Itsasoko saretik nabigatzaileen sarera. Itsas sakonetik zu harritu eta izutzera!
Itsasoko saretik nabigatzaileen sarera –
Murmansk-en (Errusia) dagoen arrantzale batek berak egindako argazkiak partekatu ditu sarean. Irudi horiek liluragarri eta xarmangarriak dira batzuentzat, beste batzuentzat, berriz, izugarriak eta nazkagarriak.
Arrantzale hori, Roman Fedortsov -39 urtekoa- arrastatze sareak erabiltzen ditu. Itsaso hondoko sakontasunetik izaki erabat bitxi eta arraroak topatu ditu. Hegaluze, zapo edo olagarroak harratzen ditu besteak beste. Baina horiez gain, bestelako arrain eta ornogabeak topatu ditu bere ibilbidean zehar.
Hasiko gara adibide batzuk ematen. Fedortsov-ek lehen aurkitutako animalia anemona bat da. Anemonak sakonera txikiko uretan bizi dira, eta loreak badirudite ere, animalia hauek harrapakariak dira. Anemonek tentakuluak erabiltzen dituzte ehizakia harrapatzeko. Tentakuluek pozoia daukate barnealdean, eta pozoi hori erabiliz, lortzen dute ehizakiak harrapatzea. Haatik, Fedortsov-ek aurkitutako anemona ez da batere arrunta. Ikus dezagun nolakoa den anemona hau.
Lehen begiratuan, gehien harritzen gaituen gauza da anemona honek dauzkan biribilak aurpegiaren erdialdean. Ziur aski, denok pentsatu ahal dugu horiek bi begiak direla, baina egia esan, hori irudipen bat baino ez da. Anemona arrunt batek ez dauka honako borobilik, eta horren aldetik, ondoriozta dezakegu anemona hau oso bitxia dela.
Baina anemonaren kasua, adibide bat baino ez da. Errusiako arrantzaleak, ale gehiago aurkitu ditu, eta askoz harrigarriak dira.
Kasu honetan, marrazo bat ikus dezakegu. Hala ere, denok nabari dezakegunez, ez da marrazo arrunt bat; izan ere, bere hortzei erreparatzen diegunean nahiko harrituta geratuko gara. Ez da batere ohikoa hagin hauek ikustea gaur egun eta adituek diotenez, hagin hauek nahiko primitiboak dira. Beraz, marrazo honi “Fosil Bizidun” izena eman diote.
Are garrantzitsuagoa honako datua iruditzen zait: Ahoa buruaren aurrean kokatuta dago, eta ez azpian, marrazo arruntak bezala. Gainera oso gorputz luzea dauka (2 metro gutxigorabehera). Datu hauek ikusita, marrazo hau oso animali arraroa delakoan nago.
Fedortsovek era askotako animaliak aurkitu ditu: marrazoak, harrak, krustazeoak… Baina animalia askoz arraroagoak ikusi ditu ere bai. Errepara iezaiozue animalia honi.
Egia esan, adituek oraindik ez dakite zer den animalia hau. Baina, denok arazorik gabe pentsatu ahal dugu ale hau alien bat dirudiela. Ziur aski, krustazeo bat izan liteke, baina biologoek ez dakite hori egia den.
Honek guztiak anekdota bat dirudien arren, uste dut egoera honek hausnarketa sakona eragin beharko ligukeela. Hau ulertzeko, galdera erraz bat egin behar diogu gure buruari. Zergatik ikus ditzakegu horrelako arrainak? Galderaren erantzun posible bat zera izan daiteke: Aldaketa Klimatikoak eta kutsadurak kalte handia eragiten dio ingurumenari. Eta gu, gizakiok, egoera honen arduradunak gara. Arreta jarri gabe, ekimen txarrak garatzen ari gara, esaterako, zaborra ozeanoetara bota, kotxea gehiegi erabili, basoak eta inguru naturalak ez errespetatu, lantegietan gas kutsatzaile asko atmosferara bota eta hainbat ohitura txar gehiago.