Kapitalismoaren hutsuneak (II). Armaz jositako gizartea

Kapitalismoaren hutsuneak (II). Armaz jositako gizartea – 

Kapitalismoaren sorterria errepresentatzen duen herrialdeak, hau da, Estatu Batuak, arazo handia du suzko armekin. Disfuntzio argi bat dela esan daiteke. Izan ere, tiro egiten duten armak edukitzea eskubide bat da hango 1791 urteko konstituzioan. Eta eskubide hori oso errotua dago gizartean; are gehiago, biztanle batzuentzat eskubide sakratu eta ukiezin bihurtu da. Prentsa eskubide, adierazpen askatasun edo erlijio eskubidearen parean dute askok. 

Hori bai, Estatu Batuetan estatu asko daude eta eskubide hori estatuz estatu aldatu egiten da. Armaren ezaugarriak, armak lortzeko betebeharrak, gutxieneko adina, armak ezkutuan edo agerian eramateko beharra… horiek denak aldagarriak dira. Oro har, arma bat lortzeko baldintza nagusia 18 urte beteta izatea da. Hori da, araudi federalaren arabera, arma luzeak eskuratzeko adina, hala nola eskopeta bat edo errifle bat; suzko arma laburrak edo esku-armak eskuratzeko, berriz, 21 urte.

Hala ere, estatuek legeria hori malgutzeko gaitasuna dute. Horrela, Alaska, Maine, Minnesota edo Vermonten, armak erosteko adina 16 urtekoa da.

Gauza bera gertatzen da armak erosteko beste baldintza batzuekin: lege federalak negozio saltzailea behartzen du eroslearen aurrekari penalak eta kriminalak egiaztatzera, baina arau hori aldatu egiten da estatu batetik bestera. Beraz, adibidez, zaila da arma bat lortzea Illinoisen edo Columbia barrutian, non oso gutxitan ematen diren baimenak; baina Mississippik ez du eskatzen aurrekariak egiaztatzea armen erosketa pribaturako.

1791 urteko testuinguruan, guztiz ulergarria da armak edukitzeko eskubidea ukaezina izatea. Garai hartan, Estatu Batuak gerra batetik atera berriak zeuden. Beste nazioen inbasioen beldur zeuden. Gainera, orduko 13 estatuek ez zuten guztiz eraikita eta egituratuta polizia edo segurtasun indarrik. Halaber, lurralde zabala guztiz esploratu gabea zegoen eta gatazkak izaten ziren han bizi ziren indigena indiarrekin. 

XVIII. mende bukaerako armak, ordea, gaur egungoak baino askoz ere motelagoak eta zailagoak ziren erabiltzeko. Gaur egungoak, oso eraginkorrak eta fidagarriak dira bere egitekoan: tiro egin eta hiltzean. Arazoa da, inork ezin izan duela, idatziz eta lege goren batean zedarrituta geratu den eskubide hori mugatu. Armen aldeko lobbyek indar handia eskuratu dute gizartean eta gainera arma ekoizpe amerikarrek ere botere ekonomiko handia dute.

Oso deigarria da Estatu Batuetan dagoen homizidio tasa eta tiroketa masibo kopurua. Europarrontzat ulertezina da. Hori bai, badaude Europan nazio batzuk zeinek armak edukitzeko eskubidea bermatzen duten eta biztanleko arma kopurua handia den: Txekiar errepublika, Suitza edo Finlandia, adibidez. Han ordea, suzko armekin dauden homizidio tasa baxuagoa da.

Cultura de armas y violencia en Estados Unidos. El eterno debate - El Orden Mundial - EOM

Galdera bat armak edukitzea defendatzen duten politikarientzat: haien hitzaldietan entzuleek armak edukitzearen alde daude? Edo haiekin elkartuko den norbait arma batekin joatearekin? Ez dute beldurrik norbaitek erasotuko dituela?

Kapitalismoaren hutsuneak (II). Armaz jositako gizartea

2 pentsamendu “Kapitalismoaren hutsuneak (II). Armaz jositako gizartea”-ri buruz

  • Sic semper tyrannis.

  • Armen eskubidearekin, ameriketaraino joan gabe, hemen Gipuzkoako Foruaren XXV. titulua, I. kapitulua: ” […] Para acudir con ellas con toda prontitud siempre que hubiere necessidad de salir á la defensa de la Provincia […] por ser tan necesarias las armas para el servicio del Rey y Señor, y para la defensa de su Patria, ordenamos y mandamos que las armas, assí ofensivas como defensivas de los Cavalleros Hijosdalgo, vecinos, y moradores de esta Provincia, no sean ni puedan ser prendadas ni executadas por ninguna deuda que deban, por ninguna causa ni razón, á ninguna persona de ningún estado, calidad y condición que sea”.