Maria Kristinaren erregeordealdia (1833tik-1840ra)

Maria Kristinaren erregeordealdia (1833tik-1840ra)

Maria Kristinaren erregeordealdian, liberalismoaren barneko banaketa bat egon zen; alde batetik, moderatuak zeuden eta beste aldetik, progresistak. Moderatuak, subiranotasun partekatua defendatzen zuten, boterea erregearen esku egotea aldarrikatzen zuten, sufragio sentzitarioa defendatzen zuten, askatasun mugatua defendatzen zuten, ez zuten ekonomia erreformik gauzatu, erlijiosoak ziren, administrazio zentralizatua defendatzen zuten eta tradizionalak ziren, izan ere, ez zituzten erreformak asko gustoko.

Beste aldean liberal progresistak zeuden; hauek boterea parlamentuaren esku egotea aldarrikatzen zuten, sufragio sentzitarioa defendatzen zuten baina errenta txikiagoa eskatzen zuten, askatasun gehiago ematen zuten, ekonomia erreforma garrantzitsuak gauzatu zituzten, eliza katolikoa erreformatu zuten, boterearen deszentralizazioa aldarrikatzen zuten eta erreforma sakonak egin behar zirela pentsatzen zuten herritarren berdintasuna lortzeko, horregatik hain zuzen ere, ez zuten foruak gustoko, izan ere, hauek pribilegioak ziren bakarrik herrialde forodunen herritarrentzat.

Hala ere, Maria Kristina eta Elisabet II.a moderatuen aldekoak ziren eta haiei lagundu zieten beti. Monarkiaren egonkortasuna arriskuan egon zenean bakarrik eskaini zieten gobernua progresistei.

Maria Kristinaren erregeordealdia (1833tik-1840ra)Erregea hil ondoren, Maria Kristina alarguna erregeorde bihurtu zen, eta Cea Bermudezek gidatutako kabinete bat osatu zuen. Fernando VII.a hil zen urtean, haren anaia, Karlos V.a, errege bihurtzea nahi zuten absolutistek. Don Karlosek koroa eskuratu zuen, lege salikoak e baitzuen onartzen emakume bat tronuratzera. Eta horrela sortu zen lehen karlistaldia.

1834ko urtarrilean, erregeordeak Martinez de la Rosari deitu zion, hirurteko liberaleko politikari ezagunez osatutako gobernu bat eratzeko. Hark egin zuen errege estatutua eta estatutu horren arabera; gorteak bi ganbera zituen: pertsona ospetsuen estamentua eta prokuradoreen estamentua. Gainera, Gorteek erregearen proposamenez soilik egin zezaketen legeak eta oso jende gutxi zuen sufragioa, izan ere, bakarrik zuten sufragioa errenta altuak zituztenek eta gaitasundunek. Guzti honen ondorioz; gobernuaren eta gorteen arteko harremanak gaiztotu egin ziren eta ogasunaren zorra handia zen. Hori zela eta, muturreko jarrera hartu zuten denek.

Gobernu progresistak (1835etik-1837ra): Torenoko kondeak hartu zuen Martinez de la Rosaren lekua gobernuaren presidentetzan., 1835ean. Lau hilabete egin zituen agintean eta erreforma handiak egin zituen Juan Alvarez Mendizabal Ogasuneko ministroarekin batera.Gobernu horrek agindu zuen hamabi erlijioso baino gutxiagoko komentuak deuseztatzea. Honen eta 1835eko iraultzaren ondorioz, apurtu ziren Espainiaren eta Vatikanoaren arteko harremanak. Beraz, Torenoren gobernuak juntak desegin zituen iraultzarako jarrera apaltzeko baina ez zen apaldu. Hori zela-eta, Maria Kristinak Mendizabal liberal progresistari dei egin zion, gobernua osa zezan.

Mendizabalek sistema liberala ezarri zuen 1835eko abuztutik 1837ko abuztura. Honek desamortizazioa jarri zuen abian 1836an,hau da, lur-sail salmenta handi bat jarri zuen abian.

1836an amortizazio legeak ezabatu ziren, hau da, maiorazkoa desagertu zen. Beraz, nobleek nahi izanda beren lurrak saldu ahal zituzten. Gainera, nobleei ez zitzaien kendu lurrik; honen jabetzak errespetatu ziren. Orduan, momentu horretan galtzailea eliza katolikoa izan zen, izan ere, lurrak hartu zizkieten. Eta momentu horretan, Mendizabalek gauzatu zuen elizen erreforma; lurrak jabetza batean batu zituen eta gainerakoak saldu zituen, gainera, patrimonioa enkante publikoan saldu zen. Hau guztia egin zen Maria kristinak dirudunen babesa jasotzeko, elizaren boterea murrizteko eta ogasunaren zorra murrizteko.

1837ko konstituzioa: hala ere, egoera politikoa ez zen egonkortu eta progresistak gobernu aldaketa egiten saiatu ziren pronuntziamendu baten bidez. Hain zuzen, uztailean Guardia Nazionalak 1812ko konstituzioaren alde egin zuen, baina koroak ez zuenez aldaketa onartu; abuztuaren 12an La Granjako jauregiko ofizialorde talde bat matxinatu egin zen. Matxinada honen emaitzarik garrantzitsuenetariko bat Gorteetarako deia lortzea izan zen. Gorte horiek konstituzio berri bat egin zuten 1812ko konstituzioan oinarrituta eta ekainean onartuko zen. Aldaketak izan ziren koroaren boterea sendotu zela eta Gorteek bi ganbera zituztela; Diputatuen Kongresua eta Senatua.

Hala ere, 1837ko hauteskunde-legea ezarri zenetik, hauteskunde-emaitzak faltsutzen hasi ziren, eta gobernuak kontrolatzen zuen prozesua.

Hirurteko moderatua (1837tik-1840ra): 1837ko urriko hauteskundeetan, moderatuek irabazi zuten eta 1840ra arte egon ziren agintean. Gainera bertan behera utzi zuten 1837ko konstituzioaren helburua; adiskidetzea. Hiru urtean, botere militarrak, karlistaldiak eta zor ekonomikoak eragin handia izan zuten gobernu moderatuetan. Botere militarrean zeresan handia izan zuten jeneral ospetsuenek: Narvaezek liberalismo moderatuan, eta Esparterok progresistan. Elisabet II.aren erregealdian, elkarren kontra ibili ziren bi jeneral horiek.

1839ko abuztuan, Bergarako Hitzarmena sinatu zuten karlistekin, eta ondoren, zenbait aldaketa egin zituzten hitzarmen horretan. Matxinada progresista bat sortu zen Madrilen eta gobernua aldatu behar izan zuten. Karlistaldiaren amaieran eta Madrilgo gertaeren ondoren, moderatuak legeen bidez erasotzen hasi ziren eta koroaren babesa izan zuten.

Maria Kristinak Udalen legea sinatu zuen 1840an eta Esparterok dimititu egin zuen, beraz, gobernua aldatu egin zen berriro. Irailaren 1ean, matxinada sortu zen Madrilen eta juntak eratu ziren, orduan, Maria Kristinak presidente izendatu zuen Espartero eta uko egin zion erregeordetzari, urriaren 12an. Ondoren, Maria Kristina Parisera joan zen eta handik Espartero jeneralaren gobernuaren kontra azpijokoan aritu zen moderatuekin batera.

Gerra zibil karlista (1833tik-1840ra): karlismoa mugimendu politiko bat izan zen. Baina, 1832an ondorengotza-arazoak sortu zirenean eta Fernando VII.a hil eta handik gutxira hasi zen lehen karlistaldia.

Lehen karlistaldian, 1833an, eraso armatuak izan ziren Talaveran eta Valentzian. Ondoren, beste batzuk sortu ziren, Zumalakarregi buruzagi karlistak zenbait partida antolatu baitzituen nekazaritza-eremuetan. Azaroan, gerra hasia zen Euskadin eta Kataluniako iparraldean. Gerraren lehen fasearen amaieran, Zumalakarregi jenerala hil egin zen 1835eko uztailean, Bilboko setioan.

Gerraren bigarren etapa 1835eko uztailetik 1837ko urrira artekoa izan zen. Eta fase honetako ekintza ikusgarriena Errege Espedizioa izan zen; Karlos Maria Isidro izan zen espedizio honen burua (Karlos V.a). Tropa karlistak 1837ko irailean iritsi ziren Madrilgo sarrerara, baina armada isabelinoak (Espartero buru zela), atzera eginarazi zien karlistei.

Hirugarren etapa 1837ko urritik 1839ko abuztura arte iraun zuen. Eta etapa honen amaieran gobernuaren tropek irabazi zuten. Beraz, Bergarako hitzarmena sinatu zuten armada isabelinokoEspartero jeneralak eta Maroto jeneral karlistak, 1839ko abuztuaren 29an. Euskal foruek bere horretan jarraituko zutela eta armada karlistako ofizialak ofizialtzat hartuko zirela adostu zuten hitzarmen horretan. Baina ez zuten onartu hitzarmena eta beraz, gerrak aurrera jarraitu zuen Katalunian eta Aragoin. Cabrera jeneralaren tropek (armada karlista) 1840ko ekainean Morellan galdu zutenean amaitu zen gerra.

.

ESPARTEROREN ERREGEORDETZA (1840TIK-1843RA):

Espartero jenerala liberalismoaren gizarte berriaren eredu bat da. Protagonismo handia izan zuelako maite zuten, izan ere, arrakasta lortu zuen Bergarako hitzarmenarekin eta guda garaian lortu zituen garaipenekin. Gainera, gizarte horretan Esparterok nolabaiteko gaitasuna adierazi zuen armen kontuetan, horregatik lortu zituen hainbat garaipen.

Espartero militar ona zen, baina politikari txarra, aginte autoritarioa erabiltzeko joera izan zuelako, izan ere, berak joera asko zuen agintzeko eta besteen pentsamodua alde batera uzteko. Hau ekarri zuen gainerako politikariekin harreman txarrak izatea, orduan moderatuen aurkaritza sortu zen baita aurrerakoiena ere. Horregatik, 1843an hainbat altxamendu liberal moderatu izan ziren eta behartu zuten tronura uzteari. 3 urteko tarte honetan gauzatu zen Mendizabalek inposatutako desamortizazioa, lurren lehenengo salmenta nagusia eta foruen erreforma.

.

ISABEL II.AREN ERREGETZA ETA EGOERA POLITIKOA

Isabel II.a 1830ean jaio zen. Fernando VII.a eta haren laugarren emaztea, Maria Kristina Borboikoa, zituen gurasoak. Isabel II.aren jokaera erregealdian zehar ez zen egokia izan, izan ere, ez zen Espainiak behar zuen gobernaria. Gainera, ez zuen baliabide handirik izan behar bezala gobernatzeko, izan ere, zituen ikasketak oso oinarrizkoak ziren. Honez gain, bere egoera zaila izan zen, bere gurasoak hilda baitzeuden. Hori gutxi balitz, bere lagunak eta familiarrak oso atzerakoiak ziren eta hau berarengan influentzia asko izan zuen eta erreginaren erabakietan eragiten zuten. Hala ere, bera ez zen bakarra izan bere lana txarto egiten, beste batzuk ere izan ziren Espainiaren ezegonkortasunaren errudunak. Adibidez, liberal moderatuen eta liberal progresisten arteko harremana oso txarra izan zen eta horrek ere oztopatu zuen gauzak ondo joatea. Aurkaritza horren beste ondorio bat izan zen militarren protagonismoa eta hauek batzuetan matxinadak egiten zituzten. Bi alderdi hauek bilatu zituzten militarrak gobernatu ahal izateko. Beraz, hauek ere errudunak ziren.

Isabel II.aren erregetzako alderdiak eragin handiko pertsona talde boteretsuak ziren, hauteskunde-junta gisa jokatzen zuten, eta oso indibidualistak ziren. Hauteskunde hauetan, ustelkeria eta trikimainak ziren nagusi. Buruzagiak garrantzia handia zuten eta ordezkariak batzuetan hauteskundeetan parte hartzeari uko egiten zioten hauteskunde-sistemak akats asko zituztelako.

Alderdi politiko horiek goitik behera antolatuta zeuden, eta ia ez zuten harremanik benetako gizartearekin. Gainera, jende gutxik hartzen zuen parte hauteskundeetan, eta hortaz, herritarrak politikaren ikusle hutsak ziren. Ordezkariak zuzenean aukeratzen ziren, baina herritar gutxi batzuek baino ez zuten parte hartzen hautaketan (zergadun handienek eta sistema liberala ulertzeko gai zirenek). Denbora-tarte horretan, 22 hauteskunde orokor egin ziren. Erreginak izendatzen zuen presidentea eta 5 aldiz soilik galdu zituen hauteskundeak gobernuak. Elisabet II.aren erregealdian, 5 alderdi handi egon ziren. Ezkerreko ideologia zutenetik eskuineko ideologia zutenera: alderdi demokrata, alderdi progresista, Batasun Liberala, alderdi moderatua eta alderdi karlista.

Narvaez jenerala lau aldiz izan zen gobernuko presidente eta 1850ean Gonzalez Bravok hartu zuen haren lekua. Gainera, hamarkada osoan hainbat arazo sortu ziren alderdi moderatuaren barruan. Narvaezen presidentetzako lehenengo etapan, estatu zentralizatua eta uniformea lortu nahi zuen zenbait legeren bidez. Arau hauek egin zituen horretarako:

  • konstituzio berri bat eratu zuen 1845ean, hau liberalismo kontserbadorean oinarrituta zegoen.
  • ondasun desamortizatuen salmenta eten egin zen.
  • Gil y Zarateren ikasketa-planak aplikatu zituen 1845ean.
  • tokiko eta probintzietako legeen administrazioa gauzatu zuen.
  • ogasun lege berriak eratu zituen.
  • kodifikazio Batzorde Nazionala eratu zuen.

Geroago, 1847ko urritik 1851ko urtarrilera bitartean, Narvaez jeneralak gobernua zuzendu zuen berriro, eta botere handiagoa lortu zuen. Probintzien gobernua berrantolatu zuen; besteak beste, gobernadore zibilak jarri zituen buruzagi politikoen ordez, eta hauteskunde-ustelkeriaren sistema hobetu zuen. Etapa horretan, pronuntziamendu bat sortu zen Madrilen, alderdi progresistaren talde demokratak antolatuta baina kolpeak huts egin zuen. Gainera, Narvaez diktadorea bihurtu zen, kongresuaren konfiantzazko botoari esker.

Bigarren karlistaldia Katalunian hasi zen, 1846ko maiatzean, eta ez zen 1849ko ekainera arte amaitu. Elisabet II.a eta Karlos Luis Montemolingo kondea, (Karlos Maria Isidroren semea, hots, karlos V.aren semea), ezkontzekotan zirela-eta, ezkontza horren kontra egiteko sortu zen bigarren matxinada karlista. Beraz, Karlos Maria Isidrok bere semearen esku utzi zuen erregetza, 1845eko maiatzaren 18an.

1851ko urtarriletik 1852ko abendura bitartean, Juan Bravo Murillo gobernuko presidentea eta ogasun-ministroa izan zen. Zor publikoa murriztea izan zen haren helburu nagusia. Eta estatuaren zerbitzura egongo zen burokrazia moderno bat sortu nahi zuen horrela. Kodifikazio Batzorde Nazionalak kode zibilaren zirriborro bat egin zuen, eta hura izan zen 1889an onartutako kode zibilaren oinarria.

Horrez gain, konkordatu bat sinatu zuen Vatikanoarekin, eta kleroaren ondasunen desamortizazioaren ondorioz sortutako arazoa konpondu egin zen aldi baterako. 1851ko konkordatuaren ondoren, aldatu egin ziren Erromako elizaren eta Espainiaren arteko harremanak. Horrez gain, elizari hezkuntza-sistema gainbegiratzeko aukera eman zitzaion, moral katolikora egokitzeko, ondasunak eskuratzeko eta edukitzeko eskubidea aitortu zitzaion. Baita kleroaren eta kulturaren zerga sortu zen; hau da, Estatuak mantenduko zuen eliza, aurrekontuen kontura.

1852an, konstituzioa aldatzen saiatu ziren. Hauek konstituzio autoritarioagoa nahi zuten, Napoleon III.aren eta II.inperioaren eredu frantsesari jarraituz.

.

BIURTEKO PROGRESISTA (1854TIK-1856RA):

Biurteko progresista heldu zen militar talde bat matxinatu zelako 1854ean, hain zuzen ere, ekainaren 28an, ezegonkortasun politikoa eta borroka zela aitzaki. Hau Dulce eta O´Donell agindupean izan zen eta Vicalvarón gertatu zen borroka militarra. Gatazkaren ondoren, matxinoak Mantxera joan ziren eta Serrano jeneral progresistarekin topo egitean, honek esan zuen pronuntziamendu militarra zibil bihurtzea, eta hau Manzanaresko Adierazpenarekin lortu zuten. Honetan, hainbat gauza aldarrikatzen zituzten; berrikuntza liberala egiteko, jauregiko taldetxoa desegitea, hauteskunde-legeak hobetzea, zergak murriztea, Milizia Nazional berria sortzea, Udalak deszentralizatzea eta Gorte konstituziogileak eratzea.

Uztailaren 17tik-19ra ehunka lagun hil ziren. Salbazio junta bat sortu zen, eta Evaristo San Miguel izan zuen buru. Hilaren 26an, egoera baretu egin zen, Madrilgo Junta Gorena sortu zen, Milizia Nazionala eratu zen, eta hiria Esparteroren zain geratu zen. Urte horietan ustelkeria problema larriak egon ziren eta hau guztia liberal moderatuen ahulezia ekarri zuen.

1855eko maiatzaren 1eko legea elizaren ondasunak desamortizatzeko bigarren prozesu handia izan zen hau Madozek bultzatu zuen. Honetan, multzo nagusien salmenta udalak izan ziren eta hau egin zuten ogasun arazoak zeudelako. 1855ean ere, aurrerakoiek prestatu zuten trenbideen eraikuntza arautzeko lege bat baita banku legeria eratu zuten ere. Gainera, desamortizazioaren bitartez irabazitako dirua erabili zuten subentzioak emateko trenbideen proiektuan. Bi lege horiek inportanteak izan ziren ekonomia garapena eta egoera ezartzeko.

Ekonomia arazoen ondorioz, Esparterok dimititu egin behar izan zuen, eta erreginak O´Donelli deitu zion gobernua osatzeko. Hortik aurrera, Esparterok alde batera utzi zuen bizitza publikoa.

1854ko iraileko hauteskundeen bidez, gehiengo progresistako kongresu bat eratu zen. Geroago, 1856ko konstituzioari jaio gabea esaten zitzaion, ez baitzen indarrean jarri eta honako hau konstituzio progresista zen. Batasun liberala etapa horretan osatu zen, eta O´Donell gobernuko presidentetzara iritsi zenean sendotu zen. Hau zentroko alderdia zen, progresisten eta moderatuen artekoa. Eskuinaren ordezkariak neokatolikoak eta karlistak ziren, ezkerrarenak, berriz, demokratak. O´Donellek kongresua tropaz inguratu eta parlamentua desegin zuen. Biurteko progresista amaitu eta beste etapa bat hasi zen. Etapa horretan, moderatuak izan ziren nagusi; batez ere, O´Donellen Batasun Liberala.

Maria Kristinaren erregeordealdia Maria Kristinaren erregeordealdia Maria Kristinaren erregeordealdia
Maria Kristinaren erregeordealdia Maria Kristinaren erregeordealdia Maria Kristinaren erregeordealdia
Maria Kristinaren erregeordealdia Maria Kristinaren erregeordealdia Maria Kristinaren erregeordealdia