MendigoxaliarenA
MendigoxaliarenA –
Ikurrinari buruzko artikulua egin nuen eta artikuluarekin bat zetorren bideoren bat bilatu nuen, artikuluan txertatzeko helburuaz. Topatu nuen bai, bideo bat, ikurrinaren nondik norakoak txukun azaltzen zituena. Baina… hara! abesti ezagun bat agertzen zen hasiera aldean. Abesti horren doinua entzunda neukan eta hunkigarria dela pentsatu izan dut beti.
Baina letra ez nuen erabat ulertu inoiz. Berau ulertu nahian, hainbat datu interesgarriz jabetu naiz. Bizkaieraz aritzen da Ken7ko abeslaria eta korua. Nahiz eta neu bizkaieraz zerbait jakin, ñabardura asko galtzen nituen letran zehar. Hortaz, letran sakondu eta esanahia bete-betean ulertzeko bideari ekin nion. Hortik tiraka, abesti honen jatorria Lauaxetaren poema batean datzala deskubritu nuen. Eta nor izan zen Lauaxeta?
Lauaxeta egilearen ezizena zen, “lau haixetara”tik eratorria, alegia, bere jaioterriko baserriaren izena. Bere benetako izena Estepan Urkiaga zen. Kazetari, poeta eta idazle lanetan ibilitakoa izan zen. Mugimendu Abertzaleekin bat egin zuen bere bizialdian, hau da, XX. mende hasieran, 1925-1937 urteen artean. Gerra Zibila hasi zenean, gudari talde baten komandante ibili zen.
1937an, Gernikako bonbardaketaren ondoren, egunkari frantses bateko kazetari bati hiri suntsitua erakusten eta itzultzaile lanetan ari zela, atxilotu eta, Gasteizen espetxeratu zuten. Soilik 31 urte zituela, frankistek fusilatu eta hil zuten.
Gartzelaldi labur horretan, idazten jarraitu zuen, bere patu beltzaren jakitun bazen ere. Poema hunkigarriak bertan bururatu omen zitzaizkion, tristurak eta atsekabeak eraginda.
Urte batzuk geroago, 70 hamarkadan hain zuzen, Mendigoixaliarena (gaur egungo euskal ortografian Mendigoizalearena), Antton Valverde abeslariak bere “Lauaxeta” diskoan, abesti bihurtu zuen, beste poema batzuekin batera. Ken Zazpi taldeko abeslariak, Eñaut Elorrietak ere abesti honen bertsioa moldatu zuen bere abesti hunkigarri baina esanguratsuan.
Bizkaierako bertsioa batura “itzuli” dut eta orraztu dut gaur egungo ortografia arauekin. Ez da lan erraza izan, bizkaieraz egiten duten bi irakasleri galdetuta ere, haiek ez zutelako argi eta Labayru hiztegian ere agertzen ez zirelako hitz ugari. Baina batetik eta bestetik joz, azkenean uste dut esanahi zehatzera heldu naizela. Hona hemen itzulpena:
Orain letra hobeto ulertuta eta egilearen ingurukoak ezagututa, letra interpretatzea errazagoa zaigu. Abesti hau askatasunaren aldeko aldarria da, agi denez. Gazte batzuk mendian gora doaz, ziurrenik mendizaleak direnak (hortik “Mendigoizalearena” izenburua).
Abesti hau askatasunaren aldeko aldarria da, agi denez. Gazte batzuk mendian gora doaz, ziurrenik mendizaleak direnak (hortik “Mendigoizalearena” izenburua). Ziurrenik gerra zibil garaian inspiratua dago, beraz, litekeena da gazte horiek Gudariak izatea. Beren goren-gorenean zihoazenean, pozarren eta gogotsu eta “askatasunaren alde dena emon behar dala” deiadar eginez. Ametsak, ordea, zapuztu ziren faxisten etorrerarekin.
Gudari horiek faxistek akabatu zituzten. Tiro hots horiek amarru edo enboskada batean harrapatuko zituen gudariok. Modu lazgarri eta mingarrienean “dena”-k zer zentzu eta nora heldu behar zen ezagutu zuten. “Dena” hori, zer eta euren bizitza izatera heldu zen; Lauaxetak berak, bere azalean nozitu zuen patu bera gainbeheratuz. Oihu arrailgarri hori, baina, ez zen alferrik izan. Askatasun egarria, etsipenari aurre eginez, idatzizkoan bihurtu eta gu guztioi oparitu zigun. Hurrengo belaunaldoi askatasunaren balioa zein norainokoa den irakaspen bihurtuz. Agur eta ohore, Lauaxeta. Agur eta ohore, askatasunaren alde borrokan egin duten eta egiten duten guztiok.
Bicaina! Anhitz esquer!
Aitziberrek ZuZeu Gaztea saria eta askoz gehiago merezi du. Bikainak egiten dituzun artikuluak. Zorionak! Lauaxeta beti izango da gure poesiaren handietako bat eta olerki hori gure askatasun nahiaren ikurrik hunkigarrienetakoa.
Eskerrik asko!!
Akats txiki bat:
Askatasun-goxalderantz ———– Askatasun-goizalderantz
– deiadar zolia = deiadar ozena
– Or duan ozte-aldrea = Hor doan oste-aldra: oste (gizaki taldea) + aldra (talde handia)
Eskerrik asko artikulu honengatik. Banekien Ken Zazpiren kantaren hitzak Lauaxetarenak zirela, eta ezer gehiagorik ez. Orain, kotxean bolumena topera jarrita entzungo dut, noski.
Kanta eta kantu. Ekialdean, kantore ere bai. Euskaraz hala esan izan da. Behin, bilbotar jauntxo bat hitzak barra-barra asmatzen hasi zen eta, ordutik daukagu abesti. Ez ditut horrelako neologismoak maite.
Caixo Marcaida anderea,
Berorri esquer hartu dut abesti ejer honen consciencia. Eçagutzen nuen bainan ez neraucon ikussi daducan importancia. Milla esquer anhitz honat ekarceagatic.
Pensatu dut ez duela berorrec erasotzat harturen baldin berorrec buruturico lana harturic, naffarrerat ekarcen badut. Itzela da Ken 7-c eguiten duen interpretationea, oilo-açala jarceco moducoa.
Hona hemen naffarreraz proposatzen dudana:
Mendi hece ikurrin ejer,
asque nahi çaitut haicean.
Hamar gazteren lerdena
makyla lucez bidean.
Mendi-bi(de)-cidor verdeac,
arin hor doaz cantari:
“dena emon behar jaco
maite dan ascatassunari”.
Gaztedi honen de(hia)darra
bai dala de(iad)ar çolia
aberri baten saminez
urduri dabil herria.
Ascatassun goialderuz
sugarra dira bassoac.
Sugarra bassoac eta
cilhar arguia itsasoa.
Hor doan orci-alderat (?)
aberri-minez cantari!
“dena eman behar jaco
maite dan ascatassunari”.
Gazte horiec gorunz doiez
abesti ta ikurrinez
lainoan baina tiro-hotsac:
belharça daguer odolez.
Ikaraz doiaz usoac,
mendia dago isilean.
Hamar gazteren lerdena
vicitza baric lurrean!
Eta illunceco baquean
norbaitec darrai cantari
“dena emon behar jaco
maite dan ascatassunari”
Mila esquer, bene-benetan.
Orcialderat erraiten duqueenean, aiphatzen du, bada, behiri Bizcaya galduric çutela, gueratzen ciren gudariac mendebalderat vidali çutenecoa?
Dinot, Saseta eta Asturiasen hil ciren.
Bihar berce gudari batzuc homenceco eguna dugu, hain çucen ere Noaineco naffar gudariac. 5000 lagun inguruc vicia galdu çuten Naffarroaren independenciaren alde, espainolen aurrean.
Adeitassunez
Alexandre