Menpekotasunean hezi (2)

Menpekotasunean hezi (2) –

Menpekotasunean hezi (2)Aurrekoari segida emanez, horra bigarren atal bat. Pairatzen dugun egoerak, Goenkalek baino atal gehiago idazteko aukera eman dezake baina.

Arima espainiarreko / frantseseko era guztietako erakunde publiko nahiz pribatuek euskaldunoi bizkarra ematen digute ia salbuespenik gabe. Bidasoarik honako larrean adibidez, Espainiako Gobernuaren menpeko ordezkaritza guztiek, Guardia Zibilak, ONCEk, BBVA-k, VOCENTOtarrek, eta hedabide unionista guztiek, alderdi politiko eta sindikatu unionistak, eta abar luuuuze batek.

Espainiarren tradizio kastillano uniformizatzaile muturrekoari egiten diote men harro. Euren Estatu-ereduan ez dago espainiera ez den beste ezein hizkuntzarentzako lekurik. Min ematen digute, baztertzen baikaituzte eta gure etxean arrotz sentiarazten baitigute, baina jarrera diskriminatzaile hori hain agerikoa izanik, euskaldun askoren harrotasun zanpatua esnaraztea lortzen dute sikiera.

Espainiarren eta frantsesen bazterketa eta erdeinua baino askoz arriskutsuagoak zaizkigu, askotariko erakunde abertzaleen utzikeria… edota erdeinu mozorrotua. ETB2, Noticias taldea, Gara-Naiz, Onda vasca, edo Radio Euskadi bezalako hedabideek bezero euskaldun asko dituzte, baina guztiak kastillanoak balira bezala jokatzen dute, Gara-Naizek egunero keinu txikiak eskaini eta Gaur zortzi astekaria argitaratzen badu ere, bezero euskaltzaleentzako kontsolamendu. Hedabide (abertzale) horiek ere erdal hedabideen multzokoak dira, bezero euskaldunak erdaraz elikatzen dituzte, euskaratik urrundu eta erdarara hurbilaraziz. Nahi gabe (hori pentsatu nahi dut) egiten diguten zuloa handia da oso, eta haziz doa.

Eroski eta bestelako azalera handiko saltokiak ere ezin aipatu gabe utzi.
Asko gara, saltoki horietako batera joan beharra dugunean, Eroskiren aldeko apustua egiten dugun euskaltzaleak, bertokoa delako, “gurea” delako, “euskalduna” delako… Euskalduna? Baita zera ere! Eroskik ere, euskaldunekiko arduragabekeria osoz jokatzen du. Afitxa handietako eta bozgorailuetako iragarki elebietako testuez landa, kastillano hutsez egon ohi da errotulazioa. Ez ote dute itzulpen zerbitzurik ezagutzen?
Ez dugu euskaldunok gastu urri hori ere merezi?
Ezin aipatu gabe utzi darabilten lurraldetasun politika espainiarra ere: Altsasun “bertoko” produktuak Nafarroakoak baino ez dira. Gipuzkoakoak, Bizkaikoak eta Arabakoak “kanpokoak” dira Eroskirentzat… “Iparraldekoak” zer esanik ez. Hots, Mahalaren jakiak “kanpotarrak”, baina “alcachofas de Tudela” aldiz, “bertokoak” lirateke.

Milaka eta milaka lagun sartzen dira egunero hizkuntz praktika erdaltzaleko saltoki horietan. Saltokiok kokatuta daudeneko udal “abertzaleetako” euskara zerbitzuek ez dute horietan eskua sartzerik?

(Jarraituko du… tamalez).

 

Menpekotasunean hezi (1)

Menpekotasunean hezi (2)

JJ Agirre

ELAkidea eta abar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude