ondoren, mugikor berarekin jarraitzea. Ez gara konturatu, baina poltsikoan daramatzagun gailuak, duela 10 urte zientzia fikziozko zerbait irudituko litzaiguke!

Mugikorraren erronka handiena 2 urtez baino gehiagoz erabiltzea da.Denetarik egiten dugu berarekin eta kristoneko satisfakziñoa eman ahal digu. Baina abantaila eta ezaugarri eder hauek horrela izanda ere, badago muga argi bat: denboran mugatuak daude. Eta berdin dio 1.000€ gastatu badituzu. Zure telefonoaren mugak ekoizleek inplizikoki jartzen dituzte. Egia da, nahi izanez gero, mugikor zaharrak erabiltzen jarrai genezake. Izatez, erabil daitezke, baina praktikan, moteltzen dira. Egia da edozein produktu denborak higatzen duela. Itxura fisikoan ageri da: pintura galtzea edo hasierako argitasuna iluntzea, zikintasuna edozein zirrikitutik sartzen da, pantailan pitzadurak agertzen dira… Hori dena ulergarria eta arrunta da. Eta are gehiago, egunero egunero erabiltzen baditugu.

Baina gailu hauen kasuan, oso bereizgarria da, eguneraketak egin ondoren, prozesadorea izugarri moteltzen dela. Aplikazioak irekitzean batik bat, nabaritzean da. Bateria ere oso esanguratsua da: karga bakoitzak gero eta denbora gutxiagorako balio digu. Denborak aurrerago egin ahala, gero eta gutxiago.

Honen ondorioz, galdera garrantzitsua egiten diogu gure buruari: barneko desgaste hori benetan geratzen da edo PROGRAMATUTA dago, guk aparatuz berritu behar izateko?

.

Bost mugikor

Nik neuk nire eskarmentua jakinaraziko dizuet. Segur aski identifikatuta sentituko zarete.

Nire bizitzan zehar  5 mugikor eduki ditut. Lehenengoa 8 urterekin jaso nuen. Amak izan zuen lehen mugikorra izan zen. Berak berri bat erosterakoan, niri eman zidan lagunekin auzotik bakarrik  seguruago atera nendin.

Denbora pasa ahala, mugikor kankarrMugikorraren erronka handiena 2 urtez baino gehiagoz erabiltzea da.oak alde batera utzi eta  estalkidun mugikorrak etorri ziren. Bi mugikor horiekin 15 urte izan arte  iraun nuen. Gero, lehen ukipenezko mugikor  eduki nuen, honek hau gutxi iraun zuen nire eskuetanzitzaidan. Kalean lagunekin egonda erori zitzaidan eta akabo. Orduan, diru kontuak zirela eta, amak utzitako beste mugikor zahar bat eduki nuen, nire hamaseigarren urtebetetzera arte.

Laugarren mugikor honek, nire lehenengo smartphone-a izan zen. Bertan nire lehen internetdun aplikazioak izan nituen eskura edozein momentuan. Oso aproposa, nerabe “maitemindukor” batentzat. Telefono horrek, 3 urtez iraun zidan, gaur egun dudana ere halako bidean dabil. Denbora “asko”, normala baino gehiago,  irautea lortu dut.

Sistema Operatiboaren eguneraketak gelditzen edo aurreko eguneraketaren  bertsiora bueltatuz. Azkenean eguneraketek, mugikorraren memoria eta bere azkartasunari uko eginarazten dizute.

Mugikorraren erronka handiena 2 urtez baino gehiagoz erabiltzea da Mugikorraren erronka handiena 2 urtez baino gehiagoz erabiltzea da