Hondamendi demografikoa EHn!!

Hondamendi demografikoa EHn!!

Azkenengo urteetan arazo bat larriagotzen joan da; Euskal Herriko jaiotza-tasa jaitsiz joan da. Artikulu honen bidez egoera kezkagarri honen berri emango dizuet. Gure gizartean ez du kezka asko sortzen eta hedabideetan noizean behin aipatzen da. Egoera hau guztiz kezkagarria da euskarari begira.

Estatistikek diote Euskal Herrian familiak 2 seme-alaba baino gutxiagoz osatuta daudela. Datu hauek esan nahi dutena hau da; hurrengo belaunaldiak pasa ahala biztanleria jaitsiz joango dela.

Hondamendi demografikoa EHn!!Arazo hau ez da bakarrik EH-n gertatzen, herrialde garatu guztietan baizik. Biztanleria matentzeko emakume bakoitzak 2 seme-alaba izan behar ditu. Baina azkenean ez lirateke 2 izan behar seme-alabak izateko hainbat arazo  baitaude. Gainera, aurrekoa oso hipotetikoa da, batzuk ez dutelako umerik eduki nahi eta hauek ere biztanleak dira. Honi ordezkapen ratioa deritzogu.

Zergatik daude herrialde garatuetan jaiotza gutxiago? Hauxe galdezka egongo zarete. Askotan esaten da arrazoi ekonomikoak direla eta. Baina, ez da hau, ezta gutxiagorik ere. Guztiz alderantziz da, zenbat eta diru gehiago izan orduan eta seme-alaba gutxiago izaten dira. Zergatia erraza da. Herrialde garatuetan seme-alabak izatea ekiditu egin daiteke teknika desberdinekin. Teknika hauek seguruenik batzuk ezagutzen ditugu (antisorgailua, DIUa, pilula…). Teknika hauek eskuragarri ditugu eta oso eraginkorrak dira. Herrialde garatuetan seme-alaba bat izan aurretik asko pentsatzen da. Seme-alabak zaintzeko hauekin zerikusia duten hainbat gauza egiteko denbora asko behar da. Gainera, oso zekenak gara herrialde garatuetan. Ume batek dirua behar du mantentzeko eta askok hauxe ikusita ez dute haien gutiziak (kapritxoak) alde batera utzi.

Herrialde azpigaratuak berriz, ez dituzte hainbeste baliabide seme-alabak izatea saihesteko eta orduan jaiotza-tasak gehiegizkoak dira. Hauxe benetako errealitate bat dela frogatzeko munduko datu batzuk emango ditut.

Europa, Japoniak eta Ipar Hondamendi demografikoa EHn!!amerikak jaiotza-tasa baxuena dute eta hauxe 1 eta 2 artean dago. Japoniako jaiotza- tasa da baxuena izan ere, 1era ere ez da heltzen. Hango familiek lanean pentsatzen dute eta ez beste ezertan. Ez dute interesik familiak osotzeko. Afrikan, ordea, 4,5 umeko jaiotza-tasa dute. Kontuan hartu behar dugu umeen hilkortasun-tasa handiagoa dela baina, hori honela izanda ere, tasa erreala 4 seme-alabakoa da.

Herri garatuetan ere beste errealitate bat daukagu eta hauxe da; seme-alabak beranduago ditugu. Eta hauen zergatia lehen aipatutako teknikak dira baina, ateoak izateak (erlijioak ume asko izatera bultzatzen du eta) eta egoera ekonomiko eroso batean egoteak ere dira.

Orain pentsatuko duzue, eta Euskal Herria zer? Bada, EHk Espainiak baino jaiotza-tasa baxugoa du eta Europako batasuneko baxuenetarikoa da 1000 biztanletik 8,8 jaiotzarekin. Hori baino baxuago bakarrik daude Portugal, Alemania, Italia eta Grezia. Azkenengo 10 urteetan milaren puntu oso bat jaitsi da. Pasa den urtean 19.379 ume jaio ziren.

  • Zer ondorio ekarraraziko dizkio euskarari? Zer gertatuko da Euskal kulturarekin?
  • Hizkuntz gutxitu bat da eta hiztunak galtzen joango da urteen poderioz. Kanpotarrek bertako kultura eta euskara errespetatu eta ikasiko dituzte?

Espero dut arazoaren larritasunaz konturatu izana.

Hondamendi demografikoa EHn!!

20 pentsamendu “Hondamendi demografikoa EHn!!”-ri buruz

  • PNV Bildu-ri bost axola etorkizunean euskaldunak minoria izatea. sustituzio demografikoa abian da eta kalean ikusten dugu. Bilbon arabiera euskara baino gehiago entzuten da.
    Nire bozkarik ez traidoreentzat.

    • Zurekin 100% ko 100% ados.Zure komentarioa nik idatzu banu bezela.

      • Hainbeste borroka, hildako, tortura… jasan, orain EHren populazioa atzerritarrez betetzeko. Bildu eta PNV errresponsabilitatea dute, horren alde egiten dute eta. Baita gu geu ere, euskaldunok. Baina poloitikariek ez dute ezertxo ere egiten ordezkapen hori mugatzeko. Penagarria, etorkizun oso beltza.

  • Ez dakit hondamendia demografikoa izango ote den baina linguistikoa bai behintzat. 3 milioi biztanlera iristen ez garen herri bat gara, euskaldunak ez dira milioi 1 ere eta euskara erabiltzen dutenak oraindit eta gutxiago.
    Gure hizkuntzaren egoera ez da bat ere ona, hasteko gure gizarte españolizatu eta frantsestu honetan jendeari piperrik ere ez diolako euskararen egoerak, beraz, has gaitezen auto kritika bat egiten.
    Bestalde artikuluan aipatzen den demografia, imigrazioa. Ez nuke nahi nire hitzak gaizki interpretatzea baina tira….Euskal herrian ezin dugu etorkin gehiago onartu gure hizkuntz politikak ez badu euskararekiko benetako konpromezu bat hartzen. Batzuk esango dute badaudela euskaraz ikasi duten arrantzale beltzik ondarrun edo dena delako herrian, eta oso txalogarria iruditzen zait egoera hori, baina zoritxarrez ez da etorkinen gehiengoaren egoera. Euskal Herrira etortzen diren gehienek argi dute gaztelera edo frantsesa direla ikasi beharreko hizkuntzak, eta ikuspuntu hori errotik ezabatu behar da. Gero nola ez da ba gasteizen edo bilbon arabiera gehiago entzungo euskara baino…euskara zertarako?
    Azkenik EAJ eta EHbilduri kritika: Oso ondo dago sahara eta palestina eta errefuxiatuei eta madagaskarreko tximinoekiko elkartasuna adieraztea…..baina.. Zeinek erakutsi behar du elkartasuna euskaldunekiko??
    Alderdi hauen aurrean soluzioa nire ustetan honakoa, euskal alderdi berri bat, ekonomikoki zein sozialki ezkerrerako joera duena (muturrekoa izan gabe) eta hainbeste internazionalismo solidario eta españiara begiratzeko joerarik gabea, hau da, euskalzentrista eta euskaldunak lehen lekuan jarriko dituena eta kanpora hainbeste begiratu eta gurea konpontzen ez dugun bitartean guztiei hor konpon! esango diena.

    • Ados. Herri anitza bilatzen ari badira, herri anitza izateko euskaldunak ere egon behar dira eta beste kulturak indartzea lortzen ari dira, espainiera barne, euskararen kalterako. Orduan aniztasuna espainiarekin lortzen ari dira, ez ordea, euskal herriarekiko. Espainiarrak beraien ghettoak sortu zituzten eta integrazioa oso ttikia izan zen, espainiar etorkinen integrazioa lortu gabe, txinoak, arabiarrak eta latinoak etengabe etortzen ari dira. Politika linguistikoak porrot egin du. Irunen ere mezkita eta arabiar negozioak etengabe ugaritzen ari dira. Herri espainiar honetan, euskaldunak kanpotarrak garela iruditzen zaigu, gu garela hemengoak ez garenak. Irun ez da beti espainiarra izan, gezurra badirudi ere, 1944 aurretik, herri euskalduna zen. Gero kanpotarrak etorri eta beraien ghettoak egin zituzten, askok far egiten zuten, nola euskaldunak komunean exerita egiten genituen gure eginbeharrak. Beranduago beraien familia osoak ekartzen hasi ziren, eta bertako biztanleriari gailendu ziren. Euskaldunak txirrindan joaten ginen iparraldera lan egitera, espainiarrak aldiz nahiz eta txiroak izan, trenez. Irunen erdaldunen integrazioa oso ttikia izan da, beraien herrietako hizkuntza eta kultura inposatzen saitu dira, eta baita lortu ere. Hor ez da aniztasunik lortu, ezta integraziorik ere, inposaketa da gailendu dena. Gaur egun txinoak eta latino asko etorri dira, eta espainiarrak preziski dira hauen aurka gehien egin dutenak, beraz argi geratu da espainiarrak integrazioaren aurka daudela eta beste herriekin arrazistak direla. Azken urtean mezkitak eta arabiar negozio pila irekitzen ari dira. Euskararen erabilera zenbatekoa da Irunen? %5era iristen al gara? Aniztasunak muga batzuk eduki beharko lituzke. Euskal herrira datorren orok jakin beharko luke euskara dela hemengo hizkuntza eta beharrezkoa izan beharko luke. Atzerritar askok espainiarrak barne pentsatzen dutelako euskarak ez duela ezertarako balio, ez badu ezertarako balio aniztasunik ez dago. Izan zaitezke ezkertiarra eta beste politika mota batzuk bultzatu, politika linguistiko berri bat bultzatu eta enpresa guztiei behartu, negozioa edukitzeko elebidunak izan behar dutela, nahiz eta nik ez dudan espainiera hemengo hizkuntzatzat hartzen.

      • Hori da. Gure herrian bertan kultura eta hizkuntza minoritarioa garen einean, ez da posible kanpotik datozen kultura berriak sortzea. Gainea kultura hoietatik datozenak milioika biztanlez osatutako komunitateetatik datoz. Oraindik nahiko lan dugu gure artean euskara zabaltzen eta nola egingo diogu ba aurre etorkinen etorrerari, etorkin hauek kultura inposatzaile baten partaide badira! (Arabiarrak, txinatarrak, indiarrak, hego amerikako espainiar hiztunak…guztiek milioika hiztun eta guk milioi bat izan nahi eta ezin.

        Nire ondorioa hau da, ekonomikoki agian egon gaitezke etorkinak jasotzeko moduan baina kulturalki ezin dugu onartu etorkinik, gure kultura eta hizkuntza kaka zahar bat delako beste edozeinekin alderatuta (zenbakiei begira betiere). Martxa honetan euskaldunok disolbatuz joango gara eta euskarak Euskal Herriko bigarren hizkuntza izateari ere utziko dio. Bada garaia euskara babestu eta lehenetsiko duten politika erradikalak aurrera eramateko, eta kanpotarrak, zuk aipatutako trenak ekarritako guzti horiek barne ohar daitezela euskararik jakin ezean ez direla euskaldunak. Lotsagorritu daitezela 60 urtean irunen bizi eta euskara ikasi ez duten horiek! Eta berdin gurean 10 urte daramatzen hegoamerikar edo pakistandarrak ere. Arazoa ez da eta arraza, gure kasuan kultura eta hizkuntza da.

      • gasteizetik. 2016-06-27 16:34

        Zuokin ados. Guk ez diogu geureari eusten eta atze?ritarek are gutxiago.

        Gure hizkuntzaz ez dugu inoiz lotsatu behar. “Egun on”,”eskerrik asko” eta halakoak ozen esan,haiek mintzatu ez arren.

        Eta euskaldunok 2 ume eduki. Afrikara berriz kondoiak. Ume gutxiago,bainan osasuntsuago ta hezkuntza hobeagoz. JaiotA tasa kontrolarzen badute,etorkizun oparuagoa eukiko dute.

    • Eta begira zer nahi duten, oraindikan EUROHIRIA/EUROREGION egin nahi dute pusoka pausoka, metroa,AHTa, ERRAUSTEGIA/ENERGIA eta konpromezua, hemen frantsesa bultzatu behar zela.

      http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201606/25/eurorregion-primer-impulso-reapertura-20160625004515-v.html

      • A ze nolako grazia Imanol lasak barrera idiomatikoak botatzeko proiektua dela esaten duenean. Nik dakidala euskara da Akitania-Euskadiko eurohiriko bi lurraldetan hitz egiten den hizkuntza bakarra, baina beeeeno jarrai dezagun inozoarena egiten, ez baitago dudarik eskola horretara joango diren ikasleak euskal hiztun jatorrak izango direla. Hau da nazka!

        • Bai, euskara beingoz akabatu nahi dute eta espaol-frantsesa sustatu hemen.Kezkagarriena “EUROHIRI/EUROREGION” hori badirudiela ixilean eta pausoz pauso aurrera eraman nahi dutela, noski promotoreentzat negozioa eta promotoreenak diren BESO POLITIKOENTZAT (alderdi guztiak) ere. Metropoli honek gainera justifikazioa behar du, ainbeste eraikitzeko JUSTIFIKAZIOA poblazioa handitzea da, eta ez gure seme alabez “prezisamente”.

  • Japon leku izugarri txikian 120 milioi dira, edo ume gutxiago izaten dute edo ez dira beraien herrian sartuko.

    Dirua zerikusi asko du umeak izateko orduan herrialde garatuetan, dirua soberan ez badezu baina antisorgailuentzako bai, ume gutxiago izango dituzu.
    Dirua badezu, ez dezu hainbeste pentsatuko umea izatearena.
    Ta laguntzak ere asko esateko dute, posibe da umeak izateko aukerak erraztea, amatasun baxekin, diru laguntzekin, estatu soziala sendotuz (haurtzaindegiak, mota guztietako zaintzak….)

    Ta halare horrela jarraituz, ez dakit noraino hazi behar dan biztanleria.
    Gaur egun ditugun baliabideak baino gehiago kontsumitzen ditugu ta teknologia aurrera egin ahala, ez dira hainbeste ume beharko jubilatuak mantentzeko.

    Edozein alderdiaren politikak, jaiotze tasa haunditu dezake arrazakeria sustatu gabe, ta osoooooo erraz, baina agintariei komeni zaie?

    • Zeintzuk dira ba, politika horiek?
      Bestalde, “arrazakeria sustatu gabe” jaiotze tasa igo behar dela diozu. Zein hari da arrazakeria sustatzen? benetan, jakin nahiko nuke. Politikarien eta hedabideen eguneroko diskurtsoan arrazakeria susmatzeko gai bazara, detektibe bikaina edota eskizofrenikoa behar duzu izan.
      Herrialde garatu gehienek jaiotze tasa txikia dute, eta errealitate honek etorkizunean arazoak sortuko dituela ukaezina da. Konponbidea? nork daki, agian gogor eustea baino ezin dugu egin. Garatu gabeko herrialdeetatik inmigrazioa jasotzea epe motzerako tirita baino ez da, erligio eta ideologia atzerakoiak europan sustraitzen diren ahala geure bizimoduaren amaiera errealitate ukaezina izango da. Orduan ere, europak izango du errua.

  • http://www.argia.eus/albistea/smithsonian-jaialdian-euskal-kulturaz-emango-den-irudi-estereotipatua-kritikatu-du-ahal-duguk

    Smithsonian museoan munduko herri eta kulturen erakusketak egiten dira, denek daukate kabida eta sortez euskal kultura, etniak, nazioak ere. Podemos/ahal dugo ordea ez dago ados, kexu da euskal kulturari dagokionean “topikoa” agertzen dela eta ez hemen dauden beste errealidade (kulturak). Beraz herri eta kultura guztiek eduki dezakete leku bat SMITHSONIANEN gureak ezik, gurean arabiarrak ere bizi dira, SMITHSONIAN euren kulturen saioa ere edukitzen dute, baina PODEMOSERI gaizki iruditzen zaio guk gurea eduki ahal izatea, eurentzat ez da “euskal herria, kultura nazioa” delakorik esistitzen, ez dugu SMITHSONIANEAN joaldunak ikusteko eskubiderik, beste kultura guztiek SMITHSONIANEN bakoitzak euren esparruaz gain gurea ere okupatu behar dute.
    PODEMOS neurekin bukatu dezue, eta neure etsaiari berari bozkatu behar badiot noizpait zuek ez irabazteko……..

    • Lotsagarria, “ahal dugu” alde hemendik.

    • Podemitak zikinak, esplika dezatela bada zer den euskal kultura! Gauza bat da errealitate kultural asko egotea EHn baina, erakusketa euskal kulturaren ingurukoa da beraz joan daitezela antzarak perratzera. Smithsonian bezelako zentro batean gure kulturari buruzko erakusketa bat egin eta zer espero dute ba?

      • Podemos, españar ezkerrak historia osoan zehar egin duen bezala, gurekin akabatzeko egina dago. Españar interes inperialistak Otegiren “garai berrietara” egokitzen ari dira, horren ondorioa da Podemos.

        Baina hemen larriena ezker abertzaleko guru-azti batzuk beren indar guztiekin isiltzen saiatu direla hau eta Podemos babestu zuten. Orain ordea ixil ixilik daude gaiarekiko, ez dezala inork gogoratu haiek ere Podemosen alde zeudela karkarkar!

        Generazio gazteek aukera bikaina dute. Orain da momentua euskalduntasuna odol sabindiarretik eta label marxistatik ateratzeko. Euskarak egiten gaitu euskaldun eta hau gogor defenditu behar da.

      • Ezagutzen ditudan inguruko lagun “euspañol” asko ez ziren ausartuko PSOEri bozka eskatzera, edo hala bozkatu dutela esatera denok genekielako PSOE española dela, baina ARNALDOren amets lizunetan PODEMOS dagoelako edo duela urte batzuetatik BILDU Madrilek kontrolatzen duelako (ez dakit) PODEMOS babestua izan da hemen argi utzi gabe eurek bera dioten bezala alderdi ESPAÑOLA eta UNIONISTA dela, eta hemen propaganda egitea nahiko errez da podemos en alde español izaera izkutatuaz.
        Gure alderdiak edo salduak, edo “pintxatuak” edo noraezean daude, lana alderdietatik kanpo egin beharko du herriak eta azkar benetako ALDERDI ABERTZALE bat ere sortu, baina kontuan hartuaz alderdi politiko bat beharrezko herramienta dela BAINA EZ NAHIKOA ETA EZ BAKARRA herri baten esistentzia bermatzeko.

  • Gai sakona eta garrantzitsua, oso kontuan hartzekoa. Demografiak hizkuntzetan eragin handia du, batez ere minorizatua den batean eta inon monopoliorik ez duen batean (gurean, “arnasgunea” deiturikoak ditugu soilik).

    Gaztelania Filipinetan gainbeheran dago, baina hori ez da kezkagarria gaztelaniarentzat, gaztelaniak badituelako erabat nagusia diren espazioak. Gainera, hego Amerikan hiztun kopurua hazten dabil gaur gaurkoz.
    +++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++
    Irakurleek artikulu honen harira sortu duten eztabaidak, azkenean, Podemos-Ahal Dugu-n bukatu du, baina demografia-immigrazio-euskara gai mamitsua da. Eztabaidarako pizgarri.

    Ossa ondo!!!!!!! ; )

    • Podemosen harira sortutako eztabaida zuzenean demografiarekin eta beraiek duten euskal kulturarekiko ikuspuntuarekin loluta dago…..nahiz eta ondoren eztabaida zabaldu.
      Bestalde, arnasguneak desagertzen doaz, 80garren hamarkadan erabat euskaldunak ziren herrietako datuak (beizama, errezil……….) eta gaur egungo datuak konparatu besterik ez. Hainbat arrazoi daude horretarako, biztanleen % kopuru bat etorkina izateak zuzenean eragina du adibidez. Jakin nahi nuke zenbat herri euskaldunetan funtzionatuko lukeen ekuazio honek: (1990 urteko euskaldun kopurua)-(etorkinen %)= gaur egungo euskaldun %. Funtzionatuko ote luke?

      • Oso ondo ikusia, eta ekuazio ona, pozten naiz ixilean pasiboa ez den euskal jendea ezagutzeaz.eKUAZIO ona.