Diru fisikoaren akaberaren atarian

Diru fisikoaren akaberaren atarian –

Geroz eta digitalagoa den mundu honetan jada ez da pentsaezina diru (fisikorik) gabe bizitzea. Hego Korean, esaterako, biztanleen %60ak aitortzen du ez  duela jada txanpon eta diru-paperik erabiltzen. Den dena, baita ordainketa txikienak ere, plastikozko diruarekin ordaintzen dituzte, hau da, kreditu edo debitu txartelekin. Hori ikusirik, Koreako Banku Zentralak herritarrak gehiago estutu nahi izan ditu, behingoz, diru fisikoarekin amaitzeko.

Diru fisikoaren akaberaren atarian

2020rako fini esku dirua

Hartuko duten lehen neurria, kanbioak esku dirutan eman beharrean txartelera itzultzeko aukera ematea izanen da. Horrela, korearrek beren erosketen kanbioak kreditu txartelean edo mugikorretako txartelean jaso ahal izango dituzte. Oraingoz herrialdeko denda kate handienak baino ez dute parte hartu proiektu piloto honetan. Ondo funtzionatuz gero, bestelako merkataritza guneetara ere hedatuko da eredua, 2020. urterako esku diru guztiarekin akitzeko.


Eta mugikorrarekin ere bai: NFC txipak

Euskal Herrira jada iritsi dira mugikorrarekin ordaintzeko sistemak; hala nola, Amazon, Apple eta Samsung Pay. Hego Korea da munduan teknologikoki azkarren aldatzen ari den herrialdeetako bat, baina euskaldun hori, zu ere ez zara libratuko. Izan ere aldaketa hauek globalak dira izan, eta aurki guk ere ikusiko dugu nola desagertzen diren billete eta monetak. Eta nola horretan ere bizkortasun edo bizkorkeriara joko dugun, erosketa bat egitea begiak klixkatzea bezain erraza bihurtuz esparru guztietan, bai sarean, eta baita beheko okindegian.

Korrupzio albisteak non nahi irakurtzen ditugun honetan, alde on bat izan lezake honek. Askoz ere errazagoa izango dela ustelkeria ekiditeko kontrol sistemak ezartzea. Hala bedi.

Diru fisikoaren akaberaren atarian
Apple Pay, dirua, Ekonomia, esku dirua, Hego Korea, ordainketak, Samsung Pay

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude