Letra batek ezer aldatzen ez duenean

Letra batek ezer aldatzen ez duenean – 

Letra batek ezer aldatzen ez duenean

Aurreko batean, “Letra batek dena aldatzen duenean” idatzi nuen. Bertan, letra bakar batek zentzua erabat aldrebestua eta alderantzizkoa eman dezakeela adierazi nuen. Adibide mordo eman nituen euskaraz, baina baita gaztelaniaz eta ingelesez ere. Baina pendiente nuen “letra batek ezertxo ere aldatzen ez duela” adierazten duen artikulu bat.

Izan ere, askotan hizki bat gora edo behera, ez dugu inolako eraginik adierazi nahi dugun horretan. Batzuetan letra bat jateko ohitura dugu hizkuntza ekonomiagatik. Hau da, askotan esaten edo idazten dugun zerbaitekin letra bat galtzen da, baina irakurle edo entzuleak berdin ulertuko duela badakigu. Gainulertzen da letra hori hor dagoela.

Horren adibide dira hurrengoak: udalan eta udalean, oain eta orain, geo eta gero, Jose Mai eta Jose Mari

Gaztelaniaz ere gertatzen da holakorik: hemo’io pa´ya. hemo eta hemos, io eta ido, para eta pa. Hitz batzuk galtzen dira, baina hiztunak ezagutzen dituenez, ez du eraginik.

Beste kasu batzuetan ez dugu hizkirik galtzen, aldatzen baizik. Hori euskalkietan eta lagun arteko hizkeran gertatzen da. Eta beste hizkuntzatan, batez ere hizkuntza bakoitzaren dialektoan. bezela eta bezala, eskaintza eta eskeintza, beltza eta baltza, irten eta urten, ukitu eta ikutu, eta abar. Erabili ditudan adibideak bizkaierakoak dira. Baina beste euskalkitan ere gertatzen da: bortz eta bost, esan eta erran… horiek Nafarroako euskalkian. Iparraldeko kasuak dira hauexek: dugu eta dügü, anitz eta aunitz… Gipuzkeraz S edo Z ordez, X erabiltzeko joera dago: JoXe eta ez JoSe, IXabel eta ez ISabel, Xamur eta ez Samur, muXu eta ez muSu… YA bukaera oso tipikoa da Gipuzkoako ekialdean: DonostiYa eta ez Donostia, GetariYa eta ez Getaria, harriYa eta ez harria

Kasu hauetan hitzak, berez, ez du zentzurik aldatzen, baina nolabaiteko ikutua ematen diogu, zera, lokalismoaren ikutua. Lurralde markatu baten jatorria agerian utz dezakegu. Nolabait, hori erabiltzen duena geolokalizazio marka pizten du. Edozein hizkuntzatan gerta daiteke hori. Madrilarren deje famatua: ejjjque, esque-ren ordez. Edo hego amerikarren ¡que hisiste!, lisensiado…. alegia, ceceo ordez seseo egitea (Kanariar uharteetan eta Andaluziako alde batzuetan ere entzuten da).

Letra batek ezer aldatzen ez duenean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude