Identitate guztiak, sentimendu guztiak. Eskubideak lortu eta lotu

Identitate guztiak, sentimendu guztiak. Eskubideak lortu eta lotu – 

Batek daki zergatik mutil jaio eta neska senti. Erantzunak behar eta jendea galdetegi. Gurasoen lotsa, mintza osteko irri.

Gurasoena maite, baina… buruan beti.

Ez dakite zer naizen, baina ondotxo dakit kikilduko ez naizen hori naizela. Ondo dago ikusgaitasun eta normaltasunez onartzea.

Heterosexualok beste sexualitate eta beste identitate batzuk badaudela badakigu. Guri, haiek onartzea eta errespestatzea besterik ez dugu. Ez duzu heterosexualitatetik kanpoko beste identitate batekoa sentitu behar, ez duzu identitate honetako familiako kide bat eduki behar. Jakin behar dugu badaudela eta kitto. Gizartean denontzako lekua dago. Bata bestea zapaldu edo baztertu behar gabe. Izan ere, batzuen existentzia ez du besteena kaltetu behar.

Hizkuntzen arteko bizikidetza bezala, elkarrekin bizitzera kondenatuak gaude. Beraz, hobe dugu elkar ulertzeko bidea irekitzea eta bide hori elkarriko begirunez egitea.

Ez dakit zertarako hainbeste burrunba eta hainbeste mordoilo. Genero identitateak eta intimitateko sexu harremanak, norekin eta nola, norberari dagokio, askatasunez eta kontsentimentuz. Eskerrak ezkerrak askatasun sexualaren alde egin duela. Eskuin atzerakoiak erlijioa eta aurreiritzietan ainguratua luke gizartea. Torlojuak estutzean bezala: eskuma estutzeko, ezkerra askatzeko.

Azkenean, ezkerrari esker lortutako eskubide eta askatasuna pertsona atzerakoienek onartzen bukatzen dute; zaila da, zentzu horretan, gizartean atzera egitea. Homosexualitatearen onarpena eta aintzatestea lortu den herrialde guztietan nekez egin da atzera. Ezkontzeko eta adoptatzeko eskubideak azken hamarkadatako lorpenak dira.

Hezkuntza munduan umeei identitate sexual guztiak onartu behar ditugula irakastea ez da umeak perbertitzea. Eta ez zaie egun osoan horri buruz irakasten. Noizean behineko kontua da. Eta klasean, ikastola, eskolan edo institutuan LGTBI+ekin identifikatzen den norbait egonez gero (normalean 10etik bat dago gizartean, beraz hezkuntza zentroetan ez da ezohikoa norbait egotea), beste edozein bezala tratatua izan behar dela. Jazarpenak, irainak edo indarkeria ez dela inolaz ere onargarriak.

Balio eta baloreak mantenduz, balio eta balore berriak geureratuz. Eskubideak lortu eta lotu. Harro astea ez delako aste batekoa soilik izan behar, hein berean, Euskaraldia aste bateko kontua soilik izan ez behar den bezala.

Identitate guztiak, sentimendu guztiak. Eskubideak lortu eta lotu

2 pentsamendu “Identitate guztiak, sentimendu guztiak. Eskubideak lortu eta lotu”-ri buruz

  • Gaztea zara eta gauzak oso garbi ikusten dituzu. Urte batzuk egiten dituzunean hitz egingo dugu, ea iritziak mantentzen dituzun. Ez gelditu azaleko itxurarekin, sakondu apur bat aurreiritziak alde batera utzita.

  • Amonamantangorri 2023-07-01 16:58

    Inori estigmarik jarri gabe, inori eskubiderik ukatu gabe. Batek bere burua gizon/emakumea “sentituagatik” ere, ez du esan nahi gizon/emakumea denik.

    Are gehiago esanen dut: norbaitek halakorik adierazten badu, litekeena da ez izatea. Izan ere, esate baterako: zerorrek emakumea zarela “sentitzen” al duzu? Benetan? Zertan datza “sentimendu” hori? Egun osoan uneoro sentitzen duzu, ala soilik momentu batzuetan, adibidez komunean esertzean?

    Niri iruditzen zait zuk ez duzula “sentitzen” emakumea zarenik; zu emakumea ZARA. Hala ezagutuko zaituzte mundu osoko kultura guzti-guztietan, gizon-emakumeon sexu-ezaugarri sekundarioak ia beti nahiko nabarmenak izaten dira-eta.

    Zure ezaugarri biologikoek ez dute zer ikustekorik sentimenduekin. Emakume izateak dakartzan ondorio sozialek hor segitzen dute, zure “sexu/genero-identitatea” gorabehera. Oso larria eta arriskutsua da emakume izatea esterotipo sexista multzo batekin konfunditzea, eta konfusio hori lege bilakatzea eta gu guztioi betebehar gisa inposatzea.

    Berez, “sexu/genero-identitatea” (bietara esaten da, legeetan ere bai) ez da norberaren sexu-orientazioa bezalako egitate nolabait objektibagarria; aitzitik, “identitate” delako hori sinesmen bat besterik ez da. Eta inork ezin gaitu behartu bere sinesmenen arabera gure jokabideak moldatzera.

    Oinaze psikologikoa benetakoa da. Dela gorputzarekiko diskonformitate, disgusto, dismorfia eta disforiak, dela homofobia eta misoginia barneratua, dela sexu-indarkeria eta hainbat nahasmendu, horiek denak guziz errealak dira. Horien existentzia ukatzea sekulako arduragabekeria litzake. Hori bai da benetako indarkeria. Horiek ez dira desagertzen, artxila-murtxila bezala, bakarrik “identitate” deituta. Soluzio faltsua da, hori bai, diskurtso guai eta progrean bilduta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude