Ingurumen Aretoak bere ateak zabaldu ditu berriz, Larrañazubin
Ingurumen Aretoak bere ateak zabaldu ditu berriz, Larrañazubin –
Larrañazubiko Ingurumen Aretoak bere ateak zabaldu ditu berriz aste honetan, Romo ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3. mailako 24 ikasleen taldeak egindakobisitarekin; birmoldatutako instalazioak bisitatu eta ezagu tzeko aukera izan dute.
Aretoak, aurrekontudoikuntza batengatik lau urtez itxita egon dena, helburunagusi bat dauka: zibilizazioa eta gure inguruneko garapen jasangarria suspertzea. Aretoa berriz irekitzeko ekitaldian, José Luis Landa Ingurumen zinegotziak adierazi zuen “Aretoa gure gizarte arloan daukagun problematika ezagutzera eman eta Getxoko eta inguruko herrietako bizilagunen artean Garapen Jasangarria ahalbidetzeko jarduerak sustatzeko helburuarekin sortu zen. Giza jarduerek ingurumenean duten eragina ezagutzera eman nahi du eta haren babesa eta hobekuntza ahalbidetuko dituzten jarduerak sustatu nahi ditu. Horrez gainera, Getxoko ondare naturala erakutsi nahi du, horren ezagumenduak bere babesa ahalbidetuko baitu”.
Izan ere, 2007ko urrian zabaldu zenetik milaka lagun, eskola ume zein hiritar, igaro dira ekipamendu honetatik, Bolueko Hezegunetik eta hiri hondakin solidoen Transferentziagunea; bi leku horiek ere sartuta daude zentroko bisitan. Ingurugiroa ezagutzeko, zentroa ikusteko aukera (informazio-panelak,ikus-en tzunezkoak, jokoelkarreragileak, lehiaketak…) ematen du eraikin nagusian; horrez gainera,tailerrak antolatzeko areto bat dago, piknikgunea eta parke botaniko txikibat ere, inguru horretako ibilbidea osatzen duena; edozein adineko per tsonaerraz ibiltzeko ingurua da, mugikortasun urriko lagunentzat ere.
Hezkuntza-programa bere egitekoa betetzeko, zentroan bi lan garrantzitsu egingo dira: batetik, hezkuntzaprograma (Getxon Eskolako Agenda 21ean partehartzen duten 12 ikastetxeei zein beste udalerri batzuentzat handituko eta zabalduko da); bestetik, dinamizazio jarduerak gehituko dira (asteburuetan bisitatzeko aukera izango da, 10:00etatik 14:00etara, hainbat ekintzetan parte hartu ahalko da aretoaren helduentzako programazio angastrodiber potentzialtasun eta bitartekoak ezagutzera emateko).
Pertsonalki, Getxoko Ingurumen Aretoaren berirekidura, izugarri poztu didan berria izan da. Lehenik eta behin, txikitatik asko guztatu izan zitzaidan aretoa delako, non eskola lagunekin oso momentu onak bizi izan ditudan. Bestetik, areto hau berriro irekitzea, ez du niretzat suposatzen jendea berriro bizitatzera joatea edota zenbait eskoletako ikasleek ingurumenari buruz jakiten eta ezagutzen jarraitzea, baizik eta “berrikuntza” suposatzen du niretzat, hau da, ez da aretoa bakarrik berrikuntzen baizik eta getxo bera, eta hoorrek modu jakin batean pozten nau.