MEMETZAINDIA, euskal memeen biltegia
MEMETZAINDIA, euskal memeen biltegia –
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagak, “Herri txiki, infernu handi” TB saio arrakastatsuaren aurkezleek e umorea euskaraz egitea “zailagoa” omen dela esan zuten. Izan ere, publikoak hizkuntza ez du bakarrik ezagutu behar, baizik eta ganoraz menperatu behar du, ñabardurak harrapatzeko. Gainera, euskal mundua edo euskal idiosinkrazia ere ulertu behar du, txisteak, txantxak, hitz jokoak edo dena delakoa harrapatzeko, euskal testuingurukoak direnean. Hartara, tokian tokiko ezagutza ez da berdina; ez da berdina gune oso euskalduna Gipuzkoan edo ez oso euskalduna Nafarroa hegoaldean.
Baina haiek lortu zuten nolabait egokitzea eta egoera ezberdinei zukua ateratzea. Baita orain ere, Gurrutxaga joan eta Miren Nogales aurkezle berriarekin. Gainera, pixka bat pailazoarena egitea, keinuekin edo egoera absurdoekin, ikus-entzuleei barrea ateratzea lagungarria izan daiteke. Etengabe gaztelania tarketatuz, hori bai. Iparralden zailtasun handiagorekin ibili behar izaten dira, frantsesa eta erreferente sozialak muga eta oztopo bilakatzen dira eta.
Gurean baditugu beste hainbat barkarrizketalari edo umorista: Telleria anaiak, Aitziber Garmendia, Jon Plazaola, Iban Garate, Anjel Alkain, Itziar Ituño eta abar. “Barra librean” hainbat saio egin ziren eta publiko nahikotxo eduki zuen.
Memeak edo irudi bakarreko txisteak sortzea errazago izan daiteke. Ez duzu publiko aurrean txiste bat kontatzeak eskatzen dizun gaitasuna -edo ausardia- eskatzen. Halaber, audientziak pixka bat denbora eduki dezake txistea harrapatzeko, hizkuntza ez badu erabat menperatzen.
Memetzaindia. Zer da Memetzaindia? Euskaltzaindia euskara zaintzeaz arduratzen bada, Memetzaindia memeak zaintzeaz arduratuko da.
https://www.facebook.com/groups/216589296235493/
Memetzaindiara zuk zeuk edo beste edonork asmatzen duen meme bat igorri dezakezu, irudi edo bideo formatuan. Instagramen ere badaude hainbat memelari burutsu, bere sormenari bidea ematen.
ZuZeu webgunean bertan, euskal umoreari buruz sakondu nahi baduzu, pare bat artikulu dago irakurgai eta gomendagarriak dira:
https://zuzeu.eus/euskal-herria/bakarrizketa/
https://zuzeu.eus/euskara/euskara-eta-euskal-memegintza/
Meme hauek hemen egotea ziuraski inspirazio iturri izan daiteke txiste kontalari profesionalentzat edo gutako edozeinentzat, gure lagunen artean kontatzeko eta barre batzuk botatzeko. Umorea oso garrantzitsua da gure bizitzan, estresa edo egonezina baretzeko. Osasun mentala hobetzeko ere onuragarria izan daiteke. Eta ligatzeari ere ateak irekitzen dizkio. Izan ere, barre eginarazten digunak puntuak lortzen ditu, ezta? Umore ona osagai bereizlea da, eta uste baino garrantzitsuagoa da.
Bestalde, umoregile zerrendari begiratuz, gizonak nagusi dira. Neskak ere bidea egiten ari dira hor eta badugu zer hobetu.
Baina beste aldagai bat ere aintzat hartu behar dugu: hizkuntza bat bizirik egoteko ere ezinbestekoa da. Horregatik zabal dezagun gure baliabideak eta goza dezagun dugunaz!
Azken paragrafoa ez da ulertzen.
Nik, gai honen inguruan, ez nuke Memeka.eus aipatu gabe utziko:
https://memeka.eus/zurea-sortu
Ez da ulertzen norbaitek irudiak ezabatu zituelako.