DBH, ETBko saio dibertigarria

DBH, ETBko saio dibertigarria –

Zer da DBH? DBHren esanahia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza da. Baina horretaz gain TB  saioa ere bada (izan zen, orain ez dute emititzen). TB saio freskoa eta dibertigarria da. 2012 bota zituzten, baina youtuben eta EITB.eus-en ikusgai ditugu.

Institutu batean kokatua dago. Irakasleen gorabeherak kontatzen zituen umorezko telesaila honetan. Atsegina da ikusteko, entretenigarria da. “Camera café” telebista saio eredua jarraitzen du, hots, kamera bat bakarrik dago eta plano bakarra. Gela ezberdinetan kokatuta daude, kamera horiek (DBHren kasuan, irakasle gela, komunean, jangela, kafe makinaren tokia…). Bitartean, pertsonaiak aurrean agertzen dira.

.

Istorio motak:

Instituto batean girotuak daude. Irakasleei normalean gertatzen zaizkien gauzetaz hitz egiten dute. Baina egoerak dibertigarriak dira, baina batzuetan oso absurdoak dira. Batzuetan zentzugabeak dira.

.

Zuzendaria fotokopiak ateratzera joaten da eta bere fotokopiak atera beharrean ipurdi baten irudia agertzen da. Saio guztian pertsonaiek saiatzen dira, noren ipurdia den jakiten. Saio oso barregarria iruditu zait.

.

Zuzendariak matematikako irakasleari esaten dio txirrinaren doinua aukeratzeko, aurrekoa izorratu delako. Pertsonaia bakoitzak bat aukeratzen duenez, Xabierrek erabakitzen du bozkatzea. Baina inork ez duenez irabazten, azkenean txirrina jotzen duen bakoitzean doinu ezberdinak agertzen dira.

.

Bideo honetan saioaren segundu gutxi ikusten dira, baina ETBko web gunean osorik ikusi dezakezue. Ikastolako kafe makina apurtu egin da eta Larraitzek makina berria erosi du. Makina berria kapsuletakoa da eta azkenean bizio bat izaten da irakasle guztientzat.

.

Pertsonaiak hauek dira (lehenengo aktoreen benetako izenak):

  • Ramon Agirre: Juan Mari, zuzendaria. Serioena da, inoiz ez du barre egiten. Pixka bat alferra da eta beti dago humore  txarrez. Inor ez da ausartzen berari txantxak egitera.
  • Elena Irureta: Izaskun, gizarte irakaslea. Ikasleen iritziz sorgina bezalakoa da eta gainera inork ez du gainditzen berarekin. Baina nire ustez azkenean bere seriotasuna barre egiten du.
  • Joseba Apaolaza: Unanue, Heziketa fisikako irakaslea. Pertsona oso serioa ematen du, baina beti dago txantxetan.
  • Mikel Martinez: Hasier, euskara irakaslea. Asko hitz egiten du. Insegurua ematen du eta nire ustez txantxa guztiak sinesten ditu.
  • Xabier San Sebastian: Xabier, matematikako irakaslea. Ikastolan berria da. Oso urduria da, azkar hitz egiten du eta ikasleek ezdiote kasurik egien.
  • Sara Cozar: Larraitz, musika irakaslea. Jatorra da, beti dago irribarrez eta itxuraz, gazteena.
  • Nagore Orbeltzu: Eli, natura irakaslea. Pertsona lasaia da. Denbora guztian dago humore onez. Beti nahiago ditu gauza naturalak kimikoak baino.
  • Asier Sota: Sebas, plastika irakaslea. Denok uste dute zoratuta dagoela. Ez dauka filtrorik eta pixka bat desastre da.
  • Asier Hormaza: Markel, Ingeles irakaslea. Ikastolara heltzen azkena izan da. Ailegatu zenean mutil guztien potroak ikutzen zituen.
DBH, ETBko saio dibertigarriaDBH, ETBko saio dibertigarria DBH, ETBko saio dibertigarria